Hemen zaude: Hasiera Blogak Telezaborra janariak

Telezaborra

janariak

Fruitu lehorren rebueltoak

Fruitu-lehorren cocktailak. Ezagutzen dituzue? Oso goxoak. Oso gustura jaten ditut sofan etzanda, telebistan txorradaren bat ikusten dudan bitartean.

Pipak, arto frijituak, kakahueteak... eta garbantzuak!!!!

Eskua poltsan sartu, eta denetik pixka bat hartzen dut. Lehenbizi arto frijituak jaten ditut, gero baba frijituak, kakahueteak eta pipak, hurrenez hurren. Amaieran, eskuan garbantzu frijituak besterik ez zaizkit geratzen. Horiek hautsontzira bota, eta berriro eskua poltsara.

Zertarako sartzen dituzte garbantzuak poltsa horietan? Zuek jaten al dituzue garbantzu nazkagarri horiek? Inork jaten al ditu?

Telezaborra 2005/11/02

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.

Azken erantzunak
Goenkaleko test-a Nerea, 2010/07/11
www.lapaginadefinitiva.com sonia-pesca, 2010/06/19
postines postines, 2010/02/09
Azpitituluak oier u., 2008/08/17
Azken sarrerak
Heroes ETBn 2007/01/19
Trick or Treat 2006/10/31
Berriro ere... 2006/10/17
Etiketa lainoa
Azpitituluak bestelakoak gorrotatzen dut janariak telebista zaharrak