Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2008 Ekaina 02 Pilota jokoan Euskadiko Kutxarekin
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Pilota jokoan Euskadiko Kutxarekin

Pilota jokoa gustatzen zaizue? Nik palaz jokatzen dut sarritan. Badakizue, pilota hormaren kontra bota. Beti dator bueltan.

Pun!

2006an, Euskadiko Kutxaren webguneak Firefoxen ongi ikusteko arazoak zeuzkala eta, pentsatu nuen idatzi bat egitea. Pena da baina ez nuen bidalitakoa gorde. Gutxi gora behera, edukazioz "aizu, zerbitzua ez da Firefoxen ongi ikusten eta..."

 

Pan! (2006/01/05)

Arrasate, 2006/01/05

Bezero preziatua:

	Aurrena eskerrik asko gugana jo duzulako, Linux sistema eragilea
eta Mozilla Firefox nabigatzailearen 1.07 bertsioa erabiliz Caja Labora
Neten jarduteko arazoak dituzula jakinarazteagatik.

Esan behar dizugu, zure idazkia jasoz bat, Informatika
Departamentuarekin jarri garela harremanetan, gai horri buruzko
xehetasunak eskatzeko. Departamentu horretan esan digutenez, gure linea
bidezko banka Windows ingurunean erabiltzeko dago prestatuta eta ezin
dugu ziurtatu gainerako sistema eragileetan ondo ibiltzea.

Sentitzen dugu oraingo honetan erantzun hoberik ezin eman izana eta gure
sistemak eragozpenak sortzea. Bada, jaso ezazu guztiagatik gure
barkamenik zintzoena. 

Edonola ere, zure egoeraren berri eman diogu Informatika
Departamentuari, kontuan hartu ditzan orrialdea hobetzeko eta egokitzeko
aurrerantzean egiten diren lanetan.

	Arreta egokia eskaini dizugulakoan, jaso ezazu gure agurrik
beroena.

Caja Laboral Net

Pun! (2008/05/30)

Jaun/andere agurgarriak,

Duela bi urte idatzi nizuen Firefox nabigatzailearen inguruan. Kontua
da CajaLaboralNet ez dela ongi ikusten nabigatzaile honetan, eta zuen
erantzuna izan zen zuen plataforma osoa Windowserako bakarrik
prestatuta zegoela (!).

Berriz ere gaia berrikusi dezazuen eskatzera nator.  Izan ere,
ikerketa guztiek diote Firefox nabigatzailearen penetrazioa %20tik
gorakoa dela Espainian. Datu zehatzagoak hemen ikusi ditzakezue:

http://www.xitimonitor.com/es-es/barometro-navegadores/index-1-3-3-0.html
Gaia berrikusi eta soluzio bat emango diozuelakoan, zuen arreta
eskertzea besterik ez zait gelditzen.

Pan! (2008/06/02)

Bezero agurgarria:

	Web orria Firefox nabigatzailera egokitzeko duzun interesa
berriro helarazi diguzulako eskerrak eman behar dizkizugu.=20

Honi dagokionez, esan behar dizugu Caja Laboral Net Windows ingurunean
eta Internet Explorerrekin lan egiteko prestatu dela.

Dena den, jakin badakigu bestelako sistema eragilerekin eta nabigatzaile
ezberdinekin normaltasunez egiten direla eragiketak, nahiz eta kasu
guztietan funtzionamendu normala ezin dugun bermatu.=20

Nolanahi ere, zure idatzia dagokion Sailera igorri dugu, aintzakotzat
har dezaten.=20

	Besterik gabe, jaso ezazu gure agurrik beroena.=20

Caja Laboral Net

Jarraituko dugu jokatzen?

Animatzen zarete? Cajalaboral.Net (abildua) cajalaboral.es

Gari Araolaza 2008/06/02

Kutxakoa ondo dabil

P. Arreitunandia — 2008/06/02 13:52
Aupa Gari !!

Ez pentsatu Kutxakoei publizitatea egitera natorrenik, baina egia esateko, nik kutxako kutxanet zerbitzua erabiltzen det nire Ubuntun daukadan firefox-etik, eta oso ondo dabil, ez det inoiz arazorik izan.

Jokatzen jarraitu nahi badezu, esaiozu konpetentziakoek ez dutela arazo hori.

Beste kutxa batera aldatu

Ricardo — 2008/06/02 14:06
P. Arreitunandiarekin ados. Esaiezu konpetentziakoekin Firefox erabili ahal duzula eta erridikulua egiten ari direla (hitz horiekin edo bestelakoekin...). Ni zure kasuan banengo, lelo berdinarekin jarraitzen badute, kontua beste banketxe edo kutxa batera aldatuko nuke eta hor konpon.

