Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Bideojokoak

telezaborra 2004/12/23 11:20

Sustatu n irakurri dut berria. 3Arrano koek bideojoko bat euskaratu egin dute. Ez dut probatu, baina esaten dutenez jokoa ona omen da. Bilarrean aritzeko da.

Oso ondo.

Zenbat diru gastatzen du Gipuzkoako Diputazioak euskarazko jokoak sortzen? Eta Eusko Jaurlaritzak inork erabiltzen ez dituen aplikazioetan?

Orain urte batzuk arraunean aritzeko joko bat atera zuten. Ez nuen probatu, baina zalantzarik gabe esan daiteke arrakastarik ez zuela izan.

Aurten, oker ez banabil, Ibaizabalekoek beste bat atera dute. Interneten bilatu dut, baina ez dut ezer aurkitu.

Eta orain nire proposamena. Bideojoko on bat ateratzea ezinezkoa da. Hori enpresa haundiek besterik ezin dute egin. Gazteok, joko horiek baino ez ditugu erabiliko. Hemen, bitarteko gutxirekin egindako bat ez dugu erabiliko, euskaraz zein txineraz egon arren.

Berharbada ezinezkoa da, enpresak ez duelako nahi, baina zergatik ez da punta-puntako bideojoko bat euskaratzen? GTA San Andres , esate baterako. Horrek bai arrakasta!

Jendeak erosiko luke (edo pirateatu) ona delako. Sartuko luke Play 2 an eta hara! euskaraz dago! Eta hortik aurrera, euskaraz jolastu.
















PCFutbol 2005

telezaborra 2004/12/21 06:24

Beharbada PCFutbol a gustatzen zitzaizuen. Dinamic en joku mitikoa. Orduak eta orduak sartzeko moduko bideojokoa.

Futbol talde baten kontrol osoa hartzen duzu. Gura duzun taldea aukeratu daiteke, Lehen mailatik 2.B mailaraino.

Entrenatzailea, mannagerra eta presidentea izango zara. Finantzak kontrolatu behar dituzu, jokalari berriak fitxatu, zaharren kontratuak berritu, sarreren prezioa jarri, alineazioak egin, entrenamenduak antolatu, etabar.

Eta hori denboraldi askotan zehar. Alegia, oso interesgarria zen 2.B mailako ekipo bat hartzea, eta denboraldi batzuk pasata Europako Kopara joatea.

Dinamic enpresa 2000. urte inguruan desagertu zen. Ordura arte urtero ateratzen zuten jokuaren bertsio berri bat. Orain, Gaelco izeneko enpresa berriak PCFutbol 2005 atera du.

Argi eta garbi esan behar dugu: kaka hutsa da.

Aurrekoen bertute guztiak desagertu dira:

-Erabiltzeko oso zaila.
-Jokalari berriak fitxatzea oso zaila ere.
-Ez dakizu noiz datozen fitxaje berriak.
-Denboraldi bukaeran, maila berean jarraitu duzu, azkena zein lehena izan arren.
-Prentsaurrekoak emateko aukera dago, jasanezina.
-Futbol partiduetan komentarioak desagertu dira.

Ni ez naiz horrela pentsatzen duen bakarra, begira .

Ez ezazue erosi.





Beste leienda bat

telezaborra 2004/12/20 11:25

Bost egun baino ez dira falta Gabon-gaurako eta betiko leienda bat indarberritzen ari da. Urtero errepikatzen da.

Lagun batek galdetzen dizu, "aterako al zara Gabon-gauan?". Eta jakina, zure erantzuna "ez, etxean geratuko naiz." Orduan berak botako du esaldi magikoa "gero eta jende gehiago ateratzen da gau horretan. Urtez urtez giro haundiagoa dago Gabon-gauan."

Argi eta garbi esan dezagun. Gau horetan ez da inor ateratzen, Gasteizen behintzat, kaleak hutsik eta tabernak itxita. Homelessak besterik ez dira ateratzen...

Bukatu dezagun leienda horrekin. Gabon-gauan etxean, Raphael, turroia eta amonarekin.




Greatest moments of the fucking TV

telezaborra 2004/12/14 11:55

Abenduak 12ko post batean gaia atera nuen. Telebistaren 100 unerik garrantzitsuenak. Zarautz izeneko irakurle batek gaiari ondo heldu dio. Bere mezuak hemen egotea merezi du. Lehenbizi bere proposamenak daude, gero nireak...

Zarautz

Horrela boteprontoan, proposamen batzuk:

· Goenkaleren pasarteren bat (oker ez banago, Ginaren ahizpa Arralden agertu zenean inoiz baino ikuslego gehiago lortu zuen).

· Esta noche cruzamos el Mississippi programako pasarteren bat: La Venenoren eszenaren bat edo Alcasser-eko epaiketa paraleloa.

· Gran Hermano 1: "Quién me pone la pierna encima para que no levante cabeza" edo "pakto" ospetsua egiten dutenean.

· TVEko "Hablamos de sexo" eta ETBko Lorena Berdunen programa (Espainia eta Euskal Herriko sexuari buruzko lehenengo programak).

· Athletic-ek Txapeldunen Ligarako sailkatu zeneko ospakizunaren inguruan ETBk egin zuen neurrigabeko erretransmisioa.

· ETBren lehen emisioa (bi emakume aurkezpena egiten agertzen diren pasarte hori).

· 2000. urtearen sarreran La2-ek egin zuen 24 ordutako programazio itzela Munduko herrialde guztietako "kanpaikadak" erretransmitituz.

· "Euskal Herria Lau Haizeetara"ko helikopteroaren istripua.

· 1998an ETAren suetena adierazteko ETBk programazioa eten zueneko eszenak.

· Irailaren 11a eta Martxoaren 11ako atentatuak. Bereziki geratu zait memorian ETB2koek NYn zegoen euskaldun bati egindako elkarrizketan zear dorre bikietako bat erortzen ari zela... "la torre se cae!!!" ohiuka izututa hasi zenean elkarrizketatua.

· "Jaun eta Jabe" telesailan, Super Arizko Lehendakariak ametsetan "bakea" lortzen dueneko atala. "Ea bakea lortzen dugun eta Ajuria Eneako mahaia behar-bezala erabiltzen dugun: bazkaltzeko!" jejeje :)

· Caiga Quien Caiga programako pasarteren bat.

· Telebistako "zapping" programen sorrera. Adibidez, Crónicas Marcianas eta Lo + Plus programen artean egin zuten "zapping-aren zapping-a" eszena.

· Politikaren inguruko pasarteak: Zuzenean telebistan Ramón Jauregiren eserlekuan HBko legebiltzarkide batek (Zubimendi?) karea bota zuenean, "espontaneo" bat Teleberriaren estudiotan sartu zenean "AparthEITB" kartel batekin, "Qué te pego leche" edo Ruiz Mateos Superman-ez jantzitako eszena, telebistako kamera zeraman motor-gidaria Roldan-en berebilaren aurka jotzen denean, Arias Navarro "Franco ha muerto" esanez, 1996ko Espainiako hauteskundeetako ETAren bideo ospetsua... eta abar.

· Miguel Indurain-ek bere bosgarren Tour-a irabazten dueneko podium-eko eszena.

· Iragarki bitxiak: Ziritionea zuen Volkswagen berebila, Airtel-eko "Hola soy Edu, ¡feliz navidad!", "sum, sum, sum, sum, sum, sum, nere aukera da Consum", "leche Pascual... ¡con chocolate!", Pepsi-Coca Cola edo Simon Life-Minud Maid konparaketa iragarkiak (oso gutxi egiten baitira Europan).

· Telecinco-ko ("La pantalla amiga") "La máquina de la verdad" edo "Las mamachicho" programaren pasarteren bat.

· Carmen Sevilla bere ardiez hizketan edo bere hankasartzeren bat: "txirrindu bat egokitu zaizu!... baina ni helbarria naiz... ze zaletasun ederra!".

· "Sorpresa Sorpresa" programan ustez Ricky Martinek neska bati ezusteko bat eman behar zionean, neska honek bere hankartea marmeladaz busti eta bere zakurrarekin "ondo pasa" zueneko ustezko kontakizuna ("leyenda urbana" edo...). Hau ez da telebistako pasarte bat, baina ziur guztiok gogoratzen dugula gertatu izan balitz bezala!

· Telebilbao (Teleboina) 2003an Aznar-i (Udal hauteskundeetako hautagaia) egindako elkarrizketa. ( Telezaborra ren oharra: hau egia al da??!!)

· Chillida eta Oteizaren arteko besarkada.

Beno, niri ez zaizkit gehiago bururatzen. Ea norbaitek zuzentzen dizkidan nik idatzitakoak edo berriak proposatzen dituen.

Telezaborra

* Super Arizkoren eszena hura gogoangarria izan zen. Politikariak mahaiaren inguruan bilduta... Portzierto, telesail hura mundiala zen. Ikaragarri ona.

* Blancoren hilketa: bere arreba negarrez balkoian.

* Ibarretxek 33 eserleku lortu zituenean: Espainiako kazetarien aurpegiak.

* Lasa eta Zabala: Poliziaren karga aireportuan...

* Tal para Cual: Ramontxu Garciaren esaldi ospetsua "chicos, del revés"

* Telecincoren garai gloriosoetan: Goles son Amores aukeratuko nuke. Manolo Escobar eta Loreto Valverderekin... Y es que goles son, amores... es un programa de televisión...

* Confianza Ciega. Antena 3 eko programa horrek ez zuen batere arrakastarik izan, baina nik inoiz ikusi dudan telezaborrik onena izan da.

* Este Noche: Ezin dugu Rambo ahaztu. Stalone Madridera joan zenean Santiago Urrialde k egin zio elkarrizketa. "Please, can you tell I donŽt feel my legs?"




















Raphael

telezaborra 2004/12/14 11:31

Las Cerezas (TVE1) ikusten ari naiz. Julia Otero atsegin dituen elkarrizketa txungo horietako bat ari da egiten. Gonbidatuak Raphael eta David Bismal dira.

Eta gauza bat onartu behar dugu. Raphael ek kristoren karisma dauka, estiloa. Pantaila betetzen du. Bere aurpegiarekin, bere keinuekin....

Gora Raphael .

Gabon gau honetan ere, nire etxean TVE1 egongo da piztuta, bere gabn kantak ikusi ahal izateko.

Bisbal , bere ondoan, pelele bat besterik ez da. Bai, badakit edonoren ondoan gaizki geratuko dela mutil hori. Baina Yo Soy Aquel abesten duenaren ondoan, are nabariagoa da bere karisma falta.

Telebistaren 100 unerik garrantzitsuenak

telezaborra 2004/12/13 06:02

Mi Caja Tonta blogari esker ezagutu dut albistea. TV Guide izeneko aldizkariak telebistaren 100 unerik garrantzitsuenak bildu ditu. Top 100 bat egin dute.

Amerikar baten ikuspegitik egina dago, jakina, baina interesgarria eta bitxia da.

Zerrenda begiratu baino lehen, badakizue zein izango den unerik garrantzitsuena, ezta?

Euskal Herriko ikuspuntutik, nola geratuko zen zerrenda?

Beharbada egin beharko genuke Top 20 bat edo...











































Canal Euskadi

telezaborra 2004/12/10 07:15

Azkenean, lortu dut! Ordenadorea erosi dut eta Euskatel en kablea jarri dut etxean. Hemendik aurrera ez dut KZGunera joan beharko artikuluak idaztera.

Kable bidezko telebista ere jarri egin didate, jakina. Eta hor etorri da nire sorpresa. Canal Euskadi izeneko kate bat dago. Oso gutxi ikusi dut, 20 minutu besterik ez. Baina esan behar dut oso bizarroa iruditu zaidala. Al Salir de Clase ren errepikapena, kortinila arraroak....

Ikusiko dugu.


















24

telezaborra 2004/12/03 11:13

Oraindik 24 ren azken kapitulua ez baduzu ikusi, ez ezazu gehiago irakurri... abisatuta zaude.

Bueno, nik zalantza bat daukat. Dena bukatzen denean eta azken birusa aurkitzen dutenean Bauer autora joaten da eta negarrez hasten da.

Zergatik egiten du negar? Lana utzi nahi duelako? Egun gogorra izan delako? Ikusleoi ikustarazteko bera ere humanoa dela?

4. denboraldiaren zain geratuko gara...

Azaroko artikuluak, hemen .

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.