Teknosexua
Emango dizkiozu 10 segundu artikulu honi?
Webgune honetako bisitarien %73-ak, 10 segundu baino lehenago egiten du ospa. Pantaila apur bat ikusi eta... agur!
Webgune honetara iritsi, gainetik begiratu eta ez zaie interesatzen. Ospa! Gainera, erabakia 10 segundu baino gutxiagotan hartzen dute. Zure webguneko estatistika sistemak Bouncing rate edo Porcentaje de rebote datua ematen badizu, horri begiratu. Hori esan nahi du zifra horrek.
Eibar.org-en kasuan, zifra hori % 73-an dago, eta egia esan, nahiko zifra arrunta da, beste edozein webgunetakoa bezalakoa.
Interneten oso azkar goaz Googleko emaitza batetik bestera klik eginez. Ez dugu pazientziarik. Horregatik dira hain garrantzitsuak adibidez:
- Metaforarik ez, zuzenean eman ideia nagusia eta erabili hitz argienak.
- Hitz gutxirekin adierazi esan beharrekoa.
- Dokumentuak egituratu, izenburu, zerrendak eta loturekin.
- Erabili irudi eta argazki lagungarriak. Gustoarekin eta itxura profesionalarekin. Argazki kutrerik ez!
Guk Google Analytics erabiltzen dugu estatistika sistema moduan. Hurrengo batean azalduko dut nola erabili Google Analytics Bouncing rate hau gutxitzeko.
Irakurtzeko: La navegación impaciente, Eduardo Manchón

Metaforarik gabe zuzen-zuzenean?
Lustxorekin ados
Baina, badakit blog batzuetan (Luistxo aipatutakoetan, adibidez) kontzentrazio gehiago behrako dudala, eta luzaroago egongo naiz bertan.
10 segundo baino gehiago eskaini dizkizut. Ezingo zara kexatu!
Ondo segi!
Pffff.....
Nolako itsua naizen. Horretaz ez konturatu ni.
Badirudi komunitate honetako blogak Interneteko jakintsuek zehaztu dituzten lege guztien aurka doazela. Honetaz pentsatu beharko dugu, eta erantzuna ziurrenez segmentazioan egongo da. Hurrengorako.
Nondik datoz...