Euskadiko Kutxakoa ondo dabil nirean

Karmel Uribarren — 2008/06/03 08:57
Kaixo Gari! Nire asmue eztok publizitatie eittie ezta gutxiaurik be!
Hirie irakurri eta ahalegindu nok Windows eremuan eta Gnu/Linux Ubuntu eremuan eta bixetan jabik ondo; Firefox nabigatzaileaz egin juat eta problemaik barik...
Gero, Epiphany web arakatzaileaz... eta ondo juen dok....
kontsultak baño ez jittuat egin, bañe emoten jok ondo dabillela....

Hire orrixe ona ez, bikaina... jarraittik holan...

hurrengo arte

Eskerrik asko!

Gari — 2008/06/03 09:12

Eskerrik asko aholkuengatik.



Euskadiko Kutxan gustora nago, eta webgunearen kontu hau detaile bat da. Bestela ez daukat aldatzeko intentziorik.



Bestalde, nik ere aspaldiko urteetan Firefox eta Linux erabiltzen ditut Euskadiko Kutxaren webgunean, arazorik gabe. Kontua da zenbait menu aukera bata bestearen gainean jarrita azaltzen direla eta beste gauza batzuk deskolokatuta. Gauza txikia da eta erraz konpontzeko modukoa, horregatik harritzen nau oraindik hori ez zuzendu izanak.


Pilota zabaltzen hasteko

ptx — 2008/06/10 07:19
Irakurritakoak irakurrita, holakoetan komeni izaten da, pilota handitzen joatea. Ondokoak jakitea. Bulegoraino iristeko. Esan didate. Nik ere entzun dut. Cajalaboral.net eta software librea izenburupean http://www.zabaldu.com/4193/cajalaboralnet_eta_software_librea/ zabaltzeko aukera dugu orain.
Zurea ez da apeta pertsonala, guztioi dagokigu maila batean. Nik uste, zabalduz, mezua sustatuz.... ozenago, argiago entzungo gaituztela.

nik arazorik ez

Ander — 2008/06/10 08:46
Aupa!

Nik lanean windows XP eta Firefox2 erabiliz ez daukat inolako arazorik.

Etxean ezer gutxi darabilt CajaLaboral.net (ez neukan kontu pertsonalik) baina azken hilabetean aiba mendi martxa dela eta mugimenduen kontsultak erabili ditut egunero Kubuntu 7.10 eta Konqueror erabiliz eta ez diet arazoei erreparatu. Ezkerreko menuan hainbat gauza bata bestearen gainean ote? Egia esan ez dudanez etxean erabiltzen, Linuxpean nola dabilen ezin ziurtatu.

nik arazorik ez

dani — 2008/06/10 11:34
Nik urteak daroadaz cajalaboral.net erabiltzen. Beti firefox-ekin eta 3 urtetik hona Ubuntu-ko bertsio ezberdinekin. Beti funtzionatu izan du ondo. Ni ez naiz cajalaboral-eko bazkidea, baina horrelakoak zaindu behar dira software librearen izen onerako. Bere izenean ezin dugu nahi duguna esan. Nire ustez

Nahi duguna esan?

Gari — 2008/06/10 12:38

Dani, nik ez dakit beste zerbaiti erantzun diozun. Nik dakidala "nahi duguna" bai, baina ez dugu edozer gauza esan. Erantzunetan ere aipatzen dut txikikeria dela eta erraz konpondu daitekeela, besterik gabe. Ez dut esan hau desastre bat dela, nik dakidala.



Agian ulertu ez duzuna da erantzuna emateko moduarekin nagoela erreta. Nik ere aspaldidanik erabiltzen dut Firefox eta Ubunturekin, baina sartzen naizen bakoitzean pentsatzen dut: "jopelas, hau egunen batean ere konponduko dute, ez?".



Eta iradokizun hori, hobetzeko aukera ematen diena, zuzenean zakarrontzira botatzen dute, orma batek ematen duen erantzun berdina ematean. Horrek erretzen nau egia esan, ez hainbeste errore txikiak.



Erantzun izan balute adibidez "Bai, eskerrik asko. Konturatuta gaude, saiatuko gara konpontzen.", uste duzu nire erantzuna berdina izango litzatekeela?


Konqueror menuak gainidatziak

Ander — 2008/06/11 07:16
Aupa! Atzo lasaigo konektatu nintzen kubuntu 7.10 eta konqueror erabiliz (Kubuntuk esteka baten gainean klik egitean zabaltzen dit, normalean firefox darabildan arren) eta konfirmatua, ezkerreko menuko hainbat aukera bata bestearen gainean erakusten ditu.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea