Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2008 Azaroa 08 Podometroa
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Podometroa

Gure etxean txikitatik ezagutzen dut tresna hau, baina jende oso gutxik daki asmatuta dagoenik ere.

Nola jakin ume batek zapatak txikiak dituen?  Eta nola jakin zein tamainako oina dugun? Erantzuna podometroa da. Baina zergatik da hain ezezaguna eta zergatik ez da egoten honelako tresna zapata denda guztietan?

Gure etxean oinetakoak saldu izan ditugulako beti izan dugu tresna hori eskura:

Podometroa

Lehenengo oina neurtu

Podometroa

Gero oinetakoa neurtu

Podometroa

Simulazioa, ikusteko nola neurtzen den oinetakoa barru aldetik.

Oinetakoen zenbakien zoramena

Teorian, oinetakoen zenbakia zehaztea erraza da, zenbaki europarretan behintzat uste dut hau dela norma:

2 Zentimetro  = 3 zenbaki

Baina errealitatean, marka batzuetan zenbakiak handiagoak dira eta beste batzuetan txikiagoak.. Gaur 43-a soberan daukagu eta bihar 45-ean ez zaigu oina sartzen!

Horregatik uste dut tresna hau oinetako denda guztietan egon beharko litzatekeela, norberari dagokion oinetakoa di-da batean aurkitu ahal izateko.

Gari Araolaza 2008/11/08

Txikitan bai...

erral — 2008/11/08 22:41
Txikitan gogoan dut horrelako traste batekin neurtzen zidatela hanka zapata dendan zapatak probatu aurretik. Eta eskumakoa pixka bat luzeagoa nuen :)

Ez da hain normala

Gari — 2008/11/09 08:41
Bai, badakit Eibarko dendaren batean bazutela tresna, baina ez da batere arrunta. Zortea izan zenuen! Askotan umeei oinetakoak erosteko dendara eramaten dugu.

Pie de Rey

Josu O. — 2008/11/09 12:39
Aupa Gari,

Mekanikoak tailerreko piezak neurtzerakoan zure tramankuluaren antzeko herraminta bat erabiltzen dute: kalibrea. Baina erdaraz "pie de rey" ere esaten zaio. Egongo ete da erlaziorik traste bien artean?

Errebaleko denda horretan...

erral — 2008/11/10 08:51
Errebalen, estankoa eta BBVren bulegoaren ondoko denda horretan bazuten podometro hori, txirrista edo parrapar bat ere bazuten, hantxe pasatzen genituen orduak... :)

zapatadendako parrapasa

Luistxo — 2008/11/10 12:04
Errebaleko zapatadendako podometroa ez daukat gogoan, baina parrapasa bai. Umetan (duela 35 bat urte), zapatak erostekotan, hantxe nahi nuen nik, horrexegatik. Duela hilabete batzuk paretik seme-alabekin pasatu, eta hantxe ikusi genuen, gasta-gastatua parrapasaren egurra... baina orain obretan-edo ei dago zapatadenda. Ez dagiela parrapasa bota, behintzat!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea