Artxiboa Urtarrila 2008

Entrevista a Agustín Fernández Mallo-ri elkarrizketa

Agustín Fernández Mallo (La Coruña, 1967) se ha revelado durante el año 2007 como uno de los escritores más interesantes de su generación, gracias a la publicación de la novela “Nocilla Dream”, una obra poliédrica y extraña, de la que Juan Bonilla, que ya hemos tenido en nuestras páginas, ha dicho, entre otras cosas, que “más que una novela, ‘Nocilla Dream’ es el principio de muchas novelas hábilmente ensambladas con material documental y propio en una sólida e inesperada ‘docuficción’, que opta por la descripción directa de acontecimientos mínimos y le debe mucho a proyectos vanguardistas como el de ‘París’ de Walter Benjamín”. Hemos pensado que sería una buena idea acercar este autor al lector vasco, por medio de una de nuestras habituales entrevistas. (Elkarrizketa, egilea euskalduna ez den guztietan egin ohi dugun bezala, erabilitako hizkuntzan argitaratu dugu, baina oraingo honetan sarrera ere gaztelaniaz jartzea erabaki dugu, Xabier Silveirak bezainbeste erdara dakigula ikus dezazuen). Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/01/19

Volga Sarien emanaldia (I)

Azkenean bete genuen hitza eta eman genituen, bai horixe, Volga Sari preziatuak, arrakasta eta glamour handiko festa batean, Durangoko Azokaren datak aprobetxatuz. Badakigu atzeratu garela, baina tira, Joxe Azurmendik "Manifestu atzeratu" bat argitaratzeko eskubidea izan bazuen, zergatik ez ginen atzeratuko gu kronika honekin? Gainera, luze samarra atera zaigu, eta horregatik bi partetan ematea erabaki dugu. Volgako Batelariok ubikuitatearen dohaina desio bai, baina eduki ez daukagunez (eta dena ondo atera zedin ekitaldia zaintzen egon ginenez, nerbio-atake baten ertzetan beti), gure lagun kazetari bati laguntza eskatu eta berak idatzitako kronika mundanoa txertatu dugu (kurtsibaz) testuan, gure ekitaldiaren deskribapen formalagoa (letra normalean) aberasteko asmoz (ez dugu gure lagun kazetariaren izenik emango, ezta inizialak ere, lan egiten duen komunikabidean errepresaliatu ez dezaten). Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/01/10

Poesiarekiko arazoa (II), edo nori zuzentzen zaion poesia

Erosi poesia liburua azkenik irakurtzera deliberatu naiz. Bakardadea eta espirituaren egokiera partikular samarra eskatzen ditu ariketak. Trinkoa eta denboran laburra biek ala biek, onik aterako bagara. Ez dut ezagutzen (onik dagoen eta aldi berean) hiru ordu laurden baino gehiago poesian murgilduta eman dezakeen inor. Hau honela izatearen arrazoiak submarinismoaren berberak dira, superfizie ezberdinen dentsitate eta konpresioen aldea. Poesia trinkoa da berez –oro har darabiltzan hitz urriak ikustea besterik ez dago– edo, bestela, paper xahutze hain barkaezina, ezen ez dugun aukera hori ezta hipotesi moduan ere aintzat hartuko. Poesia trinkoa da. Gehiago irakurri

Angel Erro 2008/01/03

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Jakinduriaren jainkosari Pruden Gartzia, 2011/08/30
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? Julen Aseginolaza, 2011/08/15
amen! minerva, 2011/08/04
besteren bat bada, 2011/06/22
Larru ondoko sorkuntza Leire Saitua, 2011/06/17
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak