Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Maiatza 04 Telesailekin txoratuta
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Telesailekin txoratuta

Azken urtebetean ikusi ditudan telesailen zerrenda.

Hauek denak BitTorrent bidez deskargatzen ditut eta azpitituluekin ikusten ditut gauetan, telebistan zer ematen duten zai egon gabe:

  • Band of Brothers. Bigarren mundu gerrako paraka batzuk Normandiatik Alemaniarako bidean. Kalitate oso ona.
  • Generation Kill. Hau ere belikoa. Irakeko gerrakoa, marine talde bat Bagdaderako bidean.
  • Lost. 4. denboraldia.
  • Prison Break.  1 eta 2. denboraldiak. Jarraitu behar dut hurrengo denboraldiekin
  • IT Crowd . 1, 2 eta 3. denboraldiak. Umore ingelesa. Enpresa batetako informatika saila.
  • The Wire. Polizia telesaila. Oraintxe ari naiz 1. denboraldia bukatzen. Oso ona, poliki-poliki doa baina tentsioa mantenduz. Gozatzen ari naiz.

 

Telesail horietako edozein izango duzu aukera ona.

 

  1. Nahi dudan orduan ikusten ditut
  2. Publizitaterik gabe
  3. Azpitituluekin ikusten ditut. Ingelesa ikasten ari naiz beraz.
  4. Ikusi nahi ez ditudan programekin zapping tontoa egiten orduak emateko tentazioari ihes egitea lortzen dut.

 

Gehiago hemen:  Espoiler.tv

 

Gari Araolaza 2009/05/04

Telesailak

Aitor — 2009/05/05 09:48
Ni azken aldian "Trailer Park Boys" (http://episodeworld.com/show/Trailer_Park_Boys) ikusten nabil, serie kanadiar bat, weird xamarra. Eta "Battlestar Galactica" (http://episodeworld.com/show/Battlestar_Galactica_2003), baina bertsio berria.

Lost, 5. denboraldia

assar — 2009/05/07 20:05
Ostegun arratsaldeetako errituala jarraituz, Lost S05E15 deskargatzen...

the wire

landr — 2009/05/09 11:12
nik ere egin dut saiotxo bat internet bidez jasotako serieak jaitsi eta ikusten, baina kosta egiten zait arreta jartzea. "prison break"-ekin egin dut azken saiakera eta ez zait gehiegi gustatu. bi salbuespen bakarrik: House (honekin ere aspertzen hasita nago ordea) eta "the wire". azken honek zeharo harrituta utzi nau. lehenengo 4 aldiak osorik ikusi ditut eta azken kapituluak hunkituta utzi ninduen, benetan. aurreko aldiak ez bezala... beno, ez dut jarraituko.
ez dago superheroerik, ez eta supergaizkilerik, ez da dena ondo bukatzen, ez eta dena gaizki, oso errealista da. narkotrafikatzaileak, poliziak eta politikoak, zurrunbilo batean, baltimoreko kaleetan gora eta behera. oso gomendagarria iruditzen zait.

ondo segi.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Gari Araolaza

Teknosexualak ez gara hain euskaldun arraroak: Tekno asko eta sexu gutxi.

 

Honi buruz
Podcast
Kontaktua
Artxiboa
Edukiaren lizentzia ( CC by-sa/2.0)
RSS 2.0 jarioa
Erantzunen RSS jarioa
Azken erantzunak
Azala ramon, 2009/11/14
Euskaraz balio erantsia! Oier A., 2009/11/13
Kezka ramon, 2009/11/10
Egin dezagun, ba Josu, 2009/11/10
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa analytics ardoa argazkiak audientziak audio basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi howto ikastaroak informatika internet irratia irteera itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft motorra music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap osm p2p papel papera pdf photoshop plano plone politika posizionamentua publizitatea rss san-sebastian sarea segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea