Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Volga Sarietarako deialdia

Volgako Batelariak 2007/04/22 12:30
Behinola, aspaldi, erresuma urrun batean, literatur sariak balore seguruak ziren, Parnaso mendiaren sustrai sendo eta gorakorrak, dohain literarioen gotorleku segur eta ahaltsuak. Baina, ai!, o tempora, o mores, egun batean susmoaren eta ustelkeriaren lizuna itsatsi zitzaien literatur gailu aingerutiar horiei, eta orduz geroztik maldan behera doaz, erremediorik gabe, gainbehera osora bideratuz: ezbairik gabe, honako hau sarien krisialdirik latzena dugu, Antoine D'Abbadiek lore-jokoak asmatu zituen egun zoriontsu eta beneragarri hartatik behintzat. Frogei lotzen gatzaizkie: Euskadi Saria eskuratzeko irabazleak bere auzoko batzokian bazkaldu behar du astean bi aldiz gutxienez (ekintzaren argazki eta ticket justifikatiboak notarioaren aurrean egiaztatu behar dira); Espainiako Kritikaren saria irabazteko Jon Kortazarren lagun mina izatera behartuta dago idazlea (edo gutxienez hori sinetsi behar du katedradun jaunak); Espainiako Sari Nazionala lortzeko idazleak Konstituzioari zin egin behar izan dio gutxienez hiru aldiz, alderantzizko San Pedro bat legez (eta zintzotasun osoz: ez du balio lege-aginduz egitea); Igartza sarira aurkezteko, laginarekin batera, oinarrien arabera, 30x60ko idazlearen argazkia gehitu behar da, eta ez dira gutxi uste dutenak erretratuaren sex-appeal-aren arabera aukeratzen direla irabazleak; lukuru asmorik gabeko Elkarlanean Fundazioak deitzen dituen Jaka Bekei dagokionean, berriz (zure saiakera- edo poemategi-lagina haur eta gazte literatura alorrean saritua izateko arriskua alde batera utzita), kontua da behin bakarrik esleitu zaiola (eta ez beka potoloenetako bat) odol-analisietan positibo eman zuen idazle bati (positibo Rh-an, noski), susmagarri samarra dena; Durangoko liburu salduenen zerrendarekin eta Zilarrezko Euskadi sariarekin, bestalde, badakigu zer gertatzen den, eta Beterriko Liburuaren sariari buruz, nola sinetsi irakurleek ematen omen duten sari batean, euskarazko irakurlerik apenas dagoela gauza jakina denean?

Lau ebanjelistak

Angel Erro & Volgako Batelariak 2007/04/02 02:00
Lau ebanjelistak hiru dira: honako eta honako esaten hastea gustatuko litzaidake, Bolaño parafraseatuta. Edo hori baino ez esatea. Baina kontuak azalpen luzeagoa behar du. Zeri deitzen ari natzaion ebanjelista izatea, eta ebanjelisten kopuru arazotsuaren nondik nora azaldu behar da. Irakurlea ez dago gure garunean, Atenea berri, eta gauzak esplikatu behar dira, sekuentzia logiko batean, elkar irakurriko badugu. Beraz, gaur, nik neure burua idazletzat edukitzeak ematen dizkidan botere mesianikoak, eta hortik eratortzen den mintzo enigmistikoa bazter batera uzten ditut, parabolismoaz hitz egiteko. Gure artean hedatzen ari den baliabide baten abusuaz.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44