Hemen zaude: Hasiera Blogak Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге Artxiboa 2010 Uztaila 28 Oporretan irailera arte
Dokumentu Akzioak

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Oporretan irailera arte

Lehenagotik ere oporretan gaudela baten batek pentsa balezake ere, inola ere gezurtatuko ez dugun zerbait, gaurtik aurrera Volgako Batelariok gaude ofizialki oporretan, geure intimitatea babesteko hemen esango ez dugun toki batean (edo gehiagotan), iraileko rentrée-a behar bezala prestatuz. Irakurleari pazientzia eskatzen diogu; eta Euskal Herriko mass media nagusiei, arren, ez diezagutela paparazzirik bidali, lasaitasuna behar dugulako bai lanerako bai atsedenerako ere (Ea herrian gertatu ez zen bezala, prentsa grafikoak "ustekabetu" baikintuen bilera baten erdian, beheko argazkian ikusten den moduan).

oporretan

Volgako Batelarietako bost, conga-bidean, iraileko lehen artikuluari buruz eztabaidatzen (2010eko uztailan, Ean)

 

 

Volgako Batelariak 2010/07/28
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
gucci gucci, 2010/08/19
to every body mikel ayerbe, 2010/06/17
Fermini, Prudeni, eta gainontzekoei Manex Agirre, 2010/06/11
Fermini Pruden, 2010/06/07
Prudeni Fermin Etxegoien, 2010/06/07
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak