Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Uztaila 04 Urtebete motorrean
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Urtebete motorrean

Oraintxe betetzen ditu urtebete nire lagun txinatarrak.

Astean zehar nire bizitzaren zati handiena Eibarren bertan egiten dudanez (3-4 kilometroko ibilbideak egunean 4 aldiz), pasa den urtean motorra erosi nuen Jatsu eta Lur lankideekin animatuta. Ez da beste munduko gauza, baina izugarri erraztu dit bizitza.

Huatian Speedfight III  (125 cc)

Urtebetean 2000 kilometro inguru egin ditut Eibarren gora eta behera. Neguan hilabete eta erdi bakarrik izan dut gordeta, eguraldi gordinena egin duen garaian. Osterantzean, urtebetetzean erregalatu zidaten txamarra eta fraka inpermeable batzuei esker, ez naiz inoiz busti eta lasai joan ahal izan naiz lanera, nahiz eta euria egin.

Inoiz motoan ibili gabe nengoen, eta benetan gomendatzeko moduko esperientzia da. Damutu zaidan gauza bakarra, diru pixka bat gehiago ez gastatu izana. Baina ez nengoen ziur, ea hilabeteko hegoaize bat bakarrik ala luzarorako laguna izango ote zen. Hurrengoa hobea!

Gari Araolaza 2009/07/04

motorra baino hoberik bada

Patxi — 2009/07/04 11:29
Gari, aurrekoan ikusi nuen lehenengo aldiz Segway bat kalean (orain arte ikusi nuen bakarra, zientzia kutxagunekoa). Mai-te-min-du egin nintzan! Zumarragako kalea batean gora eta behera zebilen, bixi-bixi, isil-isil, zoragarri.

Beste kontu bat da Eibarko espaloiak nolakoak diren, Zumarragakoen hain antzekoak, eta bati baino gehiagori noraino luzatuko zitzaion eskua! Nik lo ere ez nuke egingo, lapurtuko zidaten bildurrez.

Motorra hala ere, ez da txarra! (gurpilaren forofo itsuak geran hauek...)


bizitza basatia gurpilen gainean...

urtzi — 2009/07/05 11:21
Aupa Gari,
Ez nuen zure zaletasun honen berririk...
Ez al zara animatzen motorrik gabeko bi gurpilekin? ;-)
hemendik aurrera, uztailak 4ean, mundu zabalean motorzaleen ospakizun egun bezala ezgutuko al da?
Laster arte,
Urtzi

Motorristak

Gari Araolaza — 2009/07/06 15:20

@Patxi, eskatu Segway bat alkateari, ea lanerako jartzen dizueten, eta propio joango naiz argazkia ateratzera! ;-)


@Urtzi, Eibarren bizikletarekin ibiltzeko aldapa asko dago. Bestela gustora ibiliko nintzateke


Motorzale dotorea

Joxe Aranzabal — 2009/07/10 07:16
Joan den asteazkenean ikusi zintudan lehen aldiz motor gainean, kasko eta guzti, eta iruditu zitzaidan oso ondo moldatzen zinela. Zorionak, orain urtebete hartu zenuen erabakiagatik. Libreago zabiltza, gutxiago kutsatzen duzu, eta arazo gutxiago dituzu motorra edonon uzteko. Teknosexu ekomotorzalea zara orain, hori ulertzerik baldin badago ;-)

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Gari Araolaza

Teknosexualak ez gara hain euskaldun arraroak: Tekno asko eta sexu gutxi.

 

Honi buruz
Podcast
Kontaktua
Artxiboa
Edukiaren lizentzia ( CC by-sa/2.0)
RSS 2.0 jarioa
Erantzunen RSS jarioa
Azken erantzunak
Azala ramon, 2009/11/14
Euskaraz balio erantsia! Oier A., 2009/11/13
Kezka ramon, 2009/11/10
Egin dezagun, ba Josu, 2009/11/10
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa analytics ardoa argazkiak audientziak audio basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi howto ikastaroak informatika internet irratia irteera itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft motorra music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap osm p2p papel papera pdf photoshop plano plone politika posizionamentua publizitatea rss san-sebastian sarea segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea