Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Iraila 15 Zer eskatu daiteke ardorik gustatzen ez zaizunean?
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Zer eskatu daiteke ardorik gustatzen ez zaizunean?

Ba dago hor kanpoan ardorik gustatzen ez zaion norbait? Zer eskatzen duzu jatetxe batetara zoazenean?

Jatetxe batera koadrilan noanean ez dut arazorik izaten. Ura ere beti eskatzen denez, harekin egiten ditut otorduak. Batetik alkoholak ez dit onik egiten eta bestetik gehiegi gustatu ere ez. Hala ere, ulertzen dut ardoaren inguruan dagoen "kultura" hori eta saiatzen naiz pausoak ematen, ezagutze eta ohitze aldera. Urarekin jarraitu aurretik hartzen dut ardo basoerdia beraz, zer esanik ez ardo ona bada.

Baina bakarrik edo ni bezalakoa den beste norbaitekin noanean izaten ditut "arazoak". Ardo botila onez hornituta ikusten ditut alboko mahai guztiak, eta nik ura eskatu behar. Lotsatu egiten naiz eta azkenean sagardoa edo horrelakoren bat eskatzen dut. On askorik ez dit egiten, baina ardoa baino gehiago gustatzen zait.

Duela aste pare bat ere tokatu zait. Jatetxe tradizional baina berrikuntzetan sartutakoa, urteko afari ederra egitera joan gara neskalaguna eta biok. Hark ardo basoerdirik ere ez du edaten. Mahai guztietan euskal aborijenak zeuden, txuleta, legatz eta xapoak irensten, bakoitzak bere mahaian errioxako botila ardo ederra duela, erreserbatik gorakoak ziurrenez. Guk, erdi lotsatuta, sagardo botila eskatu eta hura edan dugu.

Jatetxe horretan ordaindu beharrekoa ahoz eta bolumen altuaz esateko ohitura dutenez, jakin ahal izan dugu gurea ez zaigula ingurukoena baino merkeagoa atera; Batazbestekoan ibili gara inguruko mahaiekin alderatuta. Horrek lasaitu nau, pentsatu izan bait dut jatetxeetan nahi izaten dutela botila garestiak eskatzea, uzten duten marjena dela eta.

Zer egin? Honelako gauzetaz arduratzeagatik xinple bat naiz? Lotsatu behar nuke euskalduna izan eta ardorik ez edateagatik? Zuek zer edaten duzue ardorik ez baduzue edaten? Lasai-lasai amerikarrek bezala Kokakola eskatu behar nuke?

Gari Araolaza 2009/09/14

Ardorik gabeko bazkariak

Demonocrazy — 2009/09/14 18:56
Niri ere berdina gertatzen zait askotan, ez naiz ardozalea, ni garagardozalea naiz eta jatetxe famatu edo izen handiko batera bazkaltzera joaten garenean, normalean ura edaten amaitzen dut. Inbidia ematen dit ardoaren inguruan dagoen kulturak, ta pena ematen dit garagardoaren kulturak duen presentziak. Ardo karta erraldoia eta gero zerbeza mota bat bakarra, ez legoke geizki horrelako tokietan zerbeza asko aukeratzeko aukera egotea.

Bestalde, nik behintzat ez daukat beldurrik koka kola/sagardoa/ura/zuku bat/garagardoa... eskatzeko, bakoitzak berak nahi duenarekin buztitzen du janaria.

Partekatzeko arazoari buruz, gero eta leku gehiagotan saltzen dituzte botila txikiak eta bestela badakizu "sobrak" etxera eramateko eskubidea dauka zure mahai lagunak.

Kontrakorrontean ibiltzeak horrelako arazoak izan ohi ditu.

Martinia

Goio Arana — 2009/09/14 19:13
Honekin seguru asmatzen duzula: Martini bat izotzarekin. Mugituta, ez astinduta.
Sikera, zerbitzaria zur eta lur utziko duzu...

Ura motel!

Markel — 2009/09/14 21:34
Hain da ona ura, ta hain da osasuntsua...Zegaitxik ez ba ura edan nahiz eta onduan ardozale amorratuak egon?

Bueno baina lasai, nausixa itxen zaranian ardua gustoko eukiko dozu ta(ez dotsu hori inoiz esan norbaitxek?) ;)

mozkortzeko bakarrik

oier g — 2009/09/15 06:09
Kaixo Gari.
Neri ardaua, zerbezia, sardaua, kafia etxatazak gustatzen. Esan gura dot: euren gustua etxatak berez gustatzen. Bakarrik helburu instrumentalakin eraten jittuadaz, hau da: mozkortu nahi dotenian. Gustoz-gustoz, edari gozuak gustatzen jataz (mostua, errefreskuak) baiña azkenian nekatu egitten nabe. Horregaittik, emaztiakin bazkaltzera nunbaittera noianian , jeneralian berak ardaua eta nik ura eraten juagu; hori bai, amaitzian ardau botillia eskatu egitten juat (etxian Anek erateko, eta eraten ez badau be biñagria egitteko).

Zer edan daiteke?

Jatsu Argarate — 2009/09/15 08:24
Ura, Koka kola, kas zukuak, mostoa, sagardoa, garagardoa, ardoa, vodka, rona ....
Bakoitzak momentuan nahi duena, ta inolako esplikaziorik eman behar gabe.

bizitza

juan luis — 2009/09/15 08:30
Egin duzu froga Tekilarekin? hori bai, laru kolorekoa eskatu (Tekila "reposado" on bat), garden horiek eskasak izaten dira.

Eskerrik asko!

Gari — 2009/09/15 08:32

Animo asko eman dizkidazue. Ez nuen gutxiago espero.


Ikusten dut honez gero ez dagoela asmatzeko asko. Ura edaten jarraituko dut eta lotsa gutxiagorekin eskatuko dut.


Ura, lotsa gabe.

Aritz O. — 2009/09/15 08:37
Ni ere askotan izan naiz zuk azaldutako egoeran. Ondoko guztiek ardoa gustuko eta nik ez. Ez da xamurra egoera, izan ere,inbidia sentitzen dut ardoarekin gozatzen dutenekiko. Azkenaldian, bazkari "berezietan" eta ardo baso bat behintzat hartzen dut, ardo ona beti ere. Baina bestela, ura edaten dut, bazkaltzeko eta afaltzeko horixe edaten baitut gustura. Lotsa gabe gainera!

Lotsarik ez!

leire — 2009/09/16 15:20
Aupa, Gari!
Jente askok erantzun detsu, baiña nik beste gauzatxo bat be badakat zuri proposatzeko. Lehenengo eta behin, ez ziñake lotsatu bihar ura eskatziagaittik. Normala eta osasuntsua da. Arratera afaltzera joateko lagun onena zara, gero zuk erauango dozu-eta kotxia problema baraik!

Baiña iñoiz holako jatordu inportante bat badakazu (lanekua-edo) eta puntazua jo nahi badozu, markako ura eskatu. Flipau egingo dabe (neretako txorradia da, baiña...)

Bestetik, esan bihar detsut nire neuri ardaua ez jatala larregi gustatzen. iagual pixkatxo bat (eta oso ona). Probau dozu ardau zurixakin? Errezago edaten da, eta askotakuak dagoz. Nik Viña Esmeralda gomendauko detsut. eta Eibarko italianuan badago beste bat (ez kianti ez lanbrusko) akordatzen ez naiz izenakin, baiña gasiosia moduan edan leike.

Eibar.org-ko hurrengo afarixan egingo dogu kataren bat, esta?
Ondo segi

Eta txakolina?

Joxe Aranzabal — 2009/09/18 11:05
Bat nator Leirek esandakoarekin: noiz edo behin, norekin zauden aintzat hartuta, Perrier edo antzeko marka bat eskatu ahal duzu. Niri dagokidanez, lanegunetan ez dut ardorik edaten bazkaltzeko, bestela logura sartzen zait-eta, galanta. Afalorduan, berriz, edan egiten dut edo ez, zelan sentitzen naizen. Asteburuetan, ostera, bai, igandeetan batez ere. Beltza edo txakolina edaten dugu, azken hau Elorrion bertan egina, Mendraka, txakolin gozoa. Topa!

Edozer gauza, lotsa gabe

Josu — 2009/09/18 14:06
Ensaladarekin batera colacao hartu nahi baduzu ere, demonio. Fuera lotsak! Hartuizu gorputzak eskatzen dizuna eta kitto!

Leirek diñona oso ideia ona da!! Hori "The Player" (El juego de Hollywood" pelikulan Griffin Millek (Tim Robbins) eitten dabela uste dot, ez naiz akordatzen exaktamente zer, baina ur zehatz bat.

Eskatu zeinke Altzolako ura, edo Betelukua. Eta agian erantzungo detsue "X bakarrik daukagu". Orduan zuk resignatu aurpegia jarri eta esan "tira... ba X ura izan beharko da orduan...". Seguru zerbitzariak zuk baino lotsa handixagua pasauko dabela! Animo!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea