Teknosexua
ETB audientzia galtzen
Azken bi asteotan igande gauetan txintxo ikusi ditut Hermanos de Sangre telesailaren 4 kapituluak. Atzo ez dut ikusi.
Gerrako filmak gustatzen zaizkit, eta aliatuen inbasioa da gai interesgarri horietako bat. Horregatik hasi nintzen Hermanos de Sangre ikusten, duela bi aste. Horregatik, eta batez ere, publizitaterik gabe ematen dutelako.
Kaskoak jantzita ikusi ditut hasierako 4 kapituluak (bina astero), emozioz eta tentsioz beteta. Gustora! Andrea ere harrituta zegoen hain berandu arte telebista ikusten gelditu nintzelako (normalean loak hartzen dut telebistari begira hamar terdietan).
Atzo ez nuen ikusi, eta hemendik aurrera ere ez dut ikusiko ETB2an. Atzo Steven Seagal "zoragarriaren" filma bat jarri ziguten ordu horretan eta nire gustoko telesaila 23:40tara pasatu zuten. Tumatxa!
Pentsatu nuen VHS zinta baten bila hasi eta grabatzen jartzea, baina gero hobeto pentsatu nuen. Ordenagailua piztu, bilaketa azkar bat egin, eta 5 minutuan martxan neuzkan hurrengo 6 kapituluren deskargak Transmission BitTorrent bezero bidez.
Agur ETB2. Zapping egin dut. Transmission 1 - ETB2 0
ETBrekin nazkatuta
Haserrea pasatzeko atzo eguraldia aprobetxatuz, lagun bati serie osoa jeisteko eskatu eta oso osorik ikusi nuen...hala porai!
Bestela seriea oso gustora ikusi dut, kaskorik gabe, nahiz eta bizilagnei seguruenik ez dien grazi handirik egin ;-)
Ondo segi
Youtube eta P2P
Telesailak, filmeak etabar $P2P_CLIENT-i esker ikusten ditut ja. Gainera zure denbora nahi duzun bezala antolatzeko gaitasuna ematen dizu. Galdetuiozu nere amari, bere disko gogorra multimediari esker "mentes criminales" ikusten duela bizikleta estatikoan dagonean. Beretzat azken urteotan egin diogun oparirik onena.
Onod segi Eibartik!
Ondo segi
Lost
berdin
Aizu galdera bat, esan didate LTD bidez ezin dugula etb ikusi iruñetik, ba al dakizu ea hau aldatuko den edo beste erarik egonen den ikusteko?