Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2009 Martxoa 01 Benetan hobeto ikusten da pantaila lau horietan?
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Benetan hobeto ikusten da pantaila lau horietan?

Marketingak gauza bat saltzen digu, eta gehienok erosi egiten dugu horren arabera. Azkenaldian arraroa da pantaila lau horietako bat erosi ez duena. Baina hobera goaz?

Telebistaren tamaina aldetik zalantzarik ez. LCD eta Plasma telebista berri horiek prezio berdinean handiagoak dira, eta toki gutxiago behar dute (meheagoak noski) Kontsumo elektriko aldetik ere esango nuke berriek gutxiago kontsumitzen dutela. Ez dut datu zehatzik irakurri, baina elektronikaz dakidanagatik horrela behar luke behintzat.

Baina irudiaren kalitatearen aldetik?

Normalean jendeak ez dio kalitateari arreta gehiegirik jartzen. Badaude ni bezalako pijoak, baina normalean ez. Oso sarri ikusten ditut izugarrizko telebistak irudiaren proportzioa gaizki ezarrita, jendea potolo-potolo eta garaieraz txiki ikusten dira. Hori horrela bada, pentsa koloreen definizioaz edo bereizmenaz zer pentsatzen duten! Zer esanik ez kalean DVD pirata horietako bat erosi eta lasai-lasai errusiako zine batean grabatutako screenerrak ikusten dituztenak.

Baina orain arte telebista lau batean ikusteko aukera izan dudanean, beti iruditu zait etxeko CRT telebistarena baino irudi kalitate okerragoa zuela. Agian telebista analogikoa ematen ari ziren, edo LTD-ak ez zuen seinalea ongi hartzen, edo auskalo, baina horrela izan da. Egia esan behar badut Eibarko Corte Inglesean Blue-Ray baten demoarekin egoten da telebista handi bat, eta izugarri ongi ikusten da! Baina noski, Blue-Ray bati lotuta!

Orduan, LCD telebista eder bat eta seinale digitala duzuenok, esaidazue: kalitate on-onarekin ikusten duzue telebista? Ondo ikusteko balio du prezio normaleko telebista batek ala garestiena erosi behar da?

Gari Araolaza 2009/03/01

Energia kontua

Txus — 2009/03/01 12:37
Berez, plasmakoek energiaren aldetik nahiko txarto dabiltza:
http://www.independent.co.uk/environment/green-living/giant-plasma-tvs-face-ban-in-battle-to-green-britain-1299665.html

Eta bestalde, barruan daukaten gasak ondatzen dira denborarekin:
http://es.wikipedia.org/wiki/Pantalla_de_plasma#Ventajas_de_las_LCD_frente_a_las_plasma

Erostereakoan niretzat, argi asko daukat: LCD bat eta ez handiegia. 32''ekin soberan, hainbeste lekurik ez daukagu, eta handiegia hartzen baduzu ere, ez duzu ondo ikusten.


Aldea badago

Julen — 2009/03/02 10:29
Gure etxean 32"ko LCD bat daukagu LTD eta Digital+ekin eta primeran ikusten da. Aurretik 28"ko CRTa geneukan eta bien artean badago alderik, batez ere koloreen bizitasunean.

Bestetik, geurea 720p bereizmenekoa da (ez da beraz 1080p edo Full-HD), baina telebistaren tamaina kontuan hartuta ez da "larritzekoa". Hau da, 720p eta 1080p-ren artean kalitatean ezberdintasunik nabarituko bada, 40"etik gorako pantailetan izango da.

Momentuz Blu-ray-rik ez dugu probatu, ezta HDn emititzen den emisiorik ere ez, baina orain ikaragarri ondo ikusten bada, ez dut imajinatu nahi nola ikusiko den teknologia berrienarekin...

Bai, hobeto ikusten da

Xabier Armendaritz — 2009/03/11 11:27
Bat nator Julenekin: nik ere 32 hazbeteko eta 1366 x 768 pixeleko LCDa erosi nuen duela urtebete edo (aurretik 24 hazbeteko CRTa izanda), eta hobeto ikusten da, nabarmen. Dena dela, zenbaki horiek ez ezik, beste faktore batzuek ere eragiten diote irudiaren kalitateari:



Niretzat, alderik handiena, hala ere (eta horrexegatik erosi nuen), ikusmena askoz gutxiago nekatzearena da: lanarengatik ordenagailuarekin jo eta ke ematen dut ia egun osoa, eta gero telebista aurrean ematen nuen denbora apur horretan begiak gorri-gorri jartzen zitzaizkidan berehala.

Beraz, pilota partidak, dokumentalak eta filmak gozatu ahal izateko, LCDa hartu nuen, eta poz-pozik nago. Lanean bezalaxe, CRT pantailatik LCD pantailara pasatzea izugarrizko atsedena izan da begietarako.

Tira, telebistaren marka ez dut jarriko, bestela nire oharrak iragarki baten itxura izango du bete-betean.

;-)

Aurreko mezuan falta zena

Xabier Armendaritz — 2009/03/11 11:34
Aurreko mezuan antilambda artean jarri dut esteka bat, eta ez da argitaratu. Hauxe da irudiaren kalitateari eragiten dioten faktoreak azaltzeko aipatu nahi nuen testua:

http://es.wikipedia.org/wiki/LCD#Especificaciones

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Gari Araolaza

Teknosexualak ez gara hain euskaldun arraroak: Tekno asko eta sexu gutxi.

 

Honi buruz
Podcast
Kontaktua
Artxiboa
Edukiaren lizentzia ( CC by-sa/2.0)
RSS 2.0 jarioa
Erantzunen RSS jarioa
Azken erantzunak
Xabier Leteren argazki librea. GipuzkoaKultura, 2009/12/01
posterra ramon, 2009/12/01
lete ramon, 2009/11/30
Aupa Espaloia! matx, 2009/11/30
Azala ramon, 2009/11/14
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa analytics ardoa argazkiak audientziak audio basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi howto ikastaroak informatika internet irratia irteera itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft motorra music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap osm p2p papel papera pdf photoshop plano plone politika posizionamentua publizitatea rss san-sebastian sarea segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea