Hemen zaude: Hasiera Blogak Telezaborra Artxiboa 2005 Urria 05 Basetxera zertarako
Dokumentu Akzioak

Telezaborra

Basetxera zertarako

Nire lagun baten teoriarekin bat egiten dut. "Zertara joaten da jendea mendira?" galdetzen badiozu, seriotasunez erantzungo du "altxorraren bila. Mendigoizaleek badakite hor nonbaiten altxor bat izkutatuta dagoela. Hori da igande goizetan esnatzeko duten arrazoia." Azalpenak ez du hankarik ez bururik. Baina igandetan madrugatzea ere ez da erabaki ulergarria.

Antezedente hauekin, eta lo-zakuan lo egiteari diodan nazkarekin, ulertu ezazue esatera noana.

Zer bilatzen dute Basetxeako lehiakideek? Ulertzen dut jendea Gran Hermanora joan nahi izatea. Irabazleak dirutza ederra poltsikoratuko du, lehiakideek soldata politak kobratzen dituzte, eta zorte apur batekin Tele5ren programa batatean entxufatuko zaituzte eta ez duzu gehiago lan egin beharrik izango.

Baina Basetxeakoek? Aurreko edizioetan bidaitxo bat oparitzen zuten. 100 egun (zenbat dira zehazki?) piztiak bezala bizitzen. Dutxatu gabe. Ganorazko janaririk dastatu gabe. Arropa garbitu gabe. Telebistarik gabe. Berogailurik gabe. Baina hori bai, marco incomparablean.

Zenbat irauten duen, eta oraingo edizioan zein den saria, baina Basetxearen webgunean ez dute hori esaten.

Telezaborra 2005/10/05

Re: Basetxera zertarako

Zarautz — 2005/10/05 18:08

Basetxearen kontu hau, ETB'k beste telebista kateetan arrakasta duten programak kopiatzeko ohituraren ondorio da. Zer espero dezakegu ETB1'engandik? Niri behintzat, bere programazio gehiena bezala, Basetxeak ere guztiz aspertzen nau. Lokartu egiten nau. Basetxea Taberna, esaterako, tamalgarria iruditu zitzaidan.


Ezer berririk ez eguzkipean.



Re: Basetxera zertarako

Javi — 2005/10/05 19:42

Aunque mi euskera es más bien "parko" te leo a menudo. Te queria felicitar por el nuevo diseño y el cambio de "casa" aunque te queria hacer una crítica constructiva al logotipo: el 5 de telecinco, da un pelin la sensacion de que sólo fueras a hablar de ese canal...
bueno, la proxima parada de tu viaje podria ser un www.telezaborra.com suena bien.



Re: Basetxera zertarako

Imanol — 2005/10/06 15:07

Bueno! Lortu dut azkenean! Unibertsitatean ez zaituzte oso gustuko antza, eta ya.com-eko helbidera sartzen ez dute uzten... ea ba eibar.org-ekin.
Basetxeari buruz zer esan... gaur egun telebistan ateratzea saria da askorentzat; berdin du zer egiten, esaten duzun, kontua kamera bat aurrean izatea da.
enfin.



Re: Basetxera zertarako

Blog TDT — 2006/09/22 23:49

Hola, yo también te leo frecuentemente y también soy de la opinión de lo del logo de telecinco.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.

Azken erantzunak
Goenkaleko test-a Nerea, 2010/07/11
www.lapaginadefinitiva.com sonia-pesca, 2010/06/19
postines postines, 2010/02/09
Azpitituluak oier u., 2008/08/17
Azken sarrerak
Heroes ETBn 2007/01/19
Trick or Treat 2006/10/31
Berriro ere... 2006/10/17
Etiketa lainoa
Azpitituluak bestelakoak gorrotatzen dut janariak telebista zaharrak