Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Urria 06 Markinako bidegorria OpenStreetMap proiektuan
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Markinako bidegorria OpenStreetMap proiektuan

Igandean lagun batzuei esker Markinako bidegorria ezagutu nuen. Izen eibartarra du gainera: Urko-bidea.

Zubia Markinako bidegorrian

Asko gustatu zitzaidan bidegorria:

  • Aparkaleku zabala, Ansotegi hotel-jatetxe alboan.
  • 3 kilometro dira guztira, Markinatik Etxebarriako industrialdea bukatzen den tokiraino. Joan eta etorri 6 kilometro beraz.
  • Lurzoru oso egokia, baita patinatzeko ere.
  • Toki oso ederra, Urko erreka bazterrean, harrizko zubi zoragarriak, amuarrainak errekan, zati handia zuhaitz artean...

GPS-a eraman nuenez, ibilbide osoa grabatu eta OSM proiektura kargatu ahal izan nuen.

OpenCycleMap

OpenStreetMap proiektua erabiliz, bizikletan ibiltzeko munduko mapa egiten ari dira, datuak beste modu batean erakutsita. Oraindik bide hau ez da azaldu, baina hurrengo egunetan baietz hemen ere ikusi!

 

Gari Araolaza 2009/10/06

manualik ?

tolon — 2009/10/06 14:05
Aupa Gari.

Manualen bat ba al dezu OpenStreetMap-erako mapa hauek nola egiten diren ikasteko ?

Lan politxa.

Noski! Hemen:

Gari Araolaza — 2009/10/06 14:22


Gainera, duela aste pare bat Itxaspen ibili nintzen, eta hango ingurua ere mapeatu dut. Korori erakusteko: Itxaspe


Bidegorria Etxebarrikoa da

Xabier — 2010/03/16 19:53
Aupa Gari:

Etxebarritarren bat sartzen bada ere, argi utzi behar da bidegorria Etxebarrikoa dela, hasieratik amaierara. Kanpoko jendeak "Markinako bidegorria" izenez ezagutzen du baina Markinako parterantz dagoen bidearen muturra ere Etxebarrikoa da. Markinarra naizen arren, esaerak dioena bete behar da: "bakoitzari berea, hori da zuzenbidea". Ondo izan!

patinajea

Xabier — 2010/03/16 19:56
eta arrazoi osoa duzu, paseorako baino gehiago patinatzeko da gune batzuetan. Lau tanta bota orduko patinaje pista bihurtzen da. Ez dakit zergatik den, Markinan badugu beste bidegorri bat eta ez da horren labankorra egoten.

Estimatuta azalpena!

Gari — 2010/03/16 22:08
Egia esan, nik egindako mapan garbi ikusten da zati gehiena Etxebarrikoa dela. Baina badago tarte txiki bat Markinakoa, e? ;-)

Eskerrik asko azalpenagatik!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea