Artxiboa Azaroa 2005
Hamaika galdera liburu baten aurrean
Liburuak jogurtak baino azkarrago iraungitzen diren sasoian, ia barkamena eskatu behar dugu liburu baten kritika argitalpenetik ia urtebetera plazaratzeagatik, eta zer esanik ez idazle baten lan berrienaz jardun ordez, aurrekoaz jardutera bagoaz. Zerbait ia-ia anakronikoa egiten dabilelako sentsazioa du batek. Bihoa hori lehenbizi. Bihoa bigarrenik, jarraian datorrena ez dela liburu kritika bat zentzu hertsian, Pako Aristiren Gauza txikien liburua (Erein 2004) aitzakia hartuta, azkenaldiko euskal literaturaz egindako zenbait gogoeta eta galdera baino, hauetarik asko agian ezagun egingo zaizkionak inoizkari honen irakurle finari. Errepikatzeak ez digu arrazoirik emango, baina, izena ez genion alferrik jarri aldizkariari, eta -jar gaitezen epiko- pertseberantzian, behintzat ez digu inork aurrea hartuko.(Beno, agian bai) Gehiago irakurri
Udako beroaldiak
Idaztea zerbaiterako balio den jakin nahi nuke, idazten duguna norentzat idazten dugun jakin. Zertarako, norendako. Ni baino eskarmentu handiagoko idazleekin izandako harreman urrian hautematen ahal izan dut nola ihes egiten dioten galdera honi, gaizki planteatutzat, sinplista edo filosofikoegitzat iritzita. Horretan erakusten dute, bai, nik baino eskarmentu handiagoa, ez baitiot neure buruari horixe galdetzeari uzten. Uda honetan ere. Irudika dezakezue zelako martirioa. Gainera honetan pentsatzeko motiboak eman dizkidate. ZERTARAKO IDAZTEN DUGU? Gehiago irakurri