Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

3. adina eta eguraldia

telezaborra 2004/11/30 12:06

Ez dakit zuei gertatuko zaizuen, baina telebistan eguraldiari buruzko informazioa ematen dutenean, nire aiton-amonak zoratu egiten dira. Ixiltasuna eskatzen dute, ezin da zaratarik atera. Telebistak bere arreta guztia bereganatzen du.

Gerta daiteke TVE1 ikusten egotea. Jakingo duzuenez, iragarpena eskualdeka ematen dute, Cornisa Cantábrica delakoarekin hasten dira eta Kanariekin bukatu. Beraiei berdin zaie. Dena jakin behar dute. Ez bakarrik Gasteizen izango duguna, Murtziakoa ere bai. Eta gero, jakina, itsasoaren egoera. Interesgarria baino interesgarriagoa Gran Sol eko egoera.

Fenomeno hau ere argi ikusten da Telediario an. Albiste garrantzitsurik ez dutenean, elurte edo euriteen berri ematen dutenean. Neguan askotan ematen dute AEBeko elurteen berri. Hala ere nire irudipena da urtero irudi berberak errepikatzen dituztela. Bueno, ba nire aiton-amonak adi-adi egongo dira pantailara begira. Eta informazio hori bukatzean, hisketan jarraituko dute telebistari kasu pitorik egin gabe.

U-24

telezaborra 2004/11/24 10:15

Apur bat hipokondriakoak, edo odola ikusita zorabiatzen diren horietako bat bazarete, ez ezazue U-24 ikusi.

Neu horietakoa naiz, baina beste egunean programaren zati haundi bat ikusi nuen. Odola, tripa irekiak eta horrelakoak ez dira gehiegi ikusten, baina hala ere rollo txarra sortzen dizu. Ez da Bartolome Beltrán en En Buenas Manos mitiko haren mailara iristen. Hura bai programa gore a, benetako ebakuntzak emititzen zituzten.

Hemen trafiko istripuak, suizido saiakerak, bihotzeko atakeak eta horrelakoak ikusiko ditugu. Eta familiarren sufrimendua.

Istorioek happy end batekin amaitzen badira ere, ikusleak gaizki pasatzen du...

Telecinco n, astelehenetan gaueko 11etan.

Izorratuta gaude

telezaborra 2004/11/22 04:53

Telebista-programadoreekin, Real Madrideko jokalariekin eta laneko jefeekin gauza bat gertatzen da: putakume hutsak dira.

Hiru talde horien artean, kabroienak programadoreak dira. Baina munduko telebista-programadore guztiak batuta, Antena 3ekoak dira okerrenak...

24 rekin egin dutena la letxe da. 3. denboraldia astelehenetan eman dute, gaueko 12etan. Orduarena gutxi balitz, kapitulu bat ez, 2 eman izan dituzte. Telebista ikusle orok badaki telesail baten 2 atal jarraian ikustea nahiko astuna dela, seriea ona izanda ere. Eta 24 oso ona da.

Baina gaur, denboraldia bukatzeko 2 atal besterik falta ez direnean, irizpide aldaketa: gaur kapitulu bakarra emango dute!!! Zertarako eta 7 días 7 noches emititzeko!!

Espero dezagun datorren astean azken atala eskainiko digutela... gure heroiak mundua nola salbatzen duen jakin behar dugu... gora Jack Bauer !!

Eguberrietako iragarkiak

telezaborra 2004/11/18 06:53

Ba al da turroien iragarki bat egitea baino gauza merkeagorik? Bueno, iragarkiak berez ez dira merkeak izanen, baina bat egina, ateratzen zaien irabazia ikaragarria da.

Behin egin eta urtero errepikatu.

Laster da bonbardaketa gure pantaila txikian. Betiko sloganak, betiko jingleak, betiko irribarreak...

El Lobo ... ¡qué buen turrón!

Queremos turrón, turrón, turrón, turrón... seguimos queriendo turrón, turrón, turrón, turrón.. pero que vea que sea Antiú Xixona ...

En estas navidades, turrón de chocolate, en estas Navidades turrón de Suchard .

1880 , el turrón más caro del mundo.

Bukatzeko ikus dezagun ea publizitateak bere funtzioa betetzen duen, zein da vuelva a casa por Navidad iragarkiaren turroia?

Giza-kondairak

telezaborra 2004/11/17 10:52

Txinatarrak oso egokiak dira giza-kondairentzako ( leyendas ubanas ). Denok entzun ditugu leienda asko euren gainean... mafia txinatarrak, hiltzen direnean haragi bezala zerbitzatzen dituztela sukaldeetan, jatetxeetarako janaria zabortegian bilatzen dudala....

Bada, azken asteotan beste kondaira berria dabil txinoen inguruan Gasteizen. Bati baino gehiagori entzun izan diot...

Txinan, ba omen dago ministerio bat txinatarrak atzerrira eramateaz arduratzen dena. Munduko leku askotara bidaltzen dituzte. Baina leku horietan ez dira denbora luzean egoten. Urtebete edo daramatenean, berriro Txinara eramaten dituzte, eta Europara txino berriak ekartzen dituzte . Horrela europarrok ez omen gara moskeatzen, txinatarrak noizean behin aldatzen dizkigutelako. Ez ditugu beti aurpegi berberak ikusten.



Irakurri egin behar!!

telezaborra 2004/11/16 10:39

Nire etxean Alemaniako MTV a ikusten dut. Ingelesa ulertzen dut, alemaniera batere ez. Hala ere, ezin naiz egon alemanierazko azpitituluekin irakurri gabe. Begirada nahigabe joaten zait letretaraino.

Noizean behin ETB2 n politikariren bat agertzen da euskaraz hitz egiten. Gaztelerazko azpitituluak irakurri egin behar ditut.

GH , La Granja de los Leprosos eta antzeko programetan, askotan, lehiakideek baxu hitz egiten dutenean azpititulatu egiten dute. Gehienetan nahiko ondo entzuten da esaten dutena, hala eta guztiz ere, irakurri egin behar dut.

Bitxia da, baina pantailan zerbait idatzita agertzen denean, irakurri egin behar dugu. Nahi ez izanda ere, irakurtzen dugu.















Gomendioa

telezaborra 2004/11/12 08:41

Viruete webgune gomendagarrian, artikulu are gomendagarriagoa dago aspalditik. Sensación de Vivir telesaila gogoratzen dute ahazteko moduko pertsonai baten bidez, Scott.

Politicamente Incorrecto

telezaborra 2004/11/11 10:08

Politicamente Incorrecto saioaren platoa ez al da kutre samarra? Atzo Nafarroako Parlamentuan ordezkariak dituzten 7 alderdietako kideak egon ziren (zer nolako filigranak egin behar dituzten EAJko bat egon dadin!!).

Eta pena ematen zuten.

Badakizue jatetxe askotan zer gertatzen den. Mahaiak ez dira oso haundiak, eta zure ondoan esertzen direnak albo-alboan dituzu. Kubiertoak hartzeko ere lanak!!

Horixe bera gertatu zitzaien atzo gonbidatuei. 7ak mahai txiki, itsusi eta kutre batean eserita. Besoak zabaltzeko aukerarik gabe. Nik ikusten nituen, eta esan zutenari ezin jaramonik egin. Bere egoera fisikoan besterik ez nintzen fijatzen.

Behingoz ETB1 k ETB2 ri irabazten dio, egin dezatela programa hori Firin Faran en estudioan.


Gidoilarien tranpa

telezaborra 2004/11/09 09:13

Atzo, CSI ikusten ari nintzela, asko moskeatzen nauen gauza bat egin zuten

Segurtasun-kamerez grabaturiko irudiak dauzkate. Gauza txiki batzuk desenfokatuta agertzen dira. Orduan, ordenagailuarekin irudiaren zati hori haunditu eta enfokatu egiten dute. Eta primeran ikusten da.

Horrelako telesailetan ( CSI , 24 , ...) askotan egiten dute hori, bideo-irudietan ikustezina dena ikusteko modukoa bihurtu.

Badakit gizakia Ilargira iritsi dela, genoma deszifratzen ari garela, Saber Vivir ek audientzia datu onak ditu... Gauza benetan harrigarriak lortu ditugu, baina hori egin daiteke ala gidoilarien tranpa da?






La calidad y la salud nuestra razón de ser

telezaborra 2004/11/04 10:15


Leche Pascual en iragarkiak beti izan mundialak izan dira. Ikusten hasten zara, eta badakizu ez zaituela defraudatuko. Beti izan dute berezko estetika kutrea. Ikasleek egindakoak dirudite. Kinder eta Ferrero Roche ren iragarkiekin batera kutretasuna eta kitch estiloa publizitatera eraman dute.

Nonbaiten irakurri nuen, uste dut Mondobrutto n, Pascual familiak berak egiten dituela iragarkiak. Beharbada giza-kondaira bat besterik ez da.

Orain emititzen ari direna ez da atzean geratzen. Bikote bat agertzen da abistegia aurkezten. Gizonezkoa programari amaiera ematera doa “ nos va mos”, baina emakumeak mozten dio “no sin antes hablar de las isoflabonas... ”. Gizonezkoa gehiagotan saiatzen da, baina emakumeak beti mozten dio isoflabonek bihotzean eragiten onurak dituzten kontatzeko. Oso subrealista, Pascual en estiloan.

Iragarki absurduek beti erakarri naute.

25 urtetik gorakoek gogoratuko dituzte hasierako publi-erreportaiak. “ Publireportaje ” jartzen zuen pantailaren izkinean, eta iragarki ohikoek baino 5 aldiz gehiago irauten zuten. Esnearen prozesu guztia erakusten ziguten. Behiak, kamioiak hozkailuekin, breaketan sartzeko makinak...

Geroago etorriko ziren “ Leche Pascual...¡con chocolate !” (gogoan al duzue musikatxoa?) eta beste asko.

Eta nire kutunena, Natillas Pascual . Langile pare bat obran, buzoarekin. Hamarretakoa egiten. Batak esaten zuen bere emaztea oso ona zela, egunero natillak egiten zizkiolako, oso nekosoa izan arren. Eta besteak erantzuten zion berea ere oso ona zela, baina ez zuela egun osoa sukaldean sartuta ematen natillak egiteko, Pascual enak erosten baizituen. Hori zela-eta nahikoa astia zeukaten gura zutena egiteko, eskalatzeko adibidez. Eta pantailaren zati batean semar-emazteak azaltzen ziren, eskaladan.

Oso gutxitan bota zuten, baina ez dut sekula gaindituko lehen aldiz ikustean hartu nuen shocka.










Parapapapa, IŽm lovinŽit

telezaborra 2004/11/03 10:14

Asteazken baterako pentsamendu subnormalak.

McDonaldsen (edo Burder King en) afaltzen dudan bakoitzean, beti izaten dut zalantza bera. Bukatutakoan zer egin behar dut, janari arrasto guztiak mahaian utzi (basoa, patata frijituen kaxa..) ala bandeja hartu eta zaborrontzira bota?

Lehena egiten badut mahaiak garbitzen dituenari putada egingo diot, berak garbitu behar baitu. Baina neuk eginez gero agian kalera bota egingo dute lanik gabe geratuko delako.

Urriko mezuak, hemen .















Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.