Beste gauza batzuk
Bi gomendio...
Ostiraletan El Mundo egunkariak Metrópoli izeneko gehigarria ateratzen du. Ez ezazue galdu azkenaurreko orria. La cárcel catódica izeneko atala dago. Astero Jordi Costa kazetariak telebista aurkezle bat aukeratzen du egurra emateko. Epaiketa moduko bat egiten dio, pertsonaiaren alde negatibo guztiak abarmenduz, eta gero epaia ematen du.
Jordi Costa zabor kulturaren inguruan aritzen den kazetaria da. Mundutxo honetan oso ezaguna. Ez dut berari buruzko asko topatu Interneten... DV n egin zioten elkarrizketa hau eta txat hau
Eta beste gomendioa blog bat da. Webgune txarrak ezagutaraztea da egilearen xedea. Dibertigarria. QuéWeb!
Bakarrik edo
Inoiz ikusi al duzue programa hori? Bakarrik edo du izena. ETB1 n ematen dute, gaueko 1etik aurrera. Flipantea da.
Estepan Aldamiz dugu saioaren aurkezle. Bueno, aurkezle ez ezik erredaktore, errealizadore, kamara... dena da bera. Espaziountzi moduko txiki batean dago. Hortik dena kontrolatzen du. Botoi batzuk ditu, eta hortik pintxatzen ditu kamarak, soinua ere horrela maneiatzen du.
Neska bat ere badago, pantaila aurrean agertzen ez dena, eta berak hartzen omen ditu ikusleen deiak. Izan ere hori da saioaren muina. Estepan ek telefonoz hitz egiten du deitzen dutenekin. Batzutan liburuak eta diskak oparitzen dizkie, eta noizean behin abesti bat jartzen du. Baina bera beti pantailan. Planu bat edo beste jarri, bera baino ez da agertuko.
Aukera baduzue, ikusi ezazue... bost minutu baino gehiago ez duzue iraungo. Baina benetan bitxia da irratiko gauza batek telebistan nola galtzen duen ikustea.
Onenak
Onenak joan egiten dira, ez dago bueltarik. Ez dute gure artean egon nahi... Azken urteotan, besteak beste, Eugenio , Gila , Mané (VIPen agertzen zen tupeduna), Jesús Gil , eta orain Carmina la divina .
Gozatu egin dugu bere menpekotasun guztiekin. Sekula ez dugu ahaztuko bere yonki aurpegia. Gustatzen zitzaigun esaten zuenean klinika batera zihoala desintoxikazio tratamendua egitera. Atsegin genuen kiloak nola pilatzen zituen ikustea.
Albiste sortzaile bezala paregabea. Komentarista bezala ez zen oso ona, A Tu Lado n ikusi ahal izan genuenez.
Gure Olinpo partikularrean egongo zara. Adiorik ez, Carmina.
Zapping programak
Oker ez banago, Telecinco koek egin zuten lehen zapping programa. Jordi Estadella k eta Inma del Moral ek aurkeztuta. Gainontzeko kateak haserretu egin ziren irudi eskubideak zirela-eta eta gutxi iraun zuen. Urte batzuk beranduago Canal + en hasi ziren Zap zap zapping ekin, eta azken urte hauetan, eztanda.
Telebista guztiek eduki nahi dute zapping-programa bat. Oso merkeak dira (ez duzu telebista-platorik behar), eta audientza datu onak lortzen omen dituzte.
Denak oso antzekoak dira, baina nik Telecinco ren Visto y no visto azpimarratuko nuke. Gehienbat, kate horren urrezko garaietako programa askoren zatiak ematen baitituzte. Visto en du izena atal horrek, eta 1991, 92, 93 eta 94 (besteak beste) urteetako saioak ikus daitezke.
Nire belaunaldia programa haiekin hasi zen telezaborra maitatzen, eta polita da haiek gogoratzea... La Quinta Marcha, Humor Amarillo, VIP (bere bariante guztiekin), Goles son Amores, Tutti Frutti... etabar.
Aurtengo Udari zerbait falta zaio
Banengoen ba ni... aurtengo Udari zer edo falta zitzaiola... Eta badakit zer den: David Civera ren abestia, eta garrantzitsuagoa dena, bere dantza kriminala .Nork ez du gogoratzen Que la Detengan edo Bye Bye ? Zer dantzatuko dute gure gazteek beren mozkorraldietan? Nola egingo dugu ridikulua, La Polla ren Salve rekin?
Día a Día Verano
La Campos ek Telecinco utzi duenetik, Día a Día programa aldatu egin dute. Baina arratsaldeko A Tu Lado ren kopia baino ez da. Batzutan benetan aspergarria izaten da Telecinco ren parrilla , egun osoa mundu arrosari buruz hizketan.
MTV...
Aurreko post aren jarraipena.
Cribs : Abeslari ospetsu baten etxea erakusten digute. Ikaragarrizko txaletak, pobreok amestu ahal dugun guztiarekin. Alegia, Bertín Osborne k Hola n egiten duen bezala. Baina hemen etxearen jabea rapero USAtar bat izaten da.
Osbournes : Behin inkesta bat egin omen zuten, eta heavyek esan zuten Ozzy Osbourne ren bizitza nolakoa zen ikusi nahi zutela. Eta MTV koek hori egin dute. Kamara batzuk jarri dituzte Ozzy eta bere familiaren bizitza jarraitzeko. Bera, emaztea eta seme-alabak. Gran Hermano moduko zerbait, baina Osbournes familiarekin.
Room Raiders : Mutil bat eta 3 neska (edo alderantziz). Mutilak ez ditu neskak ezagutzen, ez ditu inoiz ikusi... baina hiruretako bat aukeratu behar du. Horretarako, neska bakoitzaren logela arakatu ahal izango du. Han sartuko da, kajoi guztiak ireki, armairuak zabaldu, argazkiak begiratu... den-dena. Eta hiru gelak ikusi ostean, bat aukeratu beharko du. Eta gela horren jabea ezagutzeko aukera izango du.
Hau da MTV k emititzen duenaren laburpentxoa. Irakurle batek komentario batean esaten zuen oso programa txotxoloak direla. Agian bai, hala izango da, baina niretzat dibertigarriak dira eta oso ondo eginak daude. Hori da MTVn bilatzen dudana, beste gauza batzuk ikusteko, kanal asko ditut.
MTV eta programa berriak
Beti harrigarria iruditu zait MTV koek programa berriak asmatzeko duten erraztasuna. Oso ondo egindako saioak izaten dira. Gero gustatuko zaizkigu ala ez, baina orijinaltasunik ezin zaie ukatu.
Adibide batzuk...
Jackass : Ahaztezina. Elkartu itzazu denetik egiteko prest dauden 5 ero, eta has daitezela erokeriak egiten. Lehoi batekin kaiolan sartu, aurpegian medusa bat jarri, eskua behi baten ipurtzulotik sartu...
Dismissed : 2 neska eta mutil bat (edo alderantziz). Egun oso bat elkarrekin ematen dute. Mutilak nesketako bat aukeratu behar du, bere bikotea izateko. Neskak saiatuko dira aukeratuak izaten. Horretarako mutilaren aurrean sentsualki dantzatzen dute, muxuak ematen dizkiote, alegia, berotu egiten dute. Eta neskak aukeratzen duenean... ba orduan mutilek zein erromantikoak diren erakusten saiatzen dira. Bizitzan bezala.
Pump my Ride : Gazte baten kotxe zaharra hartzen dute. Kotxea oso gaizki dago, destartalatuta. Mekanikari talde batek kotxea tuneatzen du. Gurpilak aldatzen dizkiote, karrozeria pintatu, azken irrati modeloa jarri, 11000 W-ko bozgorailuak, DVDak... Denetik jartzen diote kotxeari, eta kotxearen jabea, pajeroa (niretzat pajeroak 16-24 urte bitarteko gazteak dira), flipatuta.
Hurrengo egunean, gehiago. Cribs, One Bad Trip, Osbournes, Room Raiders...
udako iragarki bizarroak
Udarekin iragarki bizarroak asko ugaritzen dira. Bi adibide:
- Baticao . Colacao k udan tramankulu berria ateratzen du Colacao gehiago saltzeko. Abestia egin dute, eta iazko Eurojunioren irabazlea jarri dute kantatzeko. Con Baticao.... bailando sin parar...
- Kinder Joy . Kinder arrautzei eta Ferrero Roché ri bezala gertatzen zaie. Uda iristean desagertzen direla. Bueno, beste gauza ere desagertzen dira udan, Jimenez Losantos en monologo adiktiboak adibidez. Eta bitartean Kinder Joy merkaturatzen dute. Kinder ren iragarkiak betidanik izan dira oso bizarroak (Mamá, quiero un juguete, una chocolatina y una sorpresa... son 3 en 1, imposible hijo...) baina oraingo honetan pasatu egin dira. Ume nazkagarri batzuk agertzen dira are nazkagarriagoa den abesti baten erritmoan. Es Kinder Joy, tu merienda del verano... Zoritxarrez hori ez da iragarkiak duen txarrena. Abesti hori lehen aldiz entzun nuenetik ezin dut burutik kendu... egun osoan zehar ibiltzen naiz kantu madarikatu hori abesten.
...es Kinder Joy, tu merienda del verano....
Gomendioak
Ikasturtea bukatu da, tenagger-ak oporretan daude, eta gure telebista kate maiteek beraientzako programak emitizen dituzte.
Gomendarriak: Dawson Crece , goizetan La 2 en. Deegrasse School , goizetan Telecinco n (telesail zahar baten kapitulu berriak). SmallVile , arratsaldeetan La Primera n.
Ekaineko artikuluak, hemen
