Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Made in China

telezaborra 2005/10/31 10:46

Programak %17,1ko sharea izan zuen. 2.380.000 ikusle. Ez dira datu onak, are gehiago kontutan hartuta lehenago Cruz y Filaren programa egon zela. Honek 25,6%ko sharea eta 4.156.000 ikusle izan zituen. Beraz, ez zen arrastre efekturik izan.

Telebista munduan, %20tik gorako sharea ondo dago. Hortik behera, suspentsoa da. Beraz Made in Chinak datuak hobetu beharko ditu.

Programa ikusterik izan ez nuenez, El Descodificadorren kritikaren lotura uzten dizuet.

Made in China eta erabaki txarrak

telezaborra 2005/10/28 00:14

Gaur hasiko da TVE1n Made in China (23.00tan), Oscar Terol & compayren saio berria. Konpetentzia: T5n Cine 5 Estrellas eta A3n ¿Dónde estás corazón? Astelehenean aztertuko ditugu audientziak.

Saioa hasi baino lehen, zalantza batzuk:

  • Zergatik ez da lan-talde osoa Madrilera joan?
  • Badakigu inbidea zeinen txarra den, nola begiratuko diete Madrilera joan direnei?
  • Madrilgoek arrakasta itzela lortuz gero, hemengoak poztuko al dira?
  • Madrilen hutsaren hurrengoa lortzen badute, zer egingo dute ETB kolgatuta utzi duten Terol eta lagunek? Canal Euskadira joango al dira?
  • Baten bat erabaki txarra hartu izanaren sentsazioarekin geratuko da. Eta erabaki txarrei buruz...

  • Jakingo duzuenez, Martes y 13koak hasieran 3 ziren. Arrakasta lortu baino lehen taldea utzi zuena non da gaur egun?
  • Non dago OT ihes egiten utzi zuen TVEko langilea?
  • Zer gertatu zen 1984ko draft-ean Michael Jordan hautatzeko aukera izan arren, beste jokalari bat aukeratu zuenarekin. (Chicagok 3. errondan hautatu zuen Jordan).
  • Ezagutzen al dituzue bestelako erabaki txarrak?

Antena 3 eta Cuatro

telezaborra 2005/10/25 02:05

Akordatzen al zarete hasierako Antena 3 TVrekin? Kate pribatuak hasi zirenean, 1990an edo...

Telecincok hasieratik arrakasta haundia lortu zuen, MamaChicho, Pressing-catch, Humor Amarillo eta bestelako zabor ahaztezinarekin.

Antena3koek kristoren ostia jaso zuten. Antena 3 Radioko izarrak eraman zituzten telebistara. Antonio Herreo, Luis Herrero... Audientziak ez zuen erantzun, eta Grupo Zeta taldeak telebista erosi arte kate marginala izan ziren.

Bueno, ba itxura hori hartzen diot nik Cuatrori. SER irratiko izarrekin beteko dute programazioa.

-Iker Jimenezek, Milenio Cuatro aurkeztuko du. (SERen Milenio 3 dauka. Misterioari buruzko saio interesgarria).
-Iñaki Goebelsondo telediarioan egongo da.
-Manolo Lama albistegietako kiroletan.
-Paco Gonzálezek futbolari buruzko saio bat egingo du, Carlos Latre eta Michael Robinsonekin.

Ez dakit zer moduz aterako zaien.... Azaroaren 7tik aurrera ikusiko dugu.

Los pelaos

telezaborra 2005/10/23 16:49

Ezagutuko duzue albistea. Los pelaos peñak primitiban 24.923.596,6 € irabazi ditu. Peñako kide bakoitzak miloi bat euro poltsikoratuko ditu.

Nigan sortzen duten inbidia ez-osasuntsua alde batera utzita, albisteak ez du ezer apartekorik.

Baina gaur eguerdian T5ren albistegian ikusi ditut eta harrituta geratu naiz. Denak Alsina Graells autobus konpainiako langileak dira, eta enpresa horren jabe Florentino Pérez omen da, Real Madrideko presidentea. Eta hor agertu da miloi bat euro irabazi dituen pelao horietako bat esanez Bernabeura joan nahi dutela R. Madrid-Barça partidua ikustera. A ver si nos invita el Florentino, que es nuestro jefe, para ver ese partido en el Bernabeú (gutxi gorabehera)

Aurpegia behar da gero! 170.000.000 pezeta irabazi eta telebistan agertzen dira futbolera musu-truk joan nahi dutela esateko. Hori gutxi ez, eta lanean jarraitzeko asmoa omen dute....

Arus itzuli egin da!

telezaborra 2005/10/21 13:20


Igandean, oraingoan bai. TVE1, arratsaldeko 18.30ak. Alfonso Arusen saio berria. Tan Agustito.
Ordutegiak beldurra ematen dit. Igande arratsaldeak txarrak izan ohi dira telebistan. Astelehenean kontatuko dizuet.

Joseina Etxeberria is not a fucking niger

telezaborra 2005/10/19 02:29

Ez gara gutxi afro-amerikarrek eskuak eta besoak mugitzeko duten abilezia miresten dugunok. Ohituta gaude, USAko film eta telesailetan beti agertzen dira niger-ak beren keinuekin. Eskuak mugitzen dituzte une oro.

-Oye hermano, esa jodida mierda que me diste no era buena!

Zuriok noiz edo noiz saiatzen gara haiek imitatzen. Italiarrak ez dira atzean geratzen.

-Porque cuando uno de mis amigos se crea enemigos, yo los convierto en mis enemigos... y a ese le temen...

Euskal Herrian badugu beraiek imitatzen saiatzen den bat. Joseina Etxeberria.

-...eta orain entzungo duguna, abesti mundial horietako bat da...

Joseina, ezin dituzu besoak geldirik utzi? Sartu ditzala eskuak poltsikoan, edo nahi duen tokian. Izan ere, urduri jartzen nau. Ezin diot arretarik jarri esaten duenari, bere besoetan fijatzen naiz, nahi-ta nahi ez.

Jaime Otamendi eta berarekin gauza bera gertatzen zait. Irratian oso onak, telebistan...

Mamen Mendizabal

telezaborra 2005/10/18 00:38

Morbo hitza irudi bakar batekin azaldu beharko banu, hau ez zen argazki txarra izango.


Hau edo honen moduko beste bat. Mamen Mendizabal 59 segundos aurkezten, alegia.

Oye Jazztel, 4 megas te cuento...

telezaborra 2005/10/11 20:34

Bikotekideari, edo lagun bati opari bat egitean oso ohikoa da erregalua kutxa haundi batean sartzea. Kutxa horren barruan beste bat dago, txikiagoa. Honek barruan beste bat duelarik, are txikiagoa... Horrela, azkenean, oparia CD bat izan daiteke, hasieran kutxa haundi-haundia eman badiogu ere.

Goizean postontzian kartazal haundia zegoen. Bidaltzailerik gabe. "Ez ireki 10ak baino lehen" jartzen zuen. Ireki egin dut. Barruan beste sobre bat zegoen. "Gutxiago falta 10etarako" jartzen zuen. Zabaldu egin dut. Horrela beste lauzpabost aldiz. Azkenean, kartazal txikia, eta barruan Euskaltelen propaganda. Konektatu zaitez Euskaltelen 10 MBps-ko abiadurarekin mar mar mar

Azken boladan nahiko erreta nengoen Euskaltelekoekin, kable bidezko abiadura oso atzeratua geratu baita beste konpainiek eskaintzen dutenarekin. Baina gaurkoak konbentzitu egin nau. Euskaltel laga egingo dut. 3 minutu galdu ditut sobre puta horiek guztiak irekitzeko. Nire lagun batek horrelako grazia bat egiten badit, onartuko diot, baina Ardanzaren konpainiari ez.


Agur Euskaltel, kaixo Jazztel...

Suposatzen dut Euskaleteleko bezero guztiek propaganda jasoko dutela, sentitzen dut sorpresa izorratu badizuet.

...eta edateko zer hartuko duzue?

telezaborra 2005/10/09 23:03

Lagun arteko afaria. Mundu guztiak ardoa edaten du. Ez dakit nongo erreserba bat ekarri dute. Oso ona omen da. Hala ere, niri Coca-colarekin afaltzea gustatzen zait. Bueno, ba beti egongo da baten bat kultura gastronomikorik ez duzula aurpegiratuko dizuna.

-Hau bezalako afari ederra eta zuk ostia hori edan behar duzu!!!

Norbaitek ez badu inoiz irakurtzen, ezta Marca ere, inork ez dio ezer esango. Baina horrelako afarietan Coca-cola edaten baduzu...

LTBa nire etxera iritsi da

telezaborra 2005/10/06 22:57

1) Asteazkena. Media Markten (berriro ere, ez naiz inozoa) LTB-dekodifikagailu (Lurreko Telebista Digitala) bat erosi nuen. Merkeena, 89€.

2) Etxera iritsi eta instalatu egin nuen. Etxeko antena orokorrarekin konektatu eta kanalak bilatzeari ekin nion. Ez zuen bakar bat ere sintonizatu. Nire etxeko antena komunitarioak anplifikagailu bat behar omen du.

3) Antena teleskopiko kutre horietako batekin saiatu nintzen. Eta orduan bai, 9 telebista kate, 4 irrati sintonizatu zituen. Irudiaren kalitatea, flipatzekoa. DuViDuak bezain ongi ikusten zen.

