Javier Vazquezek egia ezagutzen al du?
Atzo familiarekin egon nintzen Alla Tú (egunero 19.30etan T5 n), eta eztabaida sortu zen.
Familiak esaten zuen Javier Vazquez i pinganilloaren (hitza gorrotatzen dut, baina ba al da gailu horri deitzeko beste hitzik?) bidez lehiakidearen kutxak zein sari duen esaten diotela. Eta nik ezetz.
Zer uste duzue, aurkezleak ba al daki lehiakideak zer daukan kutxa barruan?
DUAL
Lehenbizi, DUAL sistema zer den azaltzen saiatuko naiz... Telebistan, normalean, audioa garraiatzeko kanal bakar bat erabiltzen da. Alegia, gure etxera audio seinale bat besterik ez da iristen telebista kate bakoitzeko. Beraz, telebista ikusten dugunean dena MONO formatoan entzuten dugu.
DUAL sistemaren bidez berriz, 2 audio-kanal erabiltzen dira. Kanal bakoitzean informazio desberdina bidaltzen delarik. Gauzak horrela 2 kanalak Stere o formatoan entzuteko erabili daitezke, ala jatorrizko zein bikoiztutako bertsioak.
Hori erabili ahal izateko, telebistak DUAL sistema eduki behar du (telebista berriek dute). Telebista-mandoan DUAL jartzeko botoia zein den ez badakizue... normalean I-II idatzita agertzen da.
Badakit leku guztietan errepikagailuek ez dutela horrela emititzen. Gasteizen bai, eta suposatzen dut gainontzeko hiriburuetan berdin gertatuko dela.
Bueno, ba kontua da ETB k pelikula eta telesail asko DUAL sisteman emititzen dituela. Adibidez, ETB2 ko pelikuletan, gure mandoan DUAL botoiari zapaltzen badiogu, aukera izango dugu jatorrizko bertsioan entzuteko. Edo ETB1 n, Japoniako marrazki bizidunak japonieraz entzuteko. Egizue aproba Shin Chan en jatorrizko ahotsa zein den jakiteko.
Zerbitzu hau aspalditik dago martxan, urtebete baino gehiago, gutxienez. Eta orain galderak, zergatik ETB koek ez dute DUAL sistema iragartzen? Zergatik ez diote etekina ateratzen?
2 idei DUAL sistemarako: Jende asko dago filmak jatorrizko bertsioan ikusi nahi dituena. Edo Celedon en jaitsiera, ETB2 n ematen dutena. DUAL a erabili dezakete euskaraz eta gazteleraz emititzeko, ETB1 okupatu gabe.
Bukatzeko, esan ETB dela (Gasteizen behintzat) horrela emititzen duen kate bakarra. Gainontzekoetan ez dut inoiz ikusi.
Arus Cadena 100en
INEM ek ordaindutako oporrekin batera 10etan esnatzearena ere bukatu egin zait. Gauza bakar batek arintzen du goiz esnatzeari diodan nazka: Alonso Arus ek.
Goizero, Cadena 100 rn. Bere umorearekin gozatzen baduzue, hemen duzue zuen goizeroko programa. Arus ek betiko moduan jarraitzen du, bere betiko umorearekin, A3 eko Al Ataque n ezagutu genuen bezala.
Lan talde zabala osatu dute, eta guztien artean pertsonai asko imitatzen dituzte: Rocío Jurado , Gregorio Cobos, Paquirrín , Coto Matamoros , Jabo Irureta .... Eta nola ez, Di Est efano, oraindik ere Arus ek Di Estefano imitatzen du.
Ez dira Carlos La tre bezain onak ahotsak imitatzeko, baina bai bera baino askoz ere dibertigarriagoak.
Eta 9:30etan aurreko eguneko telebista audientziak. Orduan botatzen ditu Arus ek telebistari buruzko bere iritziak.
Etb1 berreraikitzen (eta 2)
ETB1 i buruzko trilogiarekin bukatzeko....
4: Dekoratuak aldatu eta iluminazioa hobetu. Ez dakit gauza horiek zelan egiten diren, baina irudipena daukat aparteko kosturik gabe bi arlo hauetan hobetzea badagoela.
Crónicas Marcianas , programa gustatuko zaizu ala ez, baina ematen dizen lehen inpresioa erakargarria da: iluminazioa, dekoratua, soinu efektuak, publikoa.... Ikusten duzu segundu batez eta irudi ona ematen dizu.
Ikus ezazu gero Sorginen Laratza ... zein da ematen dizun lehen inpresioa? Kutrea, zatarra, aspergarria...
Kolonia iragarki batean esaten zuten la primera impresión es la que cuenta , ba ETB1 n, lehen inpresio hori, ez da oso ona izaten.
5: Aurrekoarekin lotuta. Ba da gauza bat publizistek imagen de marca ( marka irudia?) esaten diotena.
Hori oso argi antzematen da C+ ekin. Ikusten duzu bere logotipoa eta segituan konfidantza, kalitatea eta seriotasuna transmititzen dizkizu.
ETB1 ko logotipoak ez dizu ezer eragiten. Baina ETB1 kutretasunarekin lotuta dago. Dantza lehiaketekin lotuta dago, mariatxiekin, su artifizialekin...
Zama hori gainetik kendu ezean, zaila du ETB1 k.
Kate pribatuak hasi zirenean, Antena 3TV Antena 3 Radio rekin bat egina zegoen. Audientzian pattal zebilen. Gero, Grupo Z k erosi zuen eta logotipoa eta dena aldatu zuten. Orduan hasi ziren audientzian gora egiten.
Gauza bera gertatu zen Telecinco n, Tutti Fr utti, Cacao Maravillao eta guzti haiek desagertu zirenenan.
5. Kirol gutxiago. Ados gaude, ezta?
6. Pornoa. Ez nabil txantxetan. Jende askok ikusiko luke, euskararen normalizazio prozesuan erabat beharrezkoa ikusten dut. Euskaldunberriok ikasiko genuke sexuaren inguruko hiztegia, eta erdaldunek ikusiko lukete euskaraz ere gozatu daitekeela..
Hauek dira nik ETB1 hobetzeko proposatzen ditudan neurri batzuk. Subjetiboak, zalantzarik gabe, baina egiteko modukoak.
ETB1 k ezin du OT bezalako megaprodukzio bat aurrera eraman, baina gauza txikiekin kalitatezko telebista egin daiteke. Ikas dezatela Kataluniako TV3 etik.
Aldaketa sakona egin ezean, ETB1 k hilik jarraituko du.
Etb1 berreraikitzen (I)
Hemen dituzue ETB1 hobetzeko ni bezalako pajero batek hartuko lituzkeen erabaki batzuk.
1: Kanpoko produkzioa indartu . ETB ko arduradunek askotan esaten dute hemengo jendeak bertako produktuak estimatzen dituela. Egia da, nik neuk (normalean) nahiago dut Euskal Herrian ondo egindako telesail bat USAko bat baino. Baina arazoa zera da, Euskal Herriko telesailak amerikarrak baino askoz ere txarragoak dira. Han diru gehiago daukate, esperientzia gehiago, gidoigile hobeagoak...
Gauzak horrela, zergatik ez dituzte kanpoko telesailak erosten? Zenbat balio du, esate baterako, Martin telesailaren denboraldi bat ekoizteak? Zenbat kostatuko luke Frieds ( Smallville , OC , CSI , Seinfild , Primos Lejanos , jarri nahi duzuena
) erosteak? Ez al da merkeagoa kanpokoa ekartzea?
Lehen egin zituzten saiakera batzuk: Bosteko Familia , Paregabeko Parea (ahaztezina!!), Parker Lwuisek ez du sekula galtzen (ohar pajero bat: telesaila estreinatu zutenean protagonista Euskal Herrira etorri zen eta Jose Maria Calleja k Teleberri n elkarrizketatu zuen.) Telesail hauek onak ziren, baina denak ordutegi txarrean emititu zituzten, bat ere ez gaueko hamarretan.
Saia daitezela. Telesail on bat, ostegunero (adibidez) gaueko hamarretan. Beharbada oker egongo naiz, baina uste dut audientzia kopuru polita izango lukeela.
Bestetik, beti kexatzen dira zinemak ETB1 n audientzia gutxi duelako.... Inork CSI euskaraz ikusiko balu, errazago joko luke zinema euskaraz kontsumitzera.
2: Kalitatezko pelikulak .
Lehenik eta behin, pelikula erakargarriak. La Muerte de Mikel gehiagorik ez! Eta mesedez, jatorrizko bertsioan espainolez dauden filmak ez ditzatela euskaratu. Inork ikusi nahi al du Airbag euskaraz, jatorrizko bertsioa ikusteko aukera izanez gero? Sentitzen dut Ipar Euskal Herriko ikusleengatik...
Duela hiruzpalau urte, larunbat gauerdian, klasikoak emititzen zituzten, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Alternatiba ona izan daiteke.
3: Albistegiak ordutegi arruntean . Hots, eguerdikoa 15:00etan eta gauekoa 21:00. Sikiera seriotasun itxura emateko.
Gaurkoz nahiko, hurrengo egunean, gehiago.
ETB1
Irakurle baten eskariari jarraituz ETB1 kritikatzeari ekingo diot.
Hasteko, kritikarik gordinena: ez dut ia ikusi ere egiten. Kasu gehiago egiten diot Álava7 ri ETB1 i baino.
Zer ikusten dut nik ETB1 n?
Sin Chan : Nori ez zaizkio Sinosuke ren abenturak gustatzen? Haur zein helduentzako umorea. Bikoizketa zoragarria. Sin Chan en ahotsa, oso ona.
Doraemon : Umeentzako telesaila da izanda ere, barregarria da benetan. Nocilla orduan ikusteko aproposa.
Betizu lehiaketa: Nerea aurkezlea ikusteko. Badator, badator.... LEHIAKETA!!!
Firin Faran : Tertulia bikaina. Eta benetan eskertzekoa tertuliakideen ideien aniztasuna.
Euskaldunak Europan : Programa ona, zalantzarik gabe. Baina inolaz ere ez prime time orduan emititzeko.
Futbol partida batzuk: futbola ez zait gehiegi gustatzen, baina Barcelonak edo Real Madridek jokatzen badute ikusten dut. Hori bai, soinua kentzen dut eta irratia jartzen dut. Kirol esatariak (telebista guztietan) txapa hutsak dira. SER katearen Carrusel Deportivorekin engantxatuta nago.
Eta hora bukatzen da dena, ez dut besterik ikusten ETB1 n. Euskalduna naiz, telebista-talifana, egunero 2 orduz (gutxienez) egoten naiz telebista aurrean. Baina ETB1 k ez nau batere erakartzen.
Oso topikoa gertatuko da, baina egia da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak, artzain txakurrak, esku pilota egunero, su artifizialak, Faltzeseko entzierroak... Joder! Pentsatze hutsarekin sutu egiten naiz.
Eta albistegiak? Bigarren mailakoak. Garrantzitsuak ETB2 koak dira, ETB1 ekoak itxura egiteko. Nork ikusten du Gaur Egun Teleberria ikusteko aukerarik badu? Zer gertatu zen Irailak 11n eta Martxoak 11n? Zer gertatuko da hurrengoan? Badakigu zer jazoko den, ETB2 n albistegi bereziak, eta ETB1 n Txirri Mirri eta Txiribiton.
Gaurko kritika erabat destruktiboa izan da. Hurrengoan ETB1 hobetzeko ideia batzuk.
Dos Rombos
Ikusi al duzue inoiz Dos Rombos (ostegun gauetan TVE1 n) Lorena Berdú ren sexualitateari buruzko programa? Jakingo duzuenez, platoan dagoen jendeak galderak egiten dizkio Lorenari. Teorian jende normala da galderak egiten dituena, baina nik esango nuke aktoreak direla. Nor joango da telebistara cómo tengo que hacer para depilarme los testículos galdetzera? edo neska batek bota zuena mi novio y yo estamos pensando en practicar sexo anal, ¿qué precauciones debemos tomar?
Ez al dakite Internet existitzen dela, gauza horiek Sarean kontsultatu daitezkela?
Nork atera nahi du kalera mundu guztiak seinalatzen zaituen bitartean? Begira, hori da inpotentziarena galdetu zuena.
Aktoreak dira, ezta? Egon al da zuetako inor programa horren grabazioan?
Teletestua
Teletestua askotan kontsultatzen duen horietariko bat naiz. Iragarkiak daudenean, beti botatzen diot bistadizo bat. Oso baliagarria da programazioa ikusteko, kirol emaitzak , loteria, eta nola ez, albisteak. Eta ordua ikusteko ere primeran dator.
Zalantza izpirik gabe TVE rena da onena. Bere menuarekin oso erraza izaten da nahi duzuna topatzea. Albisteak etengabe berritzen dituzte.
Antena3 n TVE rena kopiatzen saiatzen dira, baina albistegietan gertatzen zaien moduan hemen ez dute lortzen besteen maila.
Telecinco n zerbait desberdina egin nahi izaten dute. Baina ez gatz eta ez piper geratu zaie. Albisteak izan ezik, oso zaila da gainoentzekoa topatzea. Publizitate gehiegi.
ETB rena, oso txarra. Albisteak oso gutxi berritzen dituzte. Eguerdiko albistegian ematen dituzten berrien entradilla besterik ez. Eta asteburu askotan hori ere ez.
Eta oso arraroa iruditzen zaidana C+k teletesturik ez edukitzea da. Sikera programazioa ikusteko...
Egunkarietako telebista kritikariak (eta 2)
Baina ez litzateke zuzena Fermin Etxegoien aipatzea Ines Intxausti gogoratu gabe. Berak idatzi ditu gogoratzen ditudan zutaberik onenak.
Eta bestetik, Berria ren edizio elektronikoan ezin dira Fermin Etxegoien en artikuluak irakurri. Ea laister zuzentzen duten...
Egunkarietako telebista kritikariak
Irakurtzen al dituzue telebista kritikarien zutabeak? Nik bai, jakina. Azken orrialdetik hasten naiz egunkariak irakurtzen. Eta kritikarien artean, onena, Fermin Etxegoien , Berria rena. Beti da pozgarria zerbait euskaraz kontsumitzea militantismorik gabe.
Berarenak dira zutaberik onenak, interesgarrienak... jarri nahi dituzuen -enak guztiak. Betiere bere ikuspuntu bereziarekin.
Raimundo Fitero rena ( Gara ) ere egunero irakurtzen dut. Baina nire gusturako, gauza gehiegi nahasten ditu, ez dio beti telebistari heltzen.
Jose Javier Esparza renak ( El Correo Español, DV, Diario de Navarra) oso.... mmmm, nola esan? oso prebisibleak dira. Normalean beti hitz egiten du programa edo telesail berri bati buruz, eduki zuriak baldin baditu ondo dagoela esango du, bestela ez.
Eta Lucia Martinez Odriozola ri buruz, zer esan? Beti kritikatuko du ETB1 . Gaizki iruditzen zaio ETB2 n haurrentzako programarik ez egotea. Gaizki albistegietan Nafarroa eta Ipar Euskal Herria agertzea. Oraindik gogoan dut behin ETB2 ren La Monda ( Txema Montoia rekin...) saioa kritikatu zuela, "kamikaze" idatzi baitzuten, eta ez "camicaze".
Pajeroentzako oharra
Imajinatzen dut jakinaren gainean egongo zaretela, baina badaezpada gogoratuko dizuet. Localia n, gauero, Playboy TV rekin bat egiten dute. 12etatik 2etara.
Eta kate pirata horietako bat hartzen baduzue... ba askoz gehiago. Porno gogorra gauero, ordaindu gabe.
Iraileko post-ak, hemen .
Eta lanean aspertuta bazaude, zer egin ez dakizula.... begiratu hau
