Artxiboa
Urtarrila
2010
Euskal idazlearen paradigma ez da idazle "postmodernoa", ezta "autonomiaren belaunaldikoa", "engaiatua", "tropelekoa" edo "Erasmustarra" ere: euskal idazlearen paradigma (betierekoa, unibertsala) euskal idazle erretxina da. Eta hona hemen haren mandamenduak, zeinak, ezin bestela izan, hamahiru baitira: ez gehiago, ez gutxiago.
Gehiago irakurri
Beste kolaborazio bat iritsi zaigu, kasu honetan Manu Lopez Gaseni idazle eta unibertsitate-irakaslearena. Haur eta gazte literaturarena ez da Volgako Batelariak inoizkarian agertu ohi den gaia, eta, beraz, pozten gaitu alor horretako aditu baten ekarpena hemen argitaratzeko aukera izateak, segida baten lehenengoa izango dena, gainera.
Gehiago irakurri
Manu Lopez Gaseni
2010/01/13
|
-
-
Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге
Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean, eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen. Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.
-
Elkarrizketak
Irakurri gabeko liburuen kritikak
Kritikak
Postindependentziarenak
Testuak
Volgako Batelarien ukaseak
|