Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Abuztua 24 Mutrikuko txurruka plaza eta kontzertuak
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Mutrikuko txurruka plaza eta kontzertuak

Aurtengo Malen jaietan Gatibu taldeak Mutrikun kontzertua jotzeari uko egin zion, kontzerturako denbora gutxi falta zela, muntaia bukatu eta soinu probak egitera etorri zirenean.

Gatibu taldearen management enpresak azalpen hau eman zuen:

Gatibu musika taldeak atzo, uztailak 22, Mutrikuko jaien barruan eskaini behar zuen kontzertua, bertan behera geratu zen ez Gatiburekin ezta bere management enpresarekin (baga-biga s.l.) zerikusirik zuten arazoengatik.

Kontzertua bertan behera ustearen arrazoia taldearekin  adostutako baldintzak bete ez izana da.

Asko sentitzen dugu kontzertua bertan behera utzi behar izana, baina gure esku ez zeuden arrazoiak eraman gaituzte erabaki hau hartzera.

Eskerrik asko.

Herrian komentatu denaren arabera, arazoa Txurrukaren estatua zen, eskenatokiaren zati bat estaltzen zuelako.

Gauza jakina da Txurrukaren estatua pare-parean tokatzen dela:


Argazkiak.org | Txurruka plazako eskenatokia © cc-by-sa: garaolaza

 


Argazkiak.org | Txurruka plaza © cc-by-sa: garaolaza

Plaza horretan kontzertua egiten duen guztiak "jasan" du egoera hori, Ertzaintzaren bandatik hasi eta Niko Etxarteraino (asteburuan kantatu du hor).

Bestetik, jakin badakit musikariek askotan ez dituztela oinarrizko baldintzak izaten eta horren alde lan asko egin dutela segurtasunarekin, modu egoki eta txukunean beraien musika aurkeztu ahal izateko. Eta txalotzen dut intentzio hori.

Nik ez dakit zer adostu zuten kontratuan eta zer hitz egin zen aurretik (agian bereziki hitz egin zen Txurrukaren estatuaren inguruan), baina gauzak gelditu diren moduan Gatibuk ez du oso irudi onik utzi.

Uste dut komeni zela beste azalpenen bat ematea, gauzak argi eta garbi esanez. Arazoa estatua izan da, bai ala ez. Zer zegoen adostuta eta nork ez zuen bete emandako hitza. Gero bakoitzak aterako ditu bere kontuak.

Gari Araolaza 2009/08/24

Estatuaz baliatu behar!

auggie — 2009/08/24 13:07
Egia esan petatxo earra!
Bueno, katxondeuan... seguru Doctor Deseoko Francisek partidu atereko liokela, gainera igo eta Napoleon lizunez jantzita...

Lehenengo argazkia

Gari — 2009/08/24 14:03

Lehenengo argazkia arraroa da, eta azaldu beharra dago. Talde bat dago oholtza gainean, soinu froga egiten. Horregatik hain jende gutxi inguruan. Oker ez banago Elvis Presley-ren tributo banda bat da hor dagoena.


Txurrukak urteak darama hor

tolon — 2009/08/25 14:44
Bai, Gatibuk emandako arrazoia ez det uste nahikoa denik, gehiago busti beharko lirateke eta arrazoiak argumentatu.

Niko Etxartek esan zuen oso pozik zegoela urte pila bat eta gero Mutrikun jotzen ari zelako, Txurruka plazan gainera, eta txantxak egin zituen estatua zela eta ez zela. Kontzertua 23.00etan hasi eta 01:15erarte ez zen bukatu.

Musika inguruan Mutrikun sortutako beste talde eta pertsona batzuen izenak ere aipatu zituen: Juan Carlos Pérez, Matxitxa, Azpillaga, eta abar.

Talde asko pasatu dira leku berdinetik eta inork ez du egin Gatibuk egin zuena. Datuekin argitu dezatela benetako arrazoiak.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Gari Araolaza

Teknosexualak ez gara hain euskaldun arraroak: Tekno asko eta sexu gutxi.

 

Honi buruz
Podcast
Kontaktua
Artxiboa
Edukiaren lizentzia ( CC by-sa/2.0)
RSS 2.0 jarioa
Erantzunen RSS jarioa
Azken erantzunak
Xabier Leteren argazki librea. GipuzkoaKultura, 2009/12/01
posterra ramon, 2009/12/01
lete ramon, 2009/11/30
Aupa Espaloia! matx, 2009/11/30
Azala ramon, 2009/11/14
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa analytics ardoa argazkiak audientziak audio basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi howto ikastaroak informatika internet irratia irteera itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft motorra music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap osm p2p papel papera pdf photoshop plano plone politika posizionamentua publizitatea rss san-sebastian sarea segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea