Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2005 Urtarrila 11 ETAkidea protagonista
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

ETAkidea protagonista

Xabier Mendigurenek Eider Rodriguezen "Eta handik gutxira gaur" eta Lander Garroren "Orain galdera berriak ditut" ipuin liburu ederrak iruzkindu berri ditu "Egunen harian" bere blogeko idazki batean, euskal literatura ETA zelan erakusten ari den eta erakutsi duen ikergaia intuizio mamitsuz aberastu duena.

Bazter errealetan tiro ugari zebilelarik, gure literaturan ia ez zen bortxarik ageri. Tiroak urriago, etakide protagonista gehiago.

Hurrengo zerrendak etakideren bat protagonista (edo garrantzi handiko pertsonaia) duten euskal eleberri batzuk biltzen ditu.

("110. Street-eko geltokia"ko Joseba Telleria etakidea ote den ez dago garbi, baina Espainiako Justiziaren omenez etakidetzat jo dugu, ziplo sartzen baitzaitu zakuan zerorrek etakide zinenik imajinatu ere ezin zenuen arren.

Bestalde, Karlos Santistebanen eleberri biak, "Terrorista" eta "Mikel Zabalza edo izuaren tunela", zailak dira aurkitzen.)

Egin litezke aise dozena erdi bat jardunaldi gai honen inguruan, Guggenheim-enean esaterako.

-Ehun metro (1976)

-Grand Placen aurkituko gara (1982)

-110. Street-eko geltokia (1985)

-Terrorista (1986)

-Mikel Zabalza edo izuaren tunela (1987)

-Exkixu (1988)

-Mugetan (1988)

-Etorriko haiz nirekin? (1991)

-Ni naizen hori (1992)

-Gizona bere bakardadean (1993)

-Nerea eta biok (1994)

-Amaren begietan (1995)

-Hamaika pauso (1995)

-Zeru horiek (1995)

-Berriro igo nauzu (1996)

-Arian ari (1996)

-Joan zaretenean (1997)

-Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri (1998)

-Koaderno gorria (1998)

-Berandu da gelditzeko (1999)

-Agirre zaharraren kartzelaldi berriak (1999)

-Pasaia blues (1999)

-Euliak ez dira argazkietan azaltzen (2000)

-Lagun izoztua (2001)

-Ekaitz aroa (2001)

-Iraganean galdua (2001)

-Rebel Mayo Colorao (2002)

-Hiruko-tik "Herriak bizi behar du" nobela (2003)

-Ugerra eta kedarra (2003)

-Denboraren izerdia (2003)

-Hodei berdeak (2003)

-Hamar urte barru (2003)

-Soinujolearen semea (2003)

-Ezinezko maletak (2004)

mzap 2005/01/11

Re: ETAkidea protagonista

Julen — 2005/01/11 23:01

Aurreko batean Iñaki Aldekoaren "Historia de la literatura vasca" liburu berria hartu nuen esku artean, eta atal bat aurkitu nuen gai horri buruz, hau da, ze nobela eta ipuin-liburu dauden ETAren gaia nola edo hala ukitzen dutenak.
Eta zerrendan Unai Elorriaga zetorren. Une batez buruak mila buelta eman zizkidan, pentsatuz akaso ipuinen bat izango zuela gai horri buruz, ondo nekien arren ez daukala horrelakorik. Jakina, Unai Elorriaga barik, Unai Iturriaga zen, eta liburuaren titulua, berez "Berandu da gelditzeko" dena, "Berandu da galdetzeko" agertzen zen. Bi hutsegiterekin pozik ez, eta liburuaren izenburuaren itzulpena ere bazetorren: "Es tarde para preguntar".



Re: ETAkidea protagonista

markos zapiain — 2005/01/11 23:30

pasadizo asko dauzka hain zuzen Iñurriagaren "Berandu da gosaltzeko"k zuk kontatutakoa bezain barregarri eta aldi berean tristeak


gainera, borroka armatuaren tragedia gorabehera liburu horretan eusten dio idazleak arazoari nolabaiteko umorez heltzeari, zeharo goibeldu barik; aurretik "Berriro igo nauzu"n; ostean, "Ezinezko maletak"en


bestalde, Julen, zelan ikusten duzu Patsy akarra gai honen inguruko jardunaldi baten antolatzaile Guggenheim-en?



Re: ETAkidea protagonista

Gari — 2005/01/12 08:28

Keai Markos,


Nola ahaztu zerrendan Luis Fernandezen "Kontaktua" ipuina?



Re: ETAkidea protagonista

Julen — 2005/01/12 09:14

Ai, Markos,
ze ondo ezagutzen duzun akarra, berari zuzenean galdetzen atrebitzen ez bazara!



Re: ETAkidea protagonista

patsy akarrak — 2005/01/12 09:25

Iban Zaldua buru belarri ari da konfliktoa eta literaturari buruzko zeozer antolatu gurean. UEUko literatura saila errekonbertitzen ari da, eta bere egiteko nagusia, beharbada jardunaldi hoiek antolatzea izango da.


Berak eman omen du hitzaldiren bat edo, gai horren inguruan.


Pasadan errege egunean egon nintzen azkenengoz Gugemheim horretan, Oteizaren obra ikusteko asmoagaz. Zentsura baino ez dot topatu danean... eta gatxa ikusten dot ezer onik egitea berton.


Baina, zuek intelektualok asetzeko balio badau, eskatuko dot laguntza bat Foru Aldundian, zin eginez denoko uko egingo diozuela publikoki burruka armatuari, eta Txillardegi bera ere omenduko dugula. Ziur laguntzaren bat emango digutela. Zuengatik eta nigatik.



Re: ETAkidea protagonista

markos zapiain — 2005/01/12 09:36

gari: ipuinak ez ditut sartu, ezta poesia eta saiakera ere, luzeegia bestela zerrenda, mugatu behar: nobelak bakarrik


edozelan be, seguru hutsune zenbait izango dela, eta biziki eskertuko nuke informazio berria



Re: ETAkidea protagonista

markos zapiain — 2005/01/13 13:09

patxi: harremanetan naiz Iban Zalduarekin eta zuri esker abian da elkarlana


eskerrik asko



Re: ETAkidea protagonista

Javier Bilbatua — 2005/01/13 17:49

Kaixo:
Beste bat apalerako.
Arragoa. Jon Urrujulegi



Re: ETAkidea protagonista

markos zapiain — 2005/01/13 20:11

kaixo Javier:


autobiografiak ez ditiat zerrendan sartu, nobelak baino ez


uste diat eleberriena aski osaturik dagoela


ez haiz animatuko, edo ez duk baten bat bultzatuko, erakundeari loturiko autobiografien, poema eta ipuin liburuen eta saiakeren zerrenda egitera?


euskal herriak eskertuko liake



Re: ETAkidea protagonista

Javier Bilbatua — 2005/01/14 18:14

Aukeran nahiago ez



Re: ETAkidea protagonista

julen blanco — 2005/01/28 12:40

ola markos jarto.badakizu nobizie dakotela eta leire dako izena. honekin ipurditik eman diodala
esan nahi dizut.egin istori bat konta dizudanarekin



