Artxiboa Iraila 2006
Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III)
Eta hemen duzue sail honen azkeneko emanaldia, jaso ditugun albiste freskoenekin (susmatzen dugu egileek ez dituztela liburuotako batzuk ezta amaitu ere, oraindik...). Bejondeizuela. Gehiago irakurri
Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (II)
Hemen duzue, agindu bezala, aurtengo eta edozein urtetako edota mendetako euskal kulturaren hitzordu nagusian, hots, Durangoko Azokan salduko diren liburu berrien aurrerapenaren bigarren partea, zeinari, sentitzen dugu, hirugarren bat gehitu beharko baitiogu, azkenean: lehenengoa argitara eman ondoren pilo bat dei jaso dugu argitaletxeetatik nobedade gehiagoen berriekin. Gehiago irakurri
Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I)
Editoreen eta oraindik hitz egiten diguten euskal idazleen artean ikerketa-lana burutu ondoren, eta Juan Luis Zabalak Berrian argitara eman baino lehenago, Volgako Batelariak inoizkari honen irakurle txit agurgarri guztientzako esklusiban, hemen duzue aurtengo Durangoko Azokan zientoka edo milaka salduko diren liburuen uztaren aurrerapena, bi partetan emanda. Joan pentsatzen zeinetan xahutuko dituzuen zuen xoxak! Gehiago irakurri