Artxiboa 2010
- Abendua (3)
- Azaroa (2)
- Urria (3)
- Iraila (1)
- Uztaila (1)
- Ekaina (1)
- Apirila (1)
- Martxoa (2)
- Otsaila (1)
- Urtarrila (2)
Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire')
Liburu honen kritika egiteak, hala modu konbentzionalean, nola –aldizkari honek inoiz egin dugun moduan– liburua batere irakurri gabe, lan handia eskatuko lidakeenez, inoiz liburu oso bat irakurri duenak edota irakurri ez duenak egiaztatu ahal duenez, bide errazenetik jo izana barkatuko dit irakurleak: Gorka Bereziartuak herenaren trikimailua bataiatutako metodoa erabilita, hemen konpartitu nahi izan ditut irakurketa planteatzen ari zaizkidan bi kontu. Gehiago irakurri
Durangoko Azokan topatu ez ditudan liburuak
Iban Zaldua twitteratura pixka bat egiten aritu zen pasa berri diren Azoka egunetan, Durangoko standetan ziurrenik aurkituko ez zituen liburuei buruz espekulatzen; azkenik, asteazkenean Azoka aldetik ibili eta, aurreikusi bezala, nahiz eta temaz bilatu, ez zuen ale horietako bat bera ere aurkitu. Hona hemen, bateratua, Twitter eta Facebook bitartez ezagutzera eman zituen hamazazpi izenburu gertagaitz horien zerrenda. Gehiago irakurri
Zutabeak ETAren osteko euskal literaturaren bilakabide baterako
Hemen duzue 2010eko Durangoko Azokan Volgako Batelarien enbaxada bat banatzen ibili zen paskinaren testua, non azaltzen den zein bide jarraitu behar duen euskal literaturak erakunde armatuaren desagerpen probablea eta gero. Gehiago irakurri
Gerra amaitu da, Txomin Badiolaren argazki bat
Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak antolatzen duen Arterako Hitzak zikloan parte hartu zuen Rikardo Arregik 2010ko ekainaren 16an. Txomin Badiolaren argazki bat aukeratu zuen hitzaldirako, The war is over, La guerra ha terminado izenekoa. Hemen dituzue biak: argazkia eta hitzaldia. Gehiago irakurri
Hiruzpalau galdera Debra Kang Dean-i
Debra Kang Dean irakaslea da Indiana Unibertsitateko Asian American Studies programaren barnean, baita Spalding Unibertsitatearen MFA in Writing masterrean ere. Hiru poema bilduma argitaratu ditu: Back to Back (1997), News of Home (1998) eta Precipitates (2003). Elkarrizketatxo hau Antonio Casado da Rocha-k egin zuen, eta Zigor Perales Hernandez-ekin batera euskaratu. Gehiago irakurri
Denok Patxi Lopezekin (literatura aulikoa eginez)
Euskal poesia, ekitaldi mota guztietan, inoiz eta inork ez bezala bultzatu ondoren, bitxia da, eta erdiragarria, ikustea, literatur auziei dagokienez, zeinen umezurtz dabilen Patxi Lopez lehendakaria, jainkoek, bereziki ahizpa jainkosek, abandonatu izan balute bezala, Madrildiko haizeak eta aire-korronte demoskopikoak ere bizkarra erakusten hasten direnean. Gehiago irakurri
Zertarako balio duen (eta zertarako ez) euskal kritikak
Joan den ostegunean, urriaren 7an eta Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriari hasiera emateko mahaingurua egin zen Hikaateneoan, “Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak?” izenburupean. Mikel Ayerbe aritu zen moderatzaile eta Gorka Bereziartua, Ibon Egaña, Manu Lopez Gaseni eta Mari Jose Olaziregi hizlari. Mahainguruari ekiteko bost-hamar minutuko hitzalditxo bana egin zuten lau partaideek. Argia-n irakur daiteke Gorka Bereziartuarena; hona ekarri dugu Ibon Egañarena, non (euskal) literatur kritikak zertarako balio duen eta zertarako balio ez duen zerrendatzen den. Kurtso berriak Volgako batelari pasiboenak ere aktibatu dituela dirudi. Gehiago irakurri
Hegemonía y equivalencia en la novela vasca
Joan den udaberrian Londresen izan zen Juanjo Olasagarre, Volgako beste bi batelari ezkutari moduan eraman zituela, bertan literaturaz eta beste kontu gutxi gorabehera teorikoez egiten zen kongresu batean; bertan aritu zen Joseba Gabilondo edo Imanol Galfarsoro bezalako goi-argi batzuekin batera, besteak beste. Bere 'Hegemonia y equivalencia en la novela vasca' izenburuko hitzaldian euskal eleberrigintzan suma daitezkeen bilakaera batzuez hausnartu zuen Olasagarrek, Laclauren hegemonia, diferentzia eta ekibalentzia bezalako kontzeptuetatik abiatuz, eta hitzaldi hori da orain dakarkizueguna, gaztelania ederrean emanda. Gehiago irakurri
Fake Argitaletxing (edo Edizio lan automatikoak, guztion eskura)
Irakurle: beldur al zara euskal argitaletxeek eskaintzen zizuten bermea suntsituko duela e-bookaren eta autoedizioaren aro berriak? Idazle: urduri jartzen al zaitu euskal argitaletxeek ematen zizuten babes amatarra (edo aitatarra) betiko galtzeko mehatxuak, kolokazko garai gris hauetan? Lasai: Volgako Batelariok (animo lucrandi) garatzen ari garen Fake-argitaletxing edizio automatikorako programarekin arazo horiek horretan geratuko dira, amenazu hutsean, eta oraingo euskal argitalgintzaren statu quo espirituala betikotu ahal izango duzu, mendeetan eta mendeetan, amen. Gehiago irakurri
Oporretan irailera arte
Lehenagotik ere oporretan gaudela baten batek pentsa balezake ere, inola ere gezurtatuko ez dugun zerbait, gaurtik aurrera Volgako Batelariok gaude ofizialki oporretan, geure intimitatea babesteko hemen esango ez dugun toki batean (edo gehiagotan), iraileko rentrée-a behar bezala prestatuz. Irakurleari pazientzia eskatzen diogu; eta Euskal Herriko mass media nagusiei, arren, ez diezagutela paparazzirik bidali, lasaitasuna behar dugulako bai lanerako bai atsedenerako ere (Ea herrian gertatu ez zen bezala, prentsa grafikoak "ustekabetu" baikintuen bilera baten erdian, beheko argazkian ikusten den moduan). Gehiago irakurri