Hemen zaude: Hasiera Blogak Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге Volgako Batelarien ukaseak

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Volgako Batelarien ukaseak

Euskal idazle erretxinaren tridekalogoa

Euskal idazlearen paradigma ez da idazle "postmodernoa", ezta "autonomiaren belaunaldikoa", "engaiatua", "tropelekoa" edo "Erasmustarra" ere: euskal idazlearen paradigma (betierekoa, unibertsala) euskal idazle erretxina da. Eta hona hemen haren mandamenduak, zeinak, ezin bestela izan, hamahiru baitira: ez gehiago, ez gutxiago. Gehiago irakurri

Iban Zaldua 2010/01/27

Irainen alfabeto laburra

Edo hiztegi are laburragoa, non Volgako Batelariok gure esker onena erakutsi nahi diegun irakurle guztiei eta bide batez ohartarazi alfabeto edo hiztegi hau laburregia dela, irain batzuk laudorio bihurtu baitira, eta sinesten dugula oraindik hobe dela norberaz gaizki entzutea deus ez entzutea baino. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2009/05/08

Juan Luis Zabalari lan-eskaintza

Idatzi honen bitartez, Volgako Batelariok kolaborazio eske gatoz Juan Luis Zabala (a) "Pipi" idazle eta "Berria" egunkariko kultura saileko kazetariarengana. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/08/27

Postindependentzia gorpuzten

Halaxe da: oraingoan Uxue Apaolazaren eta Rikardo Arregiren bi ekarpen gehigarri hauekin bultzada berritua ematen diegu Postindependentziaren oinarri teoriko zein praktikoei. Martxa honetan laster osatuko dugu liburuxka bat, herri honetako teoria politikoan "Bizkaya por su independencia"-k eta "Vasconia"-k bezainbesteko traszendentzia lortuko duena (gutxienez). Gehiago irakurri

Uxue Apaolaza Rikardo Arregi 2008/06/16

Postindependentziarantz tinko!

Beste urrats (teoriko) bat eman dugu, Herriak eman du, Postindependentziarantz. Martxa honetan, berehala eskandaluzko gorputz (teoriko) bat izango dugu, proiektuaren garapenari dagokionean. Oraingoan Gara egunkariaren Mugalari gehigarrian (2008ko maiatzaren 17an) Angel Errok agerturiko zutabe batean izan da. Honatx haren ekarpena: Gehiago irakurri

Angel Erro 2008/05/26

Postindependentzia: ekarpen gehigarriak

Volgako Batelariok postindependentziaren kontzeptua sortzea erabaki genuenean, euskal prentsan dauzkagun zutabeetan garatzen jarraitzeko asmo sendoa agertu genuen. Hona hemen lehenengo ondorioak, Rikardo Arregiren, Juanjo Olasagarreren eta Iban Zalduaren eskutik. Gehiago irakurri

Rikardo Arregi Juanjo Olasagarre Iban Zaldua 2008/05/09

Postindependentzia (A Postponed Manifesto)

Euskal Herriko hedabideetan barnako bidea egin ondoren, hona hemen, artxibo kontuetarako, gure (oraingoz) azkeneko manifestuaren testua. Atxikimenduak onartzen dira. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/04/27

Volgako Batelarien Birfundazio Biltzar Nagusiaren erabaki nagusiak (eta deialdi bat)

Joan den martxoaren 15ean, Pompaelo zaharrean bildurik, eta gure arteko gaizkiulertu zenbait konpondu ondoren, gure proiektuari bultzada berria emateko asmoz, Volgako Batelarien Biltzar Nagusirako deia egin genuen. Sarrera honen bitartez bilera horren eta bere erabakien berri eman nahi diegu euskal herritarrei. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/04/09

Volga Sarien emanaldia (eta II)

Hemen gatoz berriro ere erdibidean utzi genuen Volga Sarien kronika mundanoaren bigarren partearekin. Rasputin, Ana Karenina, Tolstoi, Yogurina Viborova eta Eliza Ortodoxoaren Patriarka sariak eman ondoren, beste zenbait premiyo potolo geratzen ziren banatzeko, hala nola Transiberiar, Okhrana, Krimen eta Zigorra, eta Volga sariak. Euskal Kulturaren altzairuzko osasunaren erakusgarri izan zen emanaldi honen ostean, nola ez, festak jarraitu zuen. Hona hemen, beraz, sari-banaketaren gure kontakizun guztiz objektiboaren jarraipena (letra normaletan), eta banaketa ostekoen gainean gure adiskide kazetariak osatu duen erreportaje guztiz subjektiboa (letra etzanetan), zeinak, espero dezagun, “Hola” aldizkariaren staffeko partaide izateko ateak zabaltzen lagunduko baitio behingoz (edo, gutxienez, “Lecturas”-ekoa; tamalez, ezingo du jada bere benetako ametsa bete, “Aquí hay tomate”-ko aurkezle bihurtzea alegia…). Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/02/11

Volga Sarien emanaldia (I)

Azkenean bete genuen hitza eta eman genituen, bai horixe, Volga Sari preziatuak, arrakasta eta glamour handiko festa batean, Durangoko Azokaren datak aprobetxatuz. Badakigu atzeratu garela, baina tira, Joxe Azurmendik "Manifestu atzeratu" bat argitaratzeko eskubidea izan bazuen, zergatik ez ginen atzeratuko gu kronika honekin? Gainera, luze samarra atera zaigu, eta horregatik bi partetan ematea erabaki dugu. Volgako Batelariok ubikuitatearen dohaina desio bai, baina eduki ez daukagunez (eta dena ondo atera zedin ekitaldia zaintzen egon ginenez, nerbio-atake baten ertzetan beti), gure lagun kazetari bati laguntza eskatu eta berak idatzitako kronika mundanoa txertatu dugu (kurtsibaz) testuan, gure ekitaldiaren deskribapen formalagoa (letra normalean) aberasteko asmoz (ez dugu gure lagun kazetariaren izenik emango, ezta inizialak ere, lan egiten duen komunikabidean errepresaliatu ez dezaten). Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/01/10

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Euskal idazle erretxina Angel Garcia Etxandi, 2010/02/11
Euskal Irakurle Erretxina Mikel Ayerbe, 2010/02/04
Gainezka egin dit Pruden Gartzia, 2010/02/03
Zehaztapen ttiki batzuk Karlos Linazasoro, 2010/02/03
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak