Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

lehiaketa arraroak

telezaborra 2004/08/31 10:10

Onartzen dut, osorik ez ditut inoiz ikusi, baina ia egunero ikusten dut Date El Bote eta Saber y Ganar lehiaketen zatitxo bat. Ba oraindik ez dakit zein den saio horien funtzionamendua. Date el Bote n ez dakit nork irabazten duen saria, nor kanporatzen duten... oso gutxi dakit programa horri buruz.

Eta Saber y Ganar lehiaketarekin ere, antzeko parezido. Lehiakideak ikusten ditut, baina ez dakit nola erabakitzen duten zeinek jarraitu eta zeinek ez.

Baina bi lehiaketa hauetako bat aukeratu behar izanez gero, Saber y Ganar -rekin geratzen naiz. Besteak beste Sobera aguantatzen ez dudalako

Garai bakoitza

telezaborra 2004/08/29 06:49

Garai bakoitzak bere ezaugarriak ditu telebistan, ikasturte berria hastear dagoen honetan bildumen iragarkiak hasi dira. Badakizue: erlojutxoak, suhiltzaileen kamiotxoak, tailertxoa... Azken boladan miniaturak moda-modan omen daude. Txorradarik haundienak topatuko dituzu. Niretzat harrigarriena tailer mekanikoa da. 60. hamarkadako tailer mekaniko bat egiteko aukera duzu, tresna eta aparatu guztiekin. Eta botilen txapen bilduma???!!!

Jakin nahiko nuke zeinek erabakitzen duen zeintzuk izango diren bilduma berriak.

Badakizue, joan zaitete kioskora eta aprobetxatu la oferta de lanzamiento, primer fascículo y taxi de Nueva York por 2,95 euros.

ZP eta telebista

telezaborra 2004/08/23 03:43

Nabaritzen da, sozialistak iristi dira TVE ra. Moreno ren Noche de Fiesta kendu ziguten (ezkonduen antzerkiak...) eta orain hasi dira denboraldi berria prestatzen.

Otro estilo es posible esaten dute, Udazkenean izango duguna iragarriz... Julia Otero eta El Gran Wyoming izango omen dira izar nagusiak. Oterorengan ez dut ezer espero, seguruenera elkarrizketak ardatz izango dituen programa bat egingo du, kutsu modelno batekin.

Baina Wyomingek, zer egingo du? Telebista maite dugunok ezin dugu ahaztu duela urte batzuk La 2 en egin zuena, El Peor Programa de la Semana . Programa hura oso ona zen. Baina Quim Monzó idazle kataluinarra eraman zuen platora, honek gauza batzuk esan zituen Espainiako Erret familiaren aurka, eta Wyoming kalera bota zuten.

Gero etorri zen Caiga Quien Caiga ... oso kritika onak izan zituen progama, baina niretzat erdipurdikoa.

Ikusiko dugu.

Izorratzen

telezaborra 2004/08/16 12:21

Olinpiar Jokoak. Atzo jokatu zuen Dream Team ak bere lehen partidua. 20:00ak inguruan izan bazen ere TVE koek diferituan emango zutela banekien, gaueko 1:30etan. Beraz kontuz ibili nintzen emaitza ez jakiteko. Ez nuen irratia entzun eta ez nintzen teletestuan sartu.

Iritsi da ordua. sofan eserita nago, palomitak egin ditut. Programa hasi da... Aurkezlea agertu da zer ikusiko dugun esaten, AEB eta Puerto Ricoren arteko saskibaloi norgehiagoka. Baina bapatean... aurkezle putakumeak, partiduari paso eman aurretik, emaitza esaten du!!!

Oso ondo... partidu bat ikusi nahi dut, diferituan, eta sasi-aurkezle horrek emaitza jakinarazten du partidua emititu baino lehen. Joder!!! Ez da oso erakargarria partidu bat ikustea nork irabaziko duen baldin badakizu.

Eskerrik asko partidua izorratzeagatik.

Gauzatxo batzuk

telezaborra 2004/08/13 04:48

Bat , gaur hasiko dira Olinpiadak... hilaren 29ra arte pantaila aurrean gozatzeko aukera.

Bi , noiz arte jarraituko dute su artifizialak ematen ETB1 n? Kontxan ikusteko oso politak dira, baina telebistan ez dira batere erakargarriak.

Hiru , mesedez, nahikoa da, aspertuta gaude Carmina la Divinaren heriotzaren inguruko albisteekin!

Barrakak

telezaborra 2004/08/03 05:29

Noiz jasoko dute barrakek merezi duten onarpena? Gasteizko jaiak gainean ditugula-eta, beste egunean barraketara joan nintzen. Eta esan daiteke, zorionez, eremu horretan ez dela ezer aldatu. Barrakak berriak ekartzen dituzte urtero, dena modernizatzen da, baina funtsean ezer ez da kanbiatzen.

Dena barraka batetan laburbildu beharko banu, autotxokeak aipatuko nituzke. Gerturatzen zarenean, bakalao musika da jasotzen duzun lehen inpresioa. Topera jarrita. Txun txun tatxun.

Eta barrakan bertan zaudenean... makarrak. Autotxokeak beti izan dira herri zein hirietako makarren bilgunea. Esku batean zigarroa eta bestean bolantea... Hor egongo dira, fitipaldirena egiten neskak txunditu nahian... Eta neskek mutil bat edo beste aukeratuko dute... zenbat eta antz haundiago izan Andy y Lucas eko batekin, orduan eta aukera gehiago ligatzeko....

Ai... autotxokeak... zoragarriak...

Eta gogoratu, kartelak dioen moduan, "está prohibido chocar de frente"


The O.C.

telezaborra 2004/08/01 06:26

Sensación de Vivir gustatu bazitazizun, honekin gozatuko duzu. Ostegun gauetan ematen dute, TVE1 n.

Ostegunean bi kapitulu emititu zituzten. Los Angeles en gertatzen da. Auzo pobre bateko gazte marjinatu bat, auzo aberats batera joango da bizitzera. Arazoak izan zituen polizia eta familiarekin eta bere abokatuak tutorearena egingo du. Abokatuaren emaztea oso aberatsa da, eta haren etxean hasiko da bizitzen.

Gero etorriko dira istoriaren korapiloak... maitasun harremanak, dirua, sexua, drogak.... Pajeroentzako kulebroi dibertigarria.

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.