Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Apirila 02 Nola izan euskal herritar egokia bi pausotan
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Nola izan euskal herritar egokia bi pausotan

Etorkin eta jaio berrientzat aholkuak. Euskal herritar egokia izan nahi baduzu, jendeak segituan identifikatu eta zurekin tratua izateko modukoa, jarraitu pauso hauek:

1- Aukeratu zure eredua

A eredua

  • Independentzia
  • Presoen alde, torturen aurka
  • Euskara
  • ETAren ekintzak gatazkaren ondorioa dira
  • AHTren aurka
  • Herri Urrats eta Korrika

 

B eredua

  • Autodeterminazioa
  • AHTren alde
  • Euskara (baina ez gehiegi)
  • Kilometroak eta Salburua
  • Aurrera doan herria
  • Enpresarioak guay dira

 

D eredua

  • ETA da gure arazo bakarra
  • Biktimak dira garrantzitsuena
  • Euskara oso polita da baina gaztelaniaz nahi dut
  • Espainia zoragarria da
  • Ibarretxe gaiztoa da

 

2- Segi bizi osoan aukeratutako ereduari

  • Oso garrantzitsua: inolaz ere ez nahastu ereduak!
  • Inork zure inguruan gidoia nahasten badu, eraso egin.  Ziur beste taldekoa dela eta! edo okerrago, agian traidore bat da! (Gogoratu apostasia dela bekatu okerrena)
  • Ez dago beste eredurik, ez asmatzen hasi. Berriz diogu: ez nahastu; ezin zara aldi berean ETAren biktimen eta presoen alde egon.
  • Zerbaitekin ados ez bazaude, ez arduratu eta disimulatu, denboraz iritziz aldatuko duzu eta zure taldekoekin bat egingo duzu.
Gari Araolaza 2009/04/02

hiru eredu edo bi?

jolaus — 2009/04/02 08:30
Egiten duzun sailakpena ulertzeko modukoa bada ere, ez al dira azkenean eredu bakar bi benetan existitzen direnak?. Izan ere, A ereduan daudenak B eredukoak D ereduan kokatzen dituzte eta D eredukoak berriz, B eredukoak A-ren barruan. Azkenaldi honetan besterik ez dugu entzuten. Frentismoa edo deitzen omen diote horri, ala?

Tira, txantxak alde batera utzita, zurekin erabat ados nago Gari. Gure gizartean gertatzen denaren gogoeta errealista egin duzu. Horrela doakigu gero.

Berdin dio

Gari — 2009/04/02 09:38

Eskerrik asko Jolaus


Egia esan, berdin dio bi edo hiru eredu diren. Bost ere izan litezke. Garrantzitsuena da zure menu propioa antolatuz bestea ez nahastea.


Belarri gabe denok

Markel — 2009/04/02 10:43
Oso sarrera ona. Bakoitzak berea defendatu besteei entzun ere egin gabe, hori baita gatazka bizirik mantentzeko bide bakarra, antza denez hori baita interesatzen dena.

eredu bakarra

27zapata — 2009/04/02 10:54
Bat behar dugu, euskara ardatz izango duen eredua. Hor metatu ditzagun indarrak. Ez dira euskara maite dugunak banatzeko garaiak. Utzi ditzagun eztabaida antzuak. Gainontzean, guk adina galduko du gure hizkuntzak.

... eta zein da eredu hori?

Gari — 2009/04/02 11:43

Proposamen interesgarria da Imanol, baina ba ote dago denok batzen gaituen eredu hori? Zurea? Nirea? A eredua? B eredua? Euskara + Korrika + Presoak + Athletic batuko ditu eredu horrek, ala futbol taldearen aukera "libre utziko" dugu?


Nik ez dut ereduetan sinisten. Ijitoak, "los batasunos", peperoak, junkiak eta enpresariak bezalako ereduen atzean uste dut pertsonak daudela. Uste dut erabilgarriak direla hauteskundeetan jende multzoak identifikatu eta prospekzio soziologikoak egiteko, baina bata bestearekin hizketan gaudenean ez nazazu eredu batean sartu mesedez.


oker nengoen beraz...

Tatu — 2009/04/02 12:13
mekatxis! nik pentsatzen duen euskal herritar petoa izateko furgoneta handia erosi behar nuela, TERNUAko forroak eta bertsolari txapelketen jarraitzaile.
tira, topikoetatik harago joan behar, ez?
pertsonak, pertsona eta kolore, mila kolore... dinot nik...

Pertsonak gara

Joxe Aranzabal — 2009/04/02 13:01
Bete-betean asmatu duzu, Gari. Urteak daramatzagu fikzio batean, talde bakoitzak sortutako dogman. Ikasten badugu taldeen gainetik pertsonei begiratzen, beste kuku batek joko digu, seguru nago, elkarbizitzaren onerako.

C eredua?

Luistxo — 2009/04/02 13:18
Zer gertatu zaio ordena alfabetikoari?

A, B ala C?

Goio A. — 2009/04/02 14:19
Aukeraketari merezi duen dramatismoa emateko, jarraitu urratsak:

1) Kopiatu hurrengo testua:

Aukeratu zure eredua:
A eredua:
Independentzia.
Presoen alde, torturen aurka.
Euskara.
ETAren ekintzak gatazkaren ondorioa dira.
AHTren aurka.
Herri Urrats eta Korrika.

B eredua:
Autodeterminazioa.
AHTren alde
Euskara, baina ez gehiegi.
Kilometroak eta Salburua.
Aurrera doan herria.
Enpresarioak guay dira.

D eredua:
ETA da gure arazo bakarra.
Biktimak dira garrantzitsuena.
Euskara oso polita da baina gaztelaniaz nahi dut.
Espainia zoragarria da.
Ibarretxe gaiztoa da.

2) Itsatsi, hemen:
http://vozme.com/index.php?lang=es




Ekuazioa

Gotzon — 2009/04/05 16:46
Matematika pixka bat behar da bizitza honetan. Gutxi gorabehera esateko:

A-(a1+a2+a4)+B-(b2+b3+b4+b6)+D-(d1+d3+d4+d5)+E

Non E baita An, Bn eta Dn (non dago C?) falta diren gauza anitz.

>Nola izan euskal herritar egokia bi pausotan

Desplazatua — 2009/04/15 20:02
Eta horrela beste 50 urte gutxienez...
Gaur (2009-04-15) lehenengo plenoa legebiltzarrean; presidentak euskaraz "egun on" ere ez du esan; hori ere "en libertad".
A ereduan hainbesteraino ikasiko da ba!;-)
Ona, Gari.
Ereduetan, taldeetan zein botoen atzean, pertsonak daude, pertsonak.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Gari Araolaza

Teknosexualak ez gara hain euskaldun arraroak: Tekno asko eta sexu gutxi.

 

Honi buruz
Podcast
Kontaktua
Artxiboa
Edukiaren lizentzia ( CC by-sa/2.0)
RSS 2.0 jarioa
Erantzunen RSS jarioa
Azken erantzunak
Xabier Leteren argazki librea. GipuzkoaKultura, 2009/12/01
posterra ramon, 2009/12/01
lete ramon, 2009/11/30
Aupa Espaloia! matx, 2009/11/30
Azala ramon, 2009/11/14
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa analytics ardoa argazkiak audientziak audio basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi howto ikastaroak informatika internet irratia irteera itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft motorra music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap osm p2p papel papera pdf photoshop plano plone politika posizionamentua publizitatea rss san-sebastian sarea segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea