Alla tu
Jakin al daiteke zer hartzen duten Allá Tú -ko ( Telecinco n arratsaldeetan) lehiakideek?
Nik uste dut drogatuta daudela... edo bestela denak hiperaktiboak dira.
Etengabe hitz egiten dute, ez dira sekula geldirik egoten, guztiek besarkatzen dute irabazlea...
Eta gainera oso lagunak dira, ematen du txikitatik ezagutzen dutela elkar. Horrek ez dauka zentzurik, izan ere lehiaketa horietan parte-hartzaileak programa grabatzen hasi baino ordubete lehenago iristen dira telebista estudiora. Eta aurretik ez dituzte gainontzeko lehiakideak behin ere ikusi.
Harrigarria.
Aqui hay tomate
Teknikoki Aquí Hay Tomate k ez du aitzakiarik. Irudiak, dekoratua, soinu-efektuak... oso ondo egina dago. Telecinco n kaka egiten dute, baina kalitatezko zaborra da.
Noizean behin ikusteko ez dago gaizki. Harrigarriena zera da: ezer ez dagoen tokitik albistea ateratzen dute. Egunotan Maria Jose Campanario ri kamera ezkutuarekin grabatu dizkioten irudiak ari dira eskaintzen. La Campa k ez du ezer berezirik esaten, bakarrik sentitzen dela ezin baitu kalera atera kazetariak direla-eta. Hori besterik ez. Eta horrekin, Jorge Javier Vazquez ek eta Carmen Alcaide k ondorioztatzen dute ikaragarrizko arazoak daudela Ambiciones en eta Campa ez dela zoriontsua. Musika makabroa jarri, ¡qué fuerte! hamaika aldiz esan, gaurkoa oso inpaktantea da izango dela errepikatzen dute eta bideoa sartzen dute.
Egunero ez, baina astean bitan ikusi ezkero dibertigarria da.
Calipo
Beroa iritsi da, eta berarekin batera, izotzezko poloak. Eta poloekin batera, polorik onena: Frigo ren lima-limoizko Kalipoa . Munduan den polorik onena. 2. postuan Mikor en Pirulo tropikala jarriko nuke.
Hay mucha chavala al ritmo de Calipo,
al ritmo sabrosón de tu Calipo.
Lo aprietas y sube,
lo dejas y baja,
es un escaloFrigo de sabor.
Euskaltel
Nork egin du Euskaltel en webgunea? Ez dute hobetzeko asmorik? Bezero berriak lortu nahi dituzte "horrekin"?
Pentsatu nuen kable bidezko telebista agian ondo egongo zela, telesail gehiago ikusteko aukera, kanal gehiago... Baina webgunearen bidez ez nuen lortu ze kanal dauden ikustea, prezioak ere ez... desastrea! Ezinezkoa da informazioa topatzea.
Ez daukat gogorik Euskaltel en dendara joateko, beraz web orria hobetzen ez duten bitartean nirekin jai dute. Beste telebista kateekin jarraituko dut.
Espiritu olinpikoa
Aurten Joku Olinpiko ak izango dira, Atenas en.
Lagun batekin atzo, honi buruz ari ginela, ea Joku
Olinpikoak gustatzen zaizkion galdetu nion.
"Jakina, goizeko hamarretan telebista piztu eta
tranpolin jauziak botatzen dituzte, eta belar
hockey-a, eta takewondoa, eta..."
Hori izango al da " espiritu olinpiko " famoso hori?
Izan ere, nork ikusten ditu igeriketa probak
urtean zehar? Igande goizean esnatu, telebista
piztu eta Estudio 2 n piraguismoa ematen dute,
zer egiten duzu? zaping, jakina.
Olinpiadetan ordea, kirol demonio horiek guztiak
ikusten ditugu. Espiritu olinpikoa.
Bide batez, ze izen du principe asturiano aren
ezkontza ikustera bultzatuko nauen espirituak?
Nocilla zuria
Atzo Eroski n egon nintzen asteko erosketak egiten, eta aspaldiko partez Nocilla erostea erabaki nuen. Eta pentsatu nuen... zergatik existitzen da 2 zaporetako Nocilla ? Inori gustatzen al zaio Nocilla zuria??!! Nocilla beltzarekin nahastuta ere higuingarria izaten jarraitzen du.
Nocilla zuria kanpora!!
La casa de tu vida
Saiatu naiz, baina ez dut lortu. Hasierako programa ikusi nuen, gala batzuk gainetik gainbegiratu ditut, Cronicas eko tertuliak... baina ez, La Casa de Tu Vida k ez nau engantxatzen. Iada Reality Show -ek ez naute erakartzen. Gran Hermano ren lehen edizioa arreta haundiz jarraitu nuen, gogoan dut gala guztiak irensten nituela, irrikitan nengoen osteguna noiz iritsiko. Mercedes Milá ikusi nahi nuen... (el nominado es....)
Baina Gran Hermano ren edizioek aurrera egin ahala, interesa galdu dute Realityek. Oraingo lehiakideek freskotasunik, inozentziarik ez dute. Ospetsuak izan nahi dute, lan egin barik bizi (primeran iruditzen zait, jakina), baina gertatzen zaizkien gauzak sinesgaitzak egiten zaizkit. Eztabaidak artifizialak dira. Egoerak oso fiktizioak dira. Pantaila aurrean nago eta pentsatzen dut: "tipo hori ez da horrelakoa; hori telebistan eman nahi duen irudia da, besterik ez." Aktoreak iruditzen zaizkit...
Hori bai, Espainiako telebistetan sekulan eman duten realityrik onena, Confianza Ciega izan zen, Antena3 n. Zalantzarik gabe. Post bat merezi du.
Telediaroaren aurkezlea
Herenegun Telediario aren 2. edizioan zera esan zuen aurkezleak (Letiziaren ondorengoa): "hoy, el el Forum de Barcelona se ha tratado un asusto que preocupa a todos, la influencia de la globalización en los niños."
Ez dakit ba... gai horrek ez ninduen batere kezkatzen... eta nik dakidala nire ingurukoak lasai asko bizi dira globalizazioak bere seme-alabengan duen eragina kontutan hartu gabe.
Arazo gutxi nituen eta orain to, beste bat!
Portzierto, guapa da gero aurkezle hori, Maria Helena Resano !! Letizia Ortiz ondo zegoen, ez dugu ukatuko, baina askoz erakargarriagoa da. Oso fotogenikoa, begi urdiñekin...
Hemen argazki bat duzue, hala ere telebistan askoz hobeto agertzen da. Argazkiak ez dio justizia egiten.
Jesús Gil y Gil hil egin da
Gaur arratsaldean, Madrilen, Jesús Gil y Gil hil egin da. Telezaborzaleok ez dugu ahaztuko. Gutariko inork ezin du ahantzi Las Noches de Tal y Tal saioaren aurkelea. Telecinco ren hastapenetan izan zen eta Janet Rodríguez ekin aurkeztu zuen.
Danone
Berriro ere Danone k asmatu egin du bere azken publizitate kanpainarekin.
Dubly (ez dakit nola idazten den) izeneko produktu berria atera dute. "A mí me gusta el dubly"... "Disfrutarás el dubly"... eta antzeko gauzak esaten dituzte. Esaldi horiek erraz irensten ditugu teleadiktook eta gero nahigabe (edo nahita) askotan errepikatzen ditugu egunean zehar.
Gogoratu ditzagun Danone ren beste kanpaina batzuk...
1) Natillas , Danone, listas para gustar... cómo me gustan! en el postre y al merendar. (Ez duzu inoiz abestu?)
2) Si no tomas Danao , ¿qué has desayunaoooo?
3) Geroago Natillas Danone Danet bihurtu ziren. Operación Triunfo ko irakaslearekin ( Ángel LLacer ) eta Iker Casillas ekin beste bat atera zuten.
4) "A mí me daban 2" Petit-Suisse
5) Yogurt greziarra ... jroña que jroña
