Hemen zaude: Hasiera Blogak Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге Artxiboa 2006 Urtarrila 11 Zein da adj?
Dokumentu Akzioak

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Zein da adj?






Ibon Sarasolaren Zehazki nobela berriaren kritika zorrotza, liburua bera irakurri gabe noski.

ZEIN DA ADJ?
(irakurri gabeko kritika bat, alla maniera di J. Rojo)

Ibon Sarasola
Zehazki
Irun, Alberdania, 2005
939 orr.

Ibon Sarasolak nobela berezi samarra egin du izenburu paradoxikoko Zehazki honetan. Kontakizunak, interesgarria izanik ere, oso nahasia dirudi; atal bakoitza, gehienetan oso laburra, letra ilunagoz nabarmendutako izenburu batekin hasten da, episodio horien funtsa bereiztu gabe. Lehenengo irakurketa batean, badirudi komando edo soziedade gastronomiko edo txikitero koadrila baten gorabeherak kontatzen dituela, ametsekin eta burutazio bitxiekin zipriztinduak, baina oinarrizko kontakizun hori filologiazkoak diruditen aipamenez beterik dago, edo ingenieritzazkoez, ez zait oso argi geratu. Edonola ere, ezin da ukatu horrek irakurketa zailtzen duela. Honelako abangoardismoen garaiak aspaldian igaro zirela kontutan hartuta, bat nobelaren atzean zerbait iluna ezkutatzen dela pentsatzera behartuta dago noski. Hots, kontakizun honek zentzuren bat duela, alegoriaren bat alegia, edo sinekdoke bat. Interpretazioa galdera honekin has liteke: zein da hainbeste alditan agertzen den adj pertsonaia? Eta zein ZOOL? Zergatik aritzen da fam aritzen den bezala? Zeren narrazioan zehar agertzen eta desagertzen diren pertsonaia horiek paperen bat bete behar baitute kontakizunean. Eta hemen nik esango nuke ideologia dagoela, denok ezagutzen dugun ideologia hori, eta nobela honetan kontatzen dena bezain garrantzitsua dela isilpean gorde nahi dena.

Ahalegin interesgarria bada ere, asko falta zaio oraindik nobelagile berri honi literaturaren bidean.

Iban Zaldua 2006/01/11

Re: Zein da adj?

Luistxo — 2006/01/11 06:58

Uste dut ahaztu zaizula nobela honen ekarpenik handiena aipatzea: eleberri elebiduna da!



Re: Zein da adj?

Ricardo Gmez — 2006/01/11 16:35

Beste ekarpen bat badu, ukaezina: Cortázarren Rayuela-ren antzera, edozein ataletatik has zaitezke irakurtzen eta kontakizunean (edo kontakizunik ezean) barrena nork bere bidea hautatu dezake.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Jakinduriaren jainkosari Pruden Gartzia, 2011/08/30
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? Julen Aseginolaza, 2011/08/15
amen! minerva, 2011/08/04
besteren bat bada, 2011/06/22
Larru ondoko sorkuntza Leire Saitua, 2011/06/17
Etiketa lainoa
Elkarrizketak Irakurri gabeko liburuen kritikak Kritikak Postindependentziarenak Testuak Volgako Batelarien ukaseak