Hemen zaude: Hasiera Blogak Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге Artxiboa 2008 Apirila 09 Volgako Batelarien Birfundazio Biltzar Nagusiaren erabaki nagusiak (eta deialdi bat)
Dokumentu Akzioak

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Volgako Batelarien Birfundazio Biltzar Nagusiaren erabaki nagusiak (eta deialdi bat)

Joan den martxoaren 15ean, Pompaelo zaharrean bildurik, eta gure arteko gaizkiulertu zenbait konpondu ondoren, gure proiektuari bultzada berria emateko asmoz, Volgako Batelarien Biltzar Nagusirako deia egin genuen. Sarrera honen bitartez bilera horren eta bere erabakien berri eman nahi diegu euskal herritarrei.

 

help wanted2

 

Hauxe izan zen menu birfundatzailea (Volgako Batelarion ohiturak eta egintzak imitatzea maite duzuen mitomanoentzako):

2 Idiazabal gazta tarta
2 Tirami-su
1 Arandanodun gazta-tarta
2 Ahate-confit
4 txahal-carpaccio onddoekin
1 barazki eta ganba tenpura
2 izokin keztatu eta bakailaozko atabaltxo tomate-konfituraz
1 borraja boletus-ekin
1 ziazerba eta txirladun risottoa
Kafeak (kopak aparte)

Guztira 182, 34 euro.

Eta, aurreko aktaren irakurketaren eta, ergatibo batzuen interpretazio okerra zela eta,  ordu eta erdiko eztabaidaren ondoren (hurrengorako utzi genuen aurreko aktaren onarpena), hori guztia sabeleratzen ari ginen bitartean hartu genuen lehenengo erabakia hauxe izan zen, deialdi bat ere badena aldi berean:


Idazkari(sa) edo azafata lanposturako deialdia

Birfundaziorako Volgako Batelariak inoizkariak behar du: IDAZKARI EMAKUMEZKOA (señora gehiegi dago gure artean honezkero)

* Eskakizunak:

             -emakumea izatea
            -11 pultsazio segundoko (gure bulegoko ordenagailu zaharreko teklatu hiper-gogorrean)
            -hizkuntzak: kosoviera, na-dené, euskara (3. HE)
            -Volgako Batelarien behar organiko guztiak asetzeko gaitasuna (erreferentziak eskatuko dira)
            -Euskal klasikoen eta queer teoriaren gaineko ezagutza sakon eta aldi berean arina.

*Lan baldintzak          

            -Liberatua (soldatarik gabe, 80´s AEK style)
            -Dildoak nahi adina
            -Volgako Batelarien lan-zama arintzea, batez ere gure biltzarretako idazkari lanak eginez

Curriculum osoak, argazkia eta guzti, helbide honetara bideratuko dira: volgakobatelariak@yahoo.es, asteburua baino lehen.

Bileran hartu genituen gainontzeko erabakiez ez gara ondo oroitzen, alde batetik, akta jasotzen nork jarraitu behar zuen adostea ezinezkoa suertatu zitzaigulako, bestetik, irentsitako ardoaren eraginez (goian jarri dizuegun menuan kontsumitutako ardo botila-kopurua ezabatu dugu, eta baita preziotik kendu ere, lotsa ematen zigun) eta, azken finean, idazkaririk ez genuelako eskura.

Volgako Batelariak 2008/04/09
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Jakinduriaren jainkosari Pruden Gartzia, 2011/08/30
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? Julen Aseginolaza, 2011/08/15
amen! minerva, 2011/08/04
besteren bat bada, 2011/06/22
Larru ondoko sorkuntza Leire Saitua, 2011/06/17
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak