Volgako Batelariak
2005/12/22 13:30
Volgako Batelariok geroz eta preokupazio handiagoz jarraitu dugu Idazleen Eskolaren bilakaera, Bergara aldean duela pare bat urte funtzionatzen hasi zenetik. Eta bertan eskaintzen dena ez zaigu inolaz ere nahikoa iruditzen. Idazlegai bat soilik bi urtetan idazle bihur daitekeenik ez dugu uste: gure ofizioa larriki gutxiestea da hori. Gainera, ez zaie heltzen idazle baten formaziorako benetan garrantzitsuak diren gaiei. Eta, edonola ere, ez dugu uste ikasleei diru nahikoa atera zaienik oraindik: mundua doan martxan, gutxienez lau edo bost urteko ibilbide akademikoa premiazkoa dela pentsatzen dugu. Hori guztia dela eta, proposamen xume hau egitera ausartzen gara, hirugarren ikasturte baterako programarena eta atal bakoitzerako irakaslerik egokien zerrendarena hain zuzen ere (laugarren ikasturte baten prestaketarako lanak egiten ari gara, helburu horretarako propio garatzen ari garen Plan Estrategiko baten bitartez, zeina, dena ondo badoa, Ez Ohiko Kongresu batekin bururatuko baitugu).
Volgako Batelariak
2005/12/13 12:00
Juanjo Olasagarre
2005/11/24 12:30
Ibon Egaña
2005/11/17 12:30
Liburuak jogurtak baino azkarrago iraungitzen diren sasoian, ia barkamena eskatu behar dugu liburu baten kritika argitalpenetik ia urtebetera plazaratzeagatik, eta zer esanik ez idazle baten lan berrienaz jardun ordez, aurrekoaz jardutera bagoaz. Zerbait ia-ia anakronikoa egiten dabilelako sentsazioa du batek. Bihoa hori lehenbizi.
Bihoa bigarrenik, jarraian datorrena ez dela liburu kritika bat zentzu hertsian, Pako Aristiren Gauza txikien liburua (Erein 2004) aitzakia hartuta, azkenaldiko euskal literaturaz egindako zenbait gogoeta eta galdera baino, hauetarik asko agian ezagun egingo zaizkionak inoizkari honen irakurle finari. Errepikatzeak ez digu arrazoirik emango, baina, izena ez genion alferrik jarri aldizkariari, eta -jar gaitezen epiko- pertseberantzian, behintzat ez digu inork aurrea hartuko.(Beno, agian bai)
Rikardo Arregi
2005/11/11 12:30
Angel Erro
2005/11/03 12:30
Idaztea zerbaiterako balio den jakin nahi nuke, idazten duguna norentzat idazten dugun jakin. Zertarako, norendako. Ni baino eskarmentu handiagoko idazleekin izandako harreman urrian hautematen ahal izan dut nola ihes egiten dioten galdera honi, gaizki planteatutzat, sinplista edo filosofikoegitzat iritzita. Horretan erakusten dute, bai, nik baino eskarmentu handiagoa, ez baitiot neure buruari horixe galdetzeari uzten. Uda honetan ere. Irudika dezakezue zelako martirioa. Gainera honetan pentsatzeko motiboak eman dizkidate. ZERTARAKO IDAZTEN DUGU?
Volgako Batelariak
2005/10/27 12:30
Juanjo Olasagarre
2005/10/20 12:30
Volgako Batelariak
2005/10/14 12:30
Rikardo Arregi
2005/10/06 12:30