Artxiboa 2008

Nazioaren hondarrak: autokritika bat

Aspaldidanik ez genuen (publikoki) egiten irakurri gabeko liburu baten kritikarik; ez zen izango ez zegoelako zer kritikatu eta batez ere zer ez irakurri asko. Hutsunea betetzearren, hona gatoz Juanjo Olasagarrek Joseba Gabilondo irakaslearen artikuluetako estiloan burututako Joseba Gabilondo beraren libururaren kritikarekin. Gehiago irakurri

Juanjo Olasagarre 2008/12/17

Volgako Batelariak Durangoko Azokatik zuzenean

Work in progress ariketa bat eginez, hementxe gaude Volgako Batelariok (Uxue Apaolaza salbu), 2008ko abenduaren 8ko 21:13etan, zuzenean, Durangoko Plateruenetik, sinadura egun gogor baten ostean, geure betebeharrari muzin egin gabe, jakin badakigula asko zaretela gure berri izan nahi duzuenok (hemendik besarkada handia gure fan zenbatezinoi). Editore inportante batek (baina zein ez den holakoa?) esan omen duen moduan, Volgako Batelariok geure burua "nabarmentzera" etorri gara Azokara, baina sakonean inork gutxik ulertu duen mezu batzuk zabaltzera etorri gara: hurrenez hurren, a) euskal literaturaren merkantilismoa salatzera, b) iraultzaren subjektuaren dekonstrukzioa egiterat, c) Juanjo kidearen "T" nobelan agertzen den modaren aldarria berraldarrikatzera, d) Cobrador del Frac-en estilora, euskal literaturak zor digun guztia kobratzera, ez baita gutxi, e) gure literaturgintzak behar duen korbata (eta palestino (eta arrosatasun)) dosia ziurtatzera. Oraintxe bertan ateratako argazki batzuen bidez (haietako batek jasotzen du artikulu hau zintzilikatzearen une historiko zehatza), izanen duzue honen guztiaren froga bat-batekoa. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/12/08

olerkia san fermin hauen aurka

Ez dugu ohiturarik Volgako Batelariak-en "sorkuntzazko" testu literarioak argitaratzeko, baina zertarako dira ohiturak, traizionatzeko ez badira? Hedoi Etxartek aitortu digunez, hasieran manifestu moduko bat idazteko asmoa zuen, baina azkenean poema bat atera zitzaion: inor ez da perfektua. Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986), honezkero enteratuta egongo zarete, euskal poesia uztaren azken(aurr)eko alea da, aurten bertan argitaratutako "Suzko lilia" liburuaren eskutik (Susa argitaletxea); biolinjolea ere bada (Euskal Herriko Orkestra Gaztean eta Tokian taldean ibilitakoa, besteak beste, F. Muguruzaren azken bi diskoetan kolaboratzaile), itzultzailea ("Gaston Lagaffe" komikia euskaratu du) eta Karkrak fanzinearen bultzatzailea. Edonola ere, bidali digun San Ferminen aurkako poema honen harira, Volgako Batelariak-en erredakzio batzordeko zemtsvoak, bilduta eta gehiengo absolutuaz, honako hau aldarrikatzea erabaki du: Gora San Fermin! ¡Diva Transfermín! Gehiago irakurri

Hedoi Etxarte 2008/12/03

David Foster Wallaceren ipuin bat: "Suizidioa opari-antzeko"

David Foster Wallace (Ithaca, 1962-Claremont, 2008) bere belaunaldiko idazle estatubatuar interesgarrienetako bat dugu. Volgako Batelariak-en haren ipuin bat euskaratzea eta argitaratzea erabaki dugu; itzulpena Ibon Egañak egin du, eta Uxue Apaolazak sarrera-testua. Gehiago irakurri

David Foster Wallace, Ibon Egaña, Uxue Apaolaza 2008/11/06

Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari

Plazer eta ohore handia da guretzat idazle gonbidatu baten izkribua argitaratzea Volgako Batelariak-en: Mikel Hernández Abaituaren "Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari" artikulua. Hernández Abaituak (Gasteiz, 1959) rol garrantzitsu bat bete du 1980ko hamarkadatik aurrerako euskal letren berrikuntzan, eta bereak dira, besteak beste, "Panpinen erreinua" (1983), "Ispiluak" (1985) eta "Bazko arrautzak" (1995) ipuin liburuak, eta "Etorriko haiz nirekin?" (1991) eta "Ohe bat ozeanoaren erdian" (2001) eleberriak. Duela gutxi bere doktorego tesia irakurri du, Ramon Saizarbitoriaren lehenengo eleberrien inguruan. Ongi etorri Volgako ibaiertz honetara... Gehiago irakurri

Mikel Hernández Abaitua 2008/10/10

Elkarrizketa Volgako Batelarioi

Irailaren 27an Volgako Batelarioi (tira, harrapatu gintuztenoi) egindako elkarrizketa bat argitaratu zen El Correo egunkariko edizio batzuetan. Elkarrizketa hura hemen plazaratzea otu zaigu, osorik gainera, aspaldi ez dugulako elkarrizketarik zintzilikatzen (eta autobonboa gustatu ez ezik, praktikatzen dugulako). Leire Iturregi kazetariak bota zizkigun galderak, eta guk, txintxo-txintxo, halaxe erantzun genituen. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/10/08

(Euskal) Estilo Ariketak (VI): Elkartasunezko Poesia

Zeinen erraza den elkartasunezko poesia! Edo zeinen zaila!, esanen dute beste batzuek. Zeinen puta den, ordea, ez dago dudarik. Puta diogu elkartasunaren objektuaren baldintza txarrak adierazi beharrean poetaren egoera erosoa seinalatzen baitu. Elkartasunezko poesia asko erabili da oraingo euskaldunen artean, predikamentu handia du jendearengan, gainera. Hartu figura bakarti bat, subalternotasuna iradoki, pathos-ari eragin eta ...voilà, elkartasunezko poesia. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/09/17

Lau kontsiderazio euskal ipuingintzaren inguruan

Urteotan han-hemenka eskaini ditu Iban Zalduak euskal ipuingintzaren egungo egoeraren inguruko iritziak, besteak beste inoizkari honetan bertan. Volgako Batelariak-erako propio idatzitako artikulu honetan (labur)bildu eta berritu ditu (hein batean). Gehiago irakurri

Iban Zaldua 2008/09/04

Juan Luis Zabalari lan-eskaintza

Idatzi honen bitartez, Volgako Batelariok kolaborazio eske gatoz Juan Luis Zabala (a) "Pipi" idazle eta "Berria" egunkariko kultura saileko kazetariarengana. Gehiago irakurri

Volgako Batelariak 2008/08/27

Literatur kritikaren dekalogoa

Kritika, literatur generoetarik gorena, behar bezala lantzeko dekalogoa idatzi zuen Jorge Baron Biza idazle argentinarrak (guztiz gomendagarria, El desierto y su semilla, bere eleberria). Knox aitak polizia kontakizunetarako edo Horacio Quirogak ipuingintzarako eginiko dekalogoen sona lortzera deitutako hamar arau urrezko hauek ezinen ditu kritikarigaiak ahantzi. Gehiago irakurri

Angel Erro 2008/08/17

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Jakinduriaren jainkosari Pruden Gartzia, 2011/08/30
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? Julen Aseginolaza, 2011/08/15
amen! minerva, 2011/08/04
besteren bat bada, 2011/06/22
Larru ondoko sorkuntza Leire Saitua, 2011/06/17
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak