Artxiboa Urtarrila 2009
Bilbao-New York-Bilbao
Tentaldiari ihes egiteko modurik onena bertan erortzea da, zioen Oscar Wildek, eta azkenean, borroka latz baten ondoren, ezin izan diogu eutsi eta durangoste honetako modako kontrobertsia literarioaren hatzaparren artera egin dugu jauzi, bide batez aspalditik utzita geneukan (baina hemendik aurrera berpiztuko dugun) inoizkari honetako kritiken saila berrabiaraziz. Volgako Batelariak-en barne posta-zerrendako gure ohiko mezuen truke mamitsu batetik abiatuta, lau eskutara (eta zortzi begitara) osatu dugu Kirmen Uriberen lehenengo eleberriaren inguruko iruzkin hau. Gehiago irakurri
Balizko literatur albiste berrietarako proposamenak
Denok dakigu (eta are gehiago Durango ostean) literaturaren inguruko albisteak errepikakorrak eta monotono samarrak suertatzen direla: aurkezpen gatzgabeak, liburuen aurrerapen maxkalak, elkarrizketa sasipromozionalak, sarien eta beken aldarrikapen beti antzekoak… Gure literatur albisteek astindu bat behar zuten, eta eskerrak kazetari ausart batzuk hasi diren bide berriak urratzen, idazketaren momentu magikoenetako bati (liburu baten amaiera uneari) eman zaion atentzio berritua dela medio. Alabaina, Volgako Batelariak-en motz irizten diogu egitasmo honi, eta proposamen berri, ausart eta anitzekin gatoz, euskal kazetaritza kulturalaren hobe beharrez. Gehiago irakurri
Jo ta ke postindependentzia lortu arte
Aspaldi ez genituela biltzen gure inoizkari honetako member-ek hortik zehar argitaratu dituzten Postindependentziaren inguruko zutabeak eta testuak. Laster iritsiko diren artikulu berrien aurrerapen gisa, hemen dituzue gai estrategiko honetaz Rikardo Arregi, Uxue Apaolaza eta Juanjo Olasagarrek egindako ekarpen mamitsuak. Gehiago irakurri