Teknosexua
Pensant en els altres
Udan Bartzelonan ikusi dut izen hau duen dokumentala. Ikusten ari ginen guztiak emozionatu ginen eta gehienak negarrez bukatu.
Learning to Care edo Pensant en els altres dokumentalean Japoniako eskola batean irakasle baten hezkuntza metodoa erakusten da, zein balore erakusten dizkien haurrei, eta haurrek zein serio eta nagusitasunez erantzuten duten. Inoiz ikusi dudan dokumentalik zirraragarriena.
Bartzelonatik ekarri didate bideoa CD batean gabonetan (eskerrik asko Medin!), katalanez. Nahiko ongi ulertzen da, baina erosotasuna dela eta, bila ibili naiz gaztelaniaz edo euskaraz ea aurkitzen dudan. Jakin dut ETB2ko Mundo.Hoy telebista saioan eman zutela duela pare bat urte, baina handik erantzun didate ezin didatela beste pistarik eman.
Norbaitek bideoa katalanez ikusi nahi badu CDan daukat eta P2P tradizionalen bidez pasatuko diot. Bestela, mandoaren sareetan bilatu eta han aurkituko du. YouTuben zati txiki bat bakarrik aurkitu dut:
Emozioa, erlazio sozialak
Ordutik, propaganda handia egin diot dokumentalari. Bazkalorduan ikusten ditudan bi irakasleri egin diet kopia, paziente bati ere bai, igeriketako taldekoeri kontatu diet zer gertatzen den umeen artean pelikulan.. eta uztailean Bartzelonara etorri zinatenean ez nuen aukera galdu nahi zuek ikus zezazuen. Emozioak hainbeste baldintzatzen gaitu gure bizitzan...
Nik osoa ikusi nahi dot