Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Maiatza 07 Español ala Castellano?
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Español ala Castellano?

Webguneak sortzen gabiltzanoi beti ateratzen digute eztabaida. Hizkuntza aukerak jarri behar izaten ditugu, webgunearen bertsioetara lotuta. Baina nola deitu gaztelaniari?

Hizkuntza bakoitza, bakoitzaren hizkuntzan

Hori da lehenengo erregela. Norberak bere hizkuntza azkar aurkitzeko komeni da bere hizkuntzan azaltzea. Ez dugu jarriko:

Ingelesa | Frantsesa | Gaztelania | Alemana | Euskara

Baizik eta:

English | Français | Español | Deutsch | Euskara

Elementu gutxi direnean ordenak ez du gehiegi axola. Bakoitzak bere hizkuntza azkar aurkituko du.

Erregela honen salbuespena da hizkuntza aukera asko dauzkagunean. Kasu horretan komeni da hizkuntza guztien izenak hizkuntza bakarrean egotea eta alfabetikoki ordenatzea, erraz aurkitu ahal izateko.

Español da izen internazionala

Español eta castellano hitzak baliokideak dira, sinonimoak. Aldiz, joan hegoameriketako edozein tokitara eta ikusiko duzu nola denek español esaten duten, berdin Mexicon edo AEBn. Europan zehar ere gaztelania ikasteko "Clases de Español" irakurtzen duzu han eta hemen.

Badirudi beraz munduan zehar español dela hitza, eta bihotzari begiratu gabe horixe da termino neutroena. Hizkuntza aukera hauek egitean ideologia alde batetara utzi beharko genuke, baina jarraituko dugu pentsatzen: ideologiari begiratzen badiogu?

Ikuspegi abertzale espainola

Hemen zalantza gutxi dago. Espainol sentitzen direnek uste dut nahiago dutela España eta español hitzak erabiltzea. España, España! esaten dute libre sentitzen direnean futbol partiduetan eta la defensa del español manifestuetan.

España integradora

Castellano hitza bultzatzea Espainia integratzeko saiakeretan kokatzen dut nik, edo hala azaldu zigun gutxienez batxilergoko Lengua y Literatura Española ikasgaiko irakasleak,  "ya que el catalán, el gallego y el vascuence también son lenguas españolas". Gure burua ez gutxiesteko eta Espainian integratuak senti arazteko castellano hitzaren erabilpena bultzatu omen zen.

Ikuspegi abertzalea

Aldiz, ikuspegi abertzaletik lotsa edo beldur bat sentitzen da España eta español hitzen inguruan, batez ere ikuspegi abertzale basko edo ez euskaldunetik. "En el resto del estado" edo "castellano" bezalakoak ia derrigorrezkoak dirudite Radio Euskadin edo ETB2an. Vaya Semanitakoak ere egin zituzten horren inguruko txisteak.

Baina zergatik lotsa edo errezelo hau? Ikuspegi abertzale batetik oraindik zentzu gehiago luke España eta español hitzak erabiltzeak, kanpoko zerbait, gurekin loturarik ez duena izendatu ahal izateko, ez?

Are gehiago ikuspegi abertzalea euskalduna bada: gure hizkuntza euskara da, eta menu batean español hitzean klik egiten duenak berak izango du (norbaitek izatekotan) konplexu edo lotsa apurra, ez? Zenbat eta abertzale erradikalagoa izan, orduan eta lotsa gutxiago eman beharko luke español hitza erabiltzeak. Norbait lotsatzen bada, berak jakingo du zergatik lotsatzen den eta zergatik nahiago duen castellano hitz itxuraz neutroagoa.

 

Ondorioz, aukera garbi daukat nik eta horixe erabiltzen dugu:  ESPAÑOL da erabili beharreko hitza.
Gari Araolaza 2009/05/07

Erabat ados

Joxe Aranzabal — 2009/05/07 10:08
Guztiz ados esaten duzunarekin, Gari. Mondragon Unibertsitatearen webgunean horrela daukagu: euskara, english, español.

usabilitatea eta hitzen balio erantsiak

oier — 2009/05/07 11:47
Bat nator zurekin Gari. Dena den, sarrera honetan bi ideia landu dituzu. Batetik usabilitearekin lotutakoa. Horrekin lotuta hankasartze handiak egiten dira. Adibidez, Eibarko Udalaren webgunea: http://www.eibar.es Bertan sartu, eta euskaraz ageri zaizu dena (bikain!), baina españolez bakarrik dakienak non sakatu behar du españolez jartzeko? "Hizkuntza: Euskara" jartzen duen pestañan klik egin behar da azpian "castellano" ezkutatuta dagoela ohartzeko. Eta jendeak ez du aurkitzen!!!

Beste kontua, "castellano" eta "español" arteko joan-etorri horiei buruz erabat konforme nago di0zunarekin eta uste dut zure esaldi honetan ezkutatzen dela abertzaleen kontraesan handienetako bat. "Zenbat eta abertzale erradikalagoa izan, orduan eta lotsa gutxiago eman beharko luke español hitza erabiltzeak." diozu, baina errealitatea da abertzale gehienak ere "españolez" bizi direla, eta beraien errealitate hori eramangarriagoa dela beren burua enganatuz (españolez baino gaztelaniaz ari direla sinestuz). Deia, Gara eta Diario de Noticias horren adibide.

español ala castellano? ba español

Ainhoa — 2009/05/07 12:30
Beno, norberak ikusiko du zer sentitzen duen "español" edo "castellano" hitzak erabilita, baina webgune baterako hobe bide teknikoagoak erabiltzea, nire ustez.

Español deitu behar zaio hizkuntzari. Begira RAEk zer dioen
:
castellano http://buscon.rae.es/draeI/SrvltConsulta?TIPO_BUS=3&LEMA=castellano
4. m. Lengua española, especialmente cuando se quiere introducir una distinción respecto a otras lenguas habladas también como propias en España.
[...]
6. m. Variedad de la lengua española hablada modernamente en Castilla la Vieja.

español: http://buscon.rae.es/draeI/SrvltConsulta?TIPO_BUS=3&LEMA=espa%C3%B1ol
3. m. Lengua común de España y de muchas naciones de América, hablada también como propia en otras partes del mundo.

"Saber escribir" liburuan ere (Instituto Cervantes) aipamen hau egiten da:
"El sistema lingüístico que denominamos español - aunque por diversos matices políticos o tradiciones culturales sigue denominándose por muchos hablantes castellano- [...] 21.or
"el español que denominamos norteño, por extensión castellano" [...] que por cierto estamos en franca minoría demográfica en el conjunto del idioma español"

Barka gaztelaniaz / espainolez idazteagatik aipuak baina kasu honetan uste dut justifikatuta dagoela ;-)

Gaztelako hizkuntza

Benito — 2009/05/07 23:59
Ez dakit Gari, gurean familiaren etxean hizkuntza ofiziala beti izan da ES. Ama Gaztelakoa da eta berak "castellano" deitzen dio bere hizkuntzari, era nahiko neutro batean gainera. Nik ere halaxe deitzen diot natural gaztelaniaz/espainieraz egiten dudanean. Eta ez da ikuspegi/mania abertzalea, hizkuntza hori sortu zen lurraldetik familian transmititu didatena baino.
Beste kontu bat da zein den neutroagoa edo internazionalagoa. Hor ez naiz sartuko.

Konstituzioak zer dio?

Juanan — 2009/05/11 11:23
Alde batera utziko dugu ea Konstituzio honetan sinesten dugun edo ez, baina begira zer dioen:

========
Constitucion Española

Artículo 3
1. El castellano es la lengua española oficial del Estado. Todos los españoles tienen el deber de conocerla y el derecho a usarla.

===========

izan ere, nik nire eztabaidak ere izan nituen kontu honen inguruan...
http://diariolinux.com/2008/03/13/gnome-222-ya-en-sus-pantallas/

antza, batzuk kontu honekin nahi dutena zirikitzea besterik ez da... español, castellano... denok ulertzen dugu zer esan nahi dugun.

Hegoameriketan ere "Castellano"

iurgi — 2009/05/11 11:32
Ez nago batere ados Hegoameriketan "Español" esaten dutenarekin. Argentinar lagun mordoa daukat, pisukide Mexikarra, ex-neskalagun Kolombiarra, lagun boliviar oparo... Eta gehienek "Castellano" esaten dute, baita "Español" ere, baina hemengo moduan, elkar aldagaitzat dituzte.
iurgi

dialekto bat

Xabier — 2009/05/11 12:12
"Castellano" erabiltzeak ez dauka zerikusirik abertzaletasunarekin, nire kasuan behintzat. Historikoki castellano dialekto bat zen (Gaztelakoa), aragones, asturiano, leones, etabarren maila berekoa. Beste horietatik bereizteko erabiltzen dut "gaztelania" hitza. "Español" esaten dugunean, Espainiako beste hizkuntza guztien gainetik jartzen dugu. Katalana, galiziera eta euskararen kasuan ez dago arazorik, hizkuntza gisa onartuta daudelako, baina beste hizkuntza guztiak gaztelaniaren dialektotzat jotzen ditugu eta hori ez da egia. Gaztelania Gaztelako dialektoa da mundu guztira zabaldu eta inposatu den arren.

Ba ni "castellano" aukeraren alde

Txopi — 2009/05/11 12:20
Nik nahiago "castellano" erabiltzea, baina ez lotsagatik (?), logikagatik baino:
http://blogs.publico.es/dominiopublico/676/lenguas-espanolas/

"Finlandiar hizkuntza" eta "suomiera" esaten dugun bezala, "Idioma español" eta "castellano" esatea zuzenagoa eta argiagoa da, espainiar estatuan hizkuntza bat baino gehiago bait daude.

Webgune batetako hizkuntza aukeratzeko orduan, erabiltzaileak hizkuntza hori ezagutzen duela suposatzen da. Beraz ez du inolako arazorik izango "castellano" aukerak zer esan nahi duen jakiteko. Suomieraz hitz egiten duen finlandiar batek "suomi" aukerak zer esan nahi duen dakien bezala. Erabilgarritasun arrazoiengatik "catalán"|"gallego"|"español" jartzea paradoxikoa iruditzen zait, erabilgarritasuna galtzen dela iruditzen bait zait.

Bestalde, ingelesaren influentzia kontutan eduki behar dugu, ingelesez gaztelania "Spanish" esaten bait da. Hizkuntzen izenen zerrenda batetan, zerrenda hori ingelesez idatzia badago, "spanish" erabiltzea da zuzena. Egia da hego ameriketako estatu batzuetan "español" erabiltzea nahiago dutela baina kontuz, beste batzutan ez. Horren seinale duzu estatu bakoitzeko jendeak bere hizkuntza nola jarri nahi izan duen menu honetan: "Castellano", "Castellano (AR)", "Español (CL)", "Castellano (CO)", ...
http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/

Beraz, nahi duzuna egin Gari. Nire ustez hitzen esanahia eguneroko erabilerak sortzen du, ez etimologiak (bestela matxismoa eta feminismoa kontrako kontzeptuak izango lirateke, eta ez dira). Baina kontutan izan webgune eleanitz batetan, hizkuntza baten izena bere ama hizkuntzan idaztea erabakitzen baduzu, hizkuntza eta alfabeto hori dakitenentzako egiten duzula (hau da, erabiltzaile horrentzako erabilgarritasuna handitzeko), ez kanpotarrek hizkuntza hori zein izango ote den jakin dezaten (jende horrek aukera horretan ez bait du inoiz klik egingo). Adibidea mugara eramanez, begira aurreko estekan, azken bost hizkuntzak guk nola ez ditugun desberdintzen (ezta beste batzuk ere). Ziur nago hizkuntza eta alfabeto horiek erabiltzen dituztenentzako menu hori beraientzako erabilgarritasun mailarik handiena duena dela.

Español ala castellano?

Bixente — 2009/05/11 12:52
Guztiz ados, Gari. Aspaldin nengoen ea norbaitek horretaz zerbait azaltzen zuen, eta justu zuk jorratu duzun ildotik. Mila esker!

Espainiera

Ander — 2009/05/12 10:37
Hiztegi Batuaren arabera:

espainiar (herritarra). Sin. espainol.

espainiera (hizkuntza). Sin. gaztelania.

Eskerrik asko denori

Gari Araolaza — 2009/05/12 10:47

Zehaztu nahi nuke eztabaidan nik ez nuela termino zuzenena aukeratzea planteatzen, baizik eta (biak zuzenak direla onarturik) erabilera orokorrena duena eta webgune batean arazo gutxien emango dituena.


Bestalde, español hitzaren aurkako iritzia oso sarritan ideologikoa izaten denez, hori ere desmontatu nahi nuen.


Horrela bada, jarraitzen dut pentsatzen Español dela webgune batean jarri beharreko hitza. Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Gari Araolaza

Teknosexualak ez gara hain euskaldun arraroak: Tekno asko eta sexu gutxi.

 

Honi buruz
Podcast
Kontaktua
Artxiboa
Edukiaren lizentzia ( CC by-sa/2.0)
RSS 2.0 jarioa
Erantzunen RSS jarioa
Azken erantzunak
Estimatuta azalpena! Gari, 2010/03/16
patinajea Xabier, 2010/03/16
Bidegorria Etxebarrikoa da Xabier, 2010/03/16
ah birtualitatea! Moli, 2010/02/27
Programa erabilgarrixa Markel, 2010/02/18
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa analytics ardoa argazkiak audientziak audio basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi howto ikastaroak informatika internet iratxe_molinuevo irratia irteera itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft motorra mqp music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap ordenagailua osasuna osm p2p papel papera pdf photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea radio_euskadi rss san-sebastian sarea segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea