Artxiboa Apirila 2008

Postindependentzia (A Postponed Manifesto)

Euskal Herriko hedabideetan barnako bidea egin ondoren, hona hemen, artxibo kontuetarako, gure (oraingoz) azkeneko manifestuaren testua. Atxikimenduak onartzen dira. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/04/27

Volgako Batelarien member berria

Eztabaida luze eta korapilotsuen ostean (zenbait eszisio-mehatxu tarteko), Volgako Batelarien Azpikontratazio Azpibatzordeak erabaki bat hartu du, azkenik, gure staffeko partaide berriaren inguruan. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/04/23

Volgako Batelarien Birfundazio Biltzar Nagusiaren erabaki nagusiak (eta deialdi bat)

Joan den martxoaren 15ean, Pompaelo zaharrean bildurik, eta gure arteko gaizkiulertu zenbait konpondu ondoren, gure proiektuari bultzada berria emateko asmoz, Volgako Batelarien Biltzar Nagusirako deia egin genuen. Sarrera honen bitartez bilera horren eta bere erabakien berri eman nahi diegu euskal herritarrei. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/04/09

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
(k)aiku-ena ni Beñat Sarasola, 2008/10/22
islada, eredu baino Antonio Casado da Rocha, 2008/10/22
Haiku Maiku Beñat Sarasola, 2008/10/22
EUSKARAREN HOBE BEHARREZ beti ere Nerea Eizagirre , 2008/10/20
Etiketa lainoa
Egilea: Angel Erro Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Testuak Volgako Batelarien ukaseak