Maria Teresa Campos
Atzo irakurri nuen albistea. Maria Teresa Campos ek T elecinco utziko du Antena3 era joateko. Eta A3k Ana Rosa Puritana, barkatu, Quintana fitxatuko omen du.
Nik aukeran, Mª Teresa Campos nahiago. Badakit oso ohikoa dela bera kritikatzea, erraza ere bai... baina bere programa ( Día a Día ) dibertigarria da. Hori da, gehienetan, telebistari eskatzen diodan bakarra-
Hasteko hor daukagu " El Corrillo ", Telecincoren azken reallity buruz hitz egiteko. Lequio , Cocouaua , Sabrina eta Ángel (nazkagarriak dira gero bi hauek!), Jorge Javier Vázquez , eta beste asko topatuko ditugu, edonori buruz gaizkiesaka aritzeko.
Aurrerago beste solasaldi lasaiago batzuk izaten dira, Javier Mariñas ( Tómbola ) eta horren moduko kazetariekin. Astean behin (uste dut) Jaime Peñafiel (valgo más por lo que callo que por lo que cuento) agertzen da, monarkiei buruz berbetan... Ez da beste munduko ezer baina beti bitxikeri interesgarriren bat kontatzen du.
Eta bukatzeko, tertulia politikoa... Non ikusiko genituzke César Vidal eta Javier Nart bezalako freak -ak tertulia honetan izango ez balitz? Mari Terek ez du inoiz aukera galtzen bere iritzia botatzeko eta besteen eztabaidak uneoro mozten ditu. Ikusleen deiak ere ez dira batere gaizki egoten, askotan tertuliaren onena izaten dira.
Onar dezagun, langabezian bagaude, edo gaixorik, hau izaten da goizetan dagoen onena. Ala nahiago duzue La Primera n agertzen den maderoa?
Hiri kondairak.... bai!
Betidanik gustatu izan zaizkit hiri kondairak ( leyendas urbanas ). Badakizue... norbaitek istorio bat asmatzen du, eta egia balitz bezala kontatzen du... Kondaira asko zabaltzen da, gezurra izan arren jendeak sinetsi egiten duelako. Sinesgarria izateko amarru batzuk erabiltzen dira, adibidez: nire amaren lagun bati gertatu zitzaion, nire lagun baten anaiak ikusi zuen... eta horrelakoak.
Orain gutxi Gasteiz aldean oso ospetsua egin zen M11 rekin zerikusia zuen bat. Esaten zuten Maiatzaren 1etik aurrera Cocacola rik ez edateko Al Kaeda koek ekintzaren egingo zutelakoan botiletan zerbait sartuz. Ricki Martin ena ere asko entzun zen... eta Iturgaitz eta Miguel Angel Blanco ren neskalagunarena.... Internet oso egokia da hiri kondairak zabaltzeko, orain gutxi euskarazko lehena agertu zen, Mikel Laboa atxilotu zutela esaten zuena...
Azken egunotan askotan entzun dut beste bat... nire amonak hala kontatu zidan: "...okindegian emakume batek esan du irratian esan dutela aurtengo udan iazkoan baino bero haundiago egingo duela... tenperaturak 5 gradu altuagoak izango dira eta lehorte itzela egongo da..."
Ez duzue sinesten? Ba nire lankide baten aitak egunkarian irakurri zuen albiste bera....
Asteburuetako albistegiak ETBn
Ez dut ukatuko, astean zehar ETB ko albistegiak, niretzat behintzat, onenak dira. Euskal Herriko zein nazioarteko politika oso ondo ematen dute. Interesgarriak, azkarrak eta eraginkorrak dira. Askotan PNV ren aldera gehiegi lerratzen direla ikusten da, baina hori zoritxarrez arrunta da telebista publiko batean. Zer edo zer faltan izatekotan, Telecinco n izaten duten "enfoke humanoa" aipatuko nuke. Jeje, eta Antena3 eko albiste arraro horiek... beti Telediarioaren amaieran ematen dituztenak.
Baina asteburukoak... zer esan asteburuko albistegiei buruz!! Lan talde guztiak hartzen al du jai larunbat eta igandeetan?! Albiste politikoek pena ematen dute, dena prentsaurreko pare batera mugatzen da. Gero euskal enpresariak goraipatzen dituzten albisteak datoz (higuingarriak), jarraian sailbururen baten azken egitasmoa, aipamen kultural bat... eta akabo fandangoa! Horra hor asteburuetako Gaur Egun ak zein Teleberri ak!
Asteburuetan ere audientzian liderrak al dira?
Padre de Familia
Kapitulu bat baino ez dut ikusi. Lagun batek pasatu dit ordenadorean ikusteko. Eta maitemindu egin naiz familia horrekin. Marrazki bizidunak, South Park eta Los Simpsons -en arteko nahasketa bat edo. Oraindik ezin dizuet gehiago esan, hurrengo atalak eskuratzen ditudanean kontatuko dut familiaren gorabeherak...
Oharra: Digital +eko FOX kanalean emititzen dute. Progreak asko kexatzen dira FOX telebista katea eskuinekoa delako... betiko topikoak... Bada, tori! Telesail zeharo korrosiboak emititzen dituzte.
Uda badator...
Atzo siesta orduan Azúcar Moreno ren disko berriaren iragarkia entzun nuen... Gutxi barru uda gure gainean izango dugu, eta laster hasiko gara udako abestiekin. Mola!
Iazko nire udako abesti favoritoa " El Velero " izan zen... quiero, montarme en tu velero, ponerte ya el sombrero, y que hagamos eso, ay ay ay!...
Zein izan zen zuen abesti favoritoa?
Chiento euro
Ikaragarri atsegin ditut herri-telebistetan (ETB 2n askotan) agertzen diren iragarki arraroak. El Limpiaventanas mágico, El Rotato, Gim Body Flex, etabar... Hasieratik bukaerara ikusten ditut, aspertu gabe. Denok gogoan dugu bitxiak saltzen zituen italiarra, bere ondoan español bat agertzen zen besteak esaten zuena itzultzen... Jaja, barre ederrak bota nituen.
"La catena vale chiento euro", esaten zuen italiarrak
"dice que la cadena vale 100 euros", españolak.
Españolak, Cadizeko azentoa zuen, mafioso itxura zuen, eta italiarrak mozkorra ematen zuen. Hamaika bitxi paregabe saltzen zituzten 100 eurotan soilik. Venecian egindako bitxiak.
Han zegoen bitxi bakarra baina, iragarkia bera zen.
CSI
Iada ez dut CSI ikusten. Hasieran piloa gustatzen zitzaidan, 2. denboraldiarekin zeharo engantxatuta egon nintzen. Baina zenbat eta kapitulu gehiago ikusi, orduan gero eta gehiago nekatzen nintzen. Eskema bera errepikatzen da kapitulu guztietan, oso sinesgaitzak diren probak erabiltzen dituzte erruduna topatzeko.
Hara, kotxeak pintura aztarnak ditu
Bai ikertu ditzagun
Eramaten dute laborategira, Greg Sanders -ek probak egiten ditu eta zera esaten die:
1983. urteko Chevrolet batena da pintura mota hori
Eta Grissom -ek urte hartan 100 kotxe baino ez zituen saldu Chevroletek..., begiratu dezagun datu-basean"
Arakatzen dute datu-basean, eta hiltzailea topatzen dute...
Bai ala ez?
Eta horrela beti. Ez dut ukatuko telesaila oso ondo egina dagoela. Errealizazioa primerakoa da, eta denbora pasa ederra da. Baina nik zerbait gehiago eskatzen diot USA ko telesail bati. Gauza txungoak ikusteko badugu españako telesailak, ezta?
Snooker
Atzo ez nuen ezer berizirik ikusi telebistan... Larunbatean gaupasa ederra egin nuen eta ez nuen gogo putarik ezer egiteko. Hala ere, bada gauza bat azken boladan askotan ikusten dudana. Snooker ra da, billar moduko zerbait. Eurosporten ematen dute. Nik Eurosport ingelesez harten dut nire etxean, eta hasieran zaila egin zitzaidan jokua nolakoa zen ulertzea. Baina orain jokuaren arauak ezagutzen ditut (Interneten bilatu nituen) eta esan behar dut flipatuta nabilela. Kirolak ez ditut batere atsegin, are gutxiago kirol arraro puta hauek... Baina hor egoten naiz azken egunotan... Gomendagarria, benetan.
