Teknosexua
Moli ezagutu dut
Igande goizeko 9etan plan garbia izaten dut: Radio Euskadin Javier Vizcainok zuzentzen duen saioan tertulia "soziala" entzutea.
Berez kazetari edo politikariak ez diren 3 pertsona egoten dira aktualitateko gaiak komentatzen. Batzuk beste batzuk baino gehiago gustatzen zaizkit (txandakatzen ibiltzen dira), baina orokorrean denekin egoten naiz gustora entzuten, nahiz eta sarritan ados egon ez.
Normalean tertuliakideen iritziak aurreikusi daitezke, baina beti gustora entzuten ditut, aire fresko pixka bat izaten da eta, betiko tertuliakide lerratuekin alderatuta. Merezi du gainera, ondoren etortzen den Jabier Muguruzaren zutabetxoa entzutea, 10:05 inguruan, beti zer pentsatu ematen du.
Baina diferentzia haundiaz, gehien gustatzen zaidana Moli da, Iratxe Molinuevo. Kasu honetan, aurreikusi daitekeen gauza bakarra da, inprebisiblea dela. Ez dakizu nondik aterako zaizun, eta gainera normalean kontzientziak astintzen ibiltzen da, ezker eta eskuinera, gora eta behera. Edukazioz, normalean pertsonifikatu gabe, baina astindua ematen du.
Ba aste honetan Moli ezagutzeko aukera izan dut Irekia proiektuaren aurkezpenean eta esan nion ze gustora entzuten dudan. Kristoren ilusioa egin zidan aurrez-aurre ezagutzeak, hainbeste, argazkia ere atera genuela elkarrekin, famosoen estilora.
Portzierto, Patxi Lopez Lehendakaria inguruan zebilen eta uste dut Iratxe ez zela ixilik gelditu. Aukera aprobetxatu zuen eta esan beharrekoak esan zizkion, bertatik bertara. Aupa Moli!
Eskerrak
Eskerrik asko zuri!
Eskerrik asko zuri lo hartzen uzten ez diguzulako. :-)