Re: ETAkidea protagonista

lander garro — 2005/05/11 17:10

Aupa Markos.
Ari nintzen han eta hemen denborapasan, blog-en kontu hori hainbatetan entzun eta ezbaituk joera hauetan ibiltzeko. Eta zuk idatzitakoa aurkitu dut. Baina, berandu bada ere, ñabardura bat egin nahiko nuke. Nik idatzitako liburuan ez da ETAkiderik agertzen. Bueno bai, baten bat bai, baina oso gutxi. Azaltzen dira presoak, eta hauen senideak. Baina ETAkideak hiru ipuinetan baino ez. Uste dut hau garrantzitsua dela, joera badagoelako gatazka eta ETA nahasteko. Hartu duzue (eta barka zu zakuan sartzea) halako naturaltasun bat ETA idazteko, ETA idaztea gauza naturala balitz bezala,libianoa eta abar. Eta ez da, ez dut uste behintzat, hala denik. Bueno, zera, gatazka jorratu nahi izan dut, beste hainbat gairekin batera, nire narrazio bilduman, baina hori ezin da "ETAkidea protagonista" kontzeptuarekin laburbildu. Hain zuzen, gainera, trazo lodi horren aurkako liburua baita, besteak beste. Esan nahi dut: ETAkidea? zer da ETAkide bat? ETAkidea ETAkide al da gauza guztien gainetik? Ni gartzelan egon nintzen, ETAkoa izan gabe, eta kokoteraino amaitu nuen ETAkidearen kontu horrekain. Eta ez, justuki, lotsagatik. Kazetariek kriston ahalegina egiten dute dena ETA eta ETAkideen zera horretara murrizteko, eta guk ez dugu hori elikatu baino egiten, kontu apur batekin ez bagabiltza behintzat. Gatazka ETA baino askoz ere gahiago da, zorionez ala zoritxarrez. Nik asko konta dezaket, baina ez ETAkidearen ikuspuntutik.
Gaia ez da literaturan ETA nola ikusten den, inondik ere, baizik eta literaturagileek (kasu honetan nik neuk) zer egiten duten ETA eta beste gauza askoren arteko bereizketa egiteko, zorroztasunaren alde, objektibotasunaren alde, eta, zergatik ez, samurtasunaren alde.
ETA nola ikusten den ez dugu guk esan behar, nire ustez, ez da gure eginkizuna. Ni ez naiz politikaria, ezta nahi ere, idazlea baino (hau ere, ia-ia).
Igual antzemango diozu malaostia pixka bat honi, jakin ezazu, hala bada, ez diodala ostia txarrean. Gogoetarako balio dezala nik esandakoa, balio badezake behintzat. Hartu besarkada bat.



Re: ETAkidea protagonista

markos zapiain — 2005/05/12 08:53

UEUn "Literatura eta gatazka" aztertuko dugu uztailaren lautik zortzira eta nire gaia ETAkidearen nahigabeko irudikapenak (haluzinazioak, ametsak...) izango da.


ETAkidea nor den erabakitzeko irizpideak hain korapilatsuak direnez, ikuspuntu eskuzabal eta zientifiko baten alde egin behar izan dut, Entzutegi Nazionalarena egin dut neure, eta horrela garbi nabaritu zait badela pertsonaia franko etakide gogortzat jo daitekeena beraiek ohartu ez badira ere, hala nola Koaderno gorria-ko Laura Garate edo Metxa bera.


Gainera, bada hitzaldiaren izenburuan beste akats bat, zuk sumatua bezain larria, eta ez dakit zelan interpretatu, agian ez da interpretatu behar: eleberrietako etakideek, BATEZ ERE EMAKUMEZKOEK ("Zeru horiek"eko Irene, Laura Garate) ez ditutzte nahigabeko ametsak, baizik zuzenduak, kontrolatuak, bideratuak. Ez dut uste egia osoa denik garai batean bederen berehala egingo zen irakurketa ("andrazko militanteari halako erakunde militar matxista batean soilik begiak itxi ostean zabaltzen zaio borondatea erabiltzeko aukera")


Iñaki Abaituak ere eldarnioak "konposatu" egiten ditu.



Re: ETAkidea protagonista

Angel Garcia Etxandi — 2005/06/09 20:30

Zerrenda irekita al dago oraindik?


Karlos Gorrindo, "Ni naizen hori", 1992.


Segi bizkor


ANGEL



Re: ETAkidea protagonista

markos zapiain — 2005/06/10 08:52

eskerrik asko


Gorrindo beraren "Amaren begietan" ere sar daiteke agian zerrendan



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak