Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2008 Abuztua 31 Mutrikuko piszina edo igerileku naturala
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Mutrikuko piszina edo igerileku naturala

Ez baduzu ezagutzen merezi du joan eta bainu bat hartzea. Bide batez Mutriku bisitatzeko aukera ederra izan daiteke.

Kostako herri gehienetan hondartzara noa esan eta hondarra dagoen toki batetara joaten da jendea. Mutrikun hondartza asko badago ere, ( Saturraran, Ondarbeltz edo 7 hondartzak) toki erabilienetakoa hondarrik ez duen toki berezi bat da: Piszina edo igerileku naturala.


Argazkiak.org | Mutrikuko piszina © cc-by-sa: garaolaza

Benetan toki berezia da. Norbaiti bururatu zitzaion bere garaian laukizuzen bat itxiz orma txiki bat egitea. Horrela, marea igotzean ura orma gainetik pasatzen da eta behera doanean piszina ederra gelditzen da, egunean bi aldiz ura aldatuz. Arrain (normalean lasunak), zopabero eta abarrek une horiek barrura sartu eta ateratzeko aprobetxatzen dituztenez, toki bizia da beraz.


Argazkiak.org | Mutrikuko piszina © cc-by-sa: garaolaza

Igeri egiteko aproposa da. 50 metro inguruko luzeera du eta oso arrunta da jende gutxi dabilen orduetan igerilariak gora eta behera ehundaka metro egiten ikustea. Alde batean hondarra dago, ur sakonera gutxirekin (50-70 cm) eta haurrekin bainatzeko egoki gelditzen da. Beste aldean haitzak daude ur azpian, baina zanga egiteko sakonera ederra dago (2 metrotik gora), nahiz eta badakigun kostako herrietako gazteek ur zentimetro gutxi behar izaten dutela buruz behera salto egiteko.

Alboan, DYAren sorosleak, dutxa, txiringitoa eta abar, beste edozein hondartzan aurki daitezken zerbitzu arruntak. Eta adi! Aparkatzeko arazorik ez da izaten, alboan dagoen Burumendiko zelaiari esker. Agian zailena izaten da tokira nola iritsi asmatzea, kanpotarrentzat seinale gutxi dago eta. Onena mapa honetan begiratu edo herrian galdetzea.


Argazkiak.org | Mutrikuko piszina © cc-by-sa: garaolaza

Laster ospatuko dira Kalbaixo jaiak (Irailaren 15aren inguruan). Mutrikura bisita egin eta piszina naturala probatuz bainu denboraldi ofizialari itxiera emateko aukera ona daukazue Zenbait pista Mutrikuko Udalaren webgunean aurkituko duzue. Hemen gomendatutako zenbait:

Gari Araolaza 2008/08/31

Thanks for the info!

Txus — 2008/09/01 10:53
Hortik dagoen jendearentzat ziur ezaguna, baina kanpotarrentzat guztiz ezezaguna. Interesgarriena, bere zabalera. Ahal badut pasako naiz bainutxo bat botatzera. Bisitentzat erakusteko gustiz interesgarria.

Aparkatzekoarena ere, interesgarri, zeren Gorlizen obrak direla, ez dago aparkatzerik inon. Eta gero eta zailagoa da, berdin dio non :-(

Esker mila

Ibon — 2008/09/01 22:59
Aurreko komentaristak aipatu bezala, esker mila.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea