Me voy a casa de Óscar, que tiene ADSL
Badakit mundu guztiak gorrotatzen duela, baina bere defentsan atera behar dudala sentitzen dut. TERRA ADSLren iragarkietan agertzen den tipo horri buruz ari naiz. Baina, ile pixka bat luzea eta tonto aurpegia duen hori.
Ez dakit zergatik, baina nik ez diot ezer txarrik opa. Orokorrean, anuntzioetan azaltzen diren gazte gehienak nahiko higuingarriak izaten dira, baina TERRAkoa errespetatzen dut.
Gogoratu ditzagun gazte txungoak dituzten iragarki batzuk:
-Sopas Knör, eta Knör-en produktu gehienetan. Beti ateratzen dira gazte moderno eta absurdoak.
-Dipear, oraindik ez duzue ahaztu, ezta? (No sabes qué es dipear?)
-Vodafone kotxea, Luisitori hots egiten diote. Ez dakit zer auto den... baina badakizue zein esaten dudan ezta?
Los Sims eta emakumeak
Eztabaida sortu da irakurle batzuekin Los Sims jokuaren inguruan. Beraiek ezetz diote, ez dela emakumeei zuzendatuko bidejokua... estetikan eta publizitatean ez dela hori igertzen.
Nire iritziz, bideojoku horren funtzionamenduak emakumeei gehiago gustatzeko aukera asko ditu (argumentuaren laburpena hemen ).
Horrek ez du esan nahi gizonezko bati ezin zaiola gustatu. Baina gizonezkook simulazio jokuetan bestelako gauzak bilatzen ditugu: mundua dominatzea ( Civilization ), hiriak sortzea ( Sim City ), etabar... Oso neska gutxi imajinatzen dut Civilization ekin jolasten.
Badakit orokorkerietan erortzeko arrisku haundia dagoela gai honetan. Ez dut matxismo vs feminismo eztabaidan sartu nahi.
Pasalo
ETB2 n aspaldian kendu zuten Lo Que Faltaba , programa serio bat jartzeko, Pásalo . Ondo, agian hori da telebista publiko batek egin behar duena... Baina ez legoke gaizki gehiago arriskatzea. Tertuliakideak oso aspergarriak dira, gehienak Radio Euskaditik hartu dituzte.
Denak dira politikoki oso zuzenak. Zergatik ezin dute sartu PPren inguruko bat? edo Batasunaren inguruko bat.... eskuinaren politika ekonomikoaren aldeko bat...
Ikusleok eskertuko genituzke iritzi gehiago, eta diferenteak.
Sexo en NY
Ez dut matxista agertu nahi, baina aitortu behar dut emakumeei zuzendutako produktuak normalean ez ditudala atsegin. Aspergarriak iruditzen zaizkit. Telesailak ( Felicity , Ally McBeal ....), pelikulak ( El Diario de Bridget Jones ), komikiak ( Maitena ), bideojokoak ( Los Sims )... Hauek guztiak ez ditut inoiz jarraitu. Lehen momentutik banekien ez nituela gehiago ikusi nahi. Ez dakit zergatik, baina hala zen... umorea ulertzeko desberdinak garelako? beharbada...
Baina arau hori apurtzen duen salbuespena topatu dut. Sexo en Nueva York . Astearte eta ostegun gauetan ematen dute, Gangrena 3n. Protagonista emakume kazetari bat da, Sex in the city izeneko zutabea idazten duena. 35 urte inguru, ezkongabea. Atal bakoitzean gai bat jorratzen dut, modu ezin dibertigarriagoan. Esate baterako, asteartean gaia zera zem ezkongabeen eta ezkonduen arteko harremanak. Dena emakume baten ikuspegitik. Erritmo bizian. Eta kapituluek 25 minutu besterik ez dute irauten.
Lances y figuras del toreo
Euskaraz denetik egon behar dela uste dutenetako bat naiz. Horren adibidea telezaborra blog kutre hau. Eta gauza jakina da zezenketek zale franko dituztela gure artean. Baina iruditzen zait Euskadi Irratikoek ziri ederra sartu diotela enpresa bati. Entzun duzue Lances y figuras del toreo bildumaren iragarkia? Lehen aldiz entzutean pentsatu nuen broma bat zela (Euskadi Gaztean noizean behin egiten dituzte horrelakoak), baina ez, gehiagotan agertu da. Ez dakit zenbat kostatu zaien iragarkia EIn jartzea, baina esango nuke gehiago kostatuko zaiela iragarkiak, beraren eraginez salduko dituzten aleek baino.
Umeak eskolan daude
Badakit oso erreza dela ETB1 kritikatzea, baina kate horren arratsaldeko programazioa astakeri hutsa da. 14:50etatik 16:30etara marrazki bizidunak. Gauza jakina da marrazki bizidunak ez direla bakarrik haurrentzako produktua, nik neuk ere gustura ikusten ditut, baina gehienbat umeak dira hori ikusten dutenak. Eta ordu horietan, umeak eskolan daude. Piper egiten dutenak ez dira etxera joaten Doraemon ikusteko.
Zein da programazio hori erabaki duena? Lotsarik ez al dute ETB n?
gauza onak ikusteko, ordaindu behar
ASpaldian ez dut TMEO aldizkaria irakurri, ez dakit oraindik jarraitzen duen, baina lehen telebista kritikatzeko zutabe bat zeukaten. Moctezumo de Piñak idazten zuen. Eta behin esaldi on bat bota zuen. (Gutxi gorabehera) drogak hartu nahi badituzu 2 aukera dituzu: dirurik gastatu gabe hondartzako hondarra esnifatu dezakezu, baina diru asko baldin baduzu Kolombiatik ekarritako kokarik onena izango duzu... bada telebistarekin gauza bera gertatzen da. Ordaindu gabe betiko telebista-kateak dituzu... baina kartera atera eta pagatzen hasi ezkero, kanal digitalak, tematikoak, filmak.....
Eta zergatik esaten dut hori? Ikusten dudalako nola gaztigatzen gaituzten, adibide bat jartzearren, Antena 3 n. Astean zehar, prime time orduan, betiko espainiar telesail kutreak ( Mis adorables vecinos , Aquí no hay quien folle ...) eta ordu txikietan kalitatezko telesail USAtarrak ( 24 astelehenetan gauerdian, Sexo en NY astearte eta ostegunetan gaukeko 2etan, South Park ....)
Telesail horiek guztiak, Digital+ eko kateetan ematen dituzte ordu egokiagoetan.
En fin, zer egingo diogu ba! Sufritzen jarraitu.
Futbol taldeen kamisetak
Bada azken garain asko zabaldu den fenomeno bat, hemendik salatu nahi dudana. Futbol taldeen kasmisetak. Jende asko, gehiegi zalantzarik gabe, irtetzen da kalera kamiseta horiekin. Eta ez naiz umeei buruz ari. Bueltatxo bat ematera ateratzen bagara, 15 urtetik gorako bat baino gehiago topatuko dugu jantzi madarikatu horrekin. Euskal hiriburuetako futbol taldeenak dira arrakasta gehien dutenak.
Zertarako ditugu legegileak eta poliziak? Isunaren bat ez legoke gaizki.
Eta hori gutxi balitz, telebistan ere azaldu da fenomeno hau. ETB ko Date el bote ra ez dira gutxi horrela joaten direnak. Zergatik ez die errejidoreak esanten ezetz, horrela ezin direla agertu telebistan?
Gomendio bat
Telezaborra ez ezi, janari zaborraren zalea ere banaiz. Gaur burger bat gomendatu nahi dut. Gasteizko Bulevard ean dago (Bizkaiko leku askotan ere ba omen dago) eta KRUNCH du izena. Jatetxe alemaniarra da, janari azkarrak ematen dituzte. Nik bakarrik Krunch hanburgesa (2.95 dolar europar) probatu dut, eta flipatuta geratu nintzen. Haragi gorria, ogi beroa eta kirriskatsua, kalitatezko letxuga eta tipula, pepinotxoa (pepinillo, hala agertzen da 3000 Hiztegian), bacona, gazta eta maionesa.
Gasteizera hurbiltzen bazarete eta non bazkaldu ez badakizue, probatu.
Bestetik, beharrezkoa al da pepinotxoa hanburgesetan? Nik batzutan kendu egiten dut, bestetan ordea ez. Zuek?
Bitxikeri bat
Konturatu al zarete? ETB ko Barnetegia saioko irakaslea Pans and Company ren iragarkian agertzen da. Bera da poliziek putz egitera behartzen dutena.