3) Gasteizen, gaur egun, hartu daitezkeen kateak:
-TVE1
-La 2
-Antena 3
-Canal +
-T5
-ETB2
-ETB1
-ETB Sat (ETBk Españan satelite bidez zabaltzen katea. Gehiena gazteleraz)
-Canal Vasco (ETBk Amerikarako sortu zuen kanala. Gehiena gazteleraz)

Unetxo batez euskaltzale pelmarena egingo dut: ETBk 4 kanal ditu, eta gaztelera jaun eta jabe.

4) Hauek dira entzun daitezkeen irratiak:
-Euskadi Irratia
-Radio Euskadi
-Euskadi Gaztea
-Radio 4 frogak. (Hemen ez da ezer entzuten, baina bitxia da "frogak" hitza euskaraz agertzen baita pantailan. Katalunyan RNEk badauka katalanez emititzen duen Ràdio 4 izeneko katea)

5) Ondorioak:
-Oraindik oso garestiak dira dekodifikagailuak. Gogoan dut orain 3 urte erosi nuen DVDa, 190€.
-Kate gutxi dira. Gutxi barru hogeitik gora izango dira.
-Irudiaren kalitatea oso ona da. Digitala.

6) Ostegunean MediaMarkt-era joan nintzen, eta 89 euroak itzuli dizkidate.

Informazio gehiago, hemen.

Basetxera zertarako

telezaborra 2005/10/05 01:23

Nire lagun baten teoriarekin bat egiten dut. "Zertara joaten da jendea mendira?" galdetzen badiozu, seriotasunez erantzungo du "altxorraren bila. Mendigoizaleek badakite hor nonbaiten altxor bat izkutatuta dagoela. Hori da igande goizetan esnatzeko duten arrazoia." Azalpenak ez du hankarik ez bururik. Baina igandetan madrugatzea ere ez da erabaki ulergarria.

Antezedente hauekin, eta lo-zakuan lo egiteari diodan nazkarekin, ulertu ezazue esatera noana.

Zer bilatzen dute Basetxeako lehiakideek? Ulertzen dut jendea Gran Hermanora joan nahi izatea. Irabazleak dirutza ederra poltsikoratuko du, lehiakideek soldata politak kobratzen dituzte, eta zorte apur batekin Tele5ren programa batatean entxufatuko zaituzte eta ez duzu gehiago lan egin beharrik izango.

Baina Basetxeakoek? Aurreko edizioetan bidaitxo bat oparitzen zuten. 100 egun (zenbat dira zehazki?) piztiak bezala bizitzen. Dutxatu gabe. Ganorazko janaririk dastatu gabe. Arropa garbitu gabe. Telebistarik gabe. Berogailurik gabe. Baina hori bai, marco incomparablean.

Zenbat irauten duen, eta oraingo edizioan zein den saria, baina Basetxearen webgunean ez dute hori esaten.

Si no queda satisfecho le devolvemos su dinero

telezaborra 2005/10/03 10:07

Iragarkietan ondo geratzeko esaldi bat besterik ez zela uste nuen, baina ez, 8 hitz horien atzean mundu bat dago.

Orain 3 hilabete-edo bidai bat egin nuen. Asteburu bat. Argazkiak atera nahi nituen, baina argazki kamerarik ez dut. MediaMarkt-en (ni ez naiz inozoa) kamera digital bat erosi nuen. Bidaian argazkiak atera nituen. Bidaitik bueltan merkatal gunera joan nintzen, kamera itzultzeko. Esan nien opari bat egiteko zela, baina nire lagunak bazeukala beste bat... Dirua bueltatu zidaten. Arazorik gabe.

Ulertu ezazue, pobreziaren muga-mugan bizi naiz.

Hala ere, dena ez da horren polita. Handik gutxira gauza bitxia gertatu zitzaidan. MediaMarkt-en bertan mp3 bat erosi nuen. Etxera iritsi eta kutxa aurretik irekita zegoela susmatu nuen. Prezintorik ez zeukan. Katxarroa martxan jarri, eta memorian 2 abesti zituela ikusi nuen. Hori gutxi ez, eta irratiak estazioak sintonizatuta zeuden!! Lehenengo lekuan ez zegoen SER (Gasteizko dialean lehena, 88.2), Los 40 baizik (100.4). Bigarren eskuko mp3 bat saldu zidaten.

Ikusten denez, ez naiz ni "devolvemos su dinero" horrekin aprobetxatzen den bakarra.

Hilabete honetarako planak:

-Ostiral batean Play 2a erosi. -Asteburu osoan lagunekin jolastu eta astelehenean bueltatu.
-TDT dekodifikagailu bat erosi. Ze kate ikusten diren jakiteko.

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.