Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2008 Martxoa 18 Ordenagailuaren mahaia garbi
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Ordenagailuaren mahaia garbi

Kable-modema, ADSLaren routerra, entxufeen katxarroa, wifi routerra... denak mahai gainean eta kableak nahasirik badituzu, hona hemen nire soluzioa.

Inspirazioa Declutter your desk izeneko webgune honetatik jaso nuen. Pasa den astean materiala erosi eta atzo eta gaur artean ordubetean prestatu dut dena:

Kable eta trasteak garbi
Ikuspegi orokorra

Kable eta trasteak garbi
Ohola eusteko modua. Bi eskuadra, zuloa oholean eta tirafondoz mahaiari lotu. Nahi denean (aldaketak egiteko adibidez) erraz desmuntatu daiteke.

Kable eta trasteak garbi
Gertutik ikusita. Bai, kableak nik jarritakoa baino modu txukunagoan ere jarri daitezke, eta ikusten denez argazkia ateratzeko unean FON-Linksys routerra konektatu gabe zegoen.

Erabilitako materiala:

  • 600x300x10 milimetroko ohola.
  • Bi lotura eskuaira (75x75 mm)
  • 6 gabila edo tirafondo
  • Brida poltsa bat
  • Entxufe oina
  • 3 m. kable berria ( Anteneroak prestatuta )

 

Laguntzaileak:  Andoni eta Olatz

 

 

Gari Araolaza 2008/03/18

Nire aitaginarrebarentzat

ander — 2008/03/24 10:05
Aupa Gari: Nire aitaginarrebari bidali behar diot hau segituan. Emaztea mutur du bere muntaia "teknologikoarekin". Pentsa: portatila, inprimagailua, kable-modema, Wireless antena, telebista, dvd aparatoa telebistarentzat, euskaltelen TDT argailua... eta dena entxufe bakar batean!

esaera bat

xa2er — 2008/05/06 11:23
"Una mesa ordenada es sinĂ³nimo de una mente vacia" nonbaitean irakurri nian behin. Montaje elegantea, txo!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.