Telezaborra
Zoombados
Ostiral gauean, aspaldiko partez, Zoombados ikusi nuen ETB2 n. Saio zaharrak dira, aurretik emititu dituztenak, baina pena merezi dute.
Aktoreak putakume hutsak dira. Biktima limiteraino estutzen dute, kristoren moskeoa harrapatu arte.
Kamareroei egindako bromak dira onenak. Eztabaidan hasten dira eta giroa berotzen denean aktoreak pintxoak apurtzen dizkio, edo horrelako putadaren bat egiten dio.
Orduan biktima ikaragarri sutzen da. Behin baino gehiagotan txantxa moztu behar izan dute biktimak aktorea jo nahi zuelako.
Ez omen dituzte programa gehiagorik grabatuko, zaharrekin konformatu beharko gara.
zoombados bideoak