Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2007 Abendua 28 Gabonetarako plana umeekin: Elgoibarko jaiotza
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Gabonetarako plana umeekin: Elgoibarko jaiotza

Urteroko klasiko bat da (gure etxean behintzat), baina uste dut Elgoibartik kanpora gutxik ezagutzen duela.

Herriko belenista elkarteak jaiotza mekaniko ikaragarria antolatzen du urtero Elgoibarko San Bartolome parrokiaren alboko lokal batean. Mugimendua duten figurak, arotza, sagua erratzarekin uxatzen dabilen etxekoandrea, arrantzalea, zorroztailea, aizkolariak, txorizoa egosten ari den beste bat eta zer ez dago han!

Umeekin bisitatzeko egokia gabonetako opor garaian, eta bide batez Elgoibar ezagutzeko aukera. Gu gaur izan gara han eta gustora atera dira umeak. Bihar larunbata abenduak 29 gainera, urteko azken larunbata denez, Gabon Zahar feria ederra izango da, karanbola aprobetxatzeko aukera ona. Norbaitek egiten badu, abisatu dezala hemen bertan.

Elgoibarren.net-ek du beharrezko informazio guztia. Parrokiako Jaiotza Mekanikoa urtarilaren 17ra arte ikusgai

PS: Euskadi Irratian egiten dudan saioaren podcastak martxan jarraitzen du, baina zerbitzari aldaketarekin jarioa oraindik ez dugu martxan jartzea lortu, ea laster den. Baina hor daude podcast fitxategiak, entzun nahi dituenarentzat.

Gari Araolaza 2007/12/28

elgoibarren karanbola

ander — 2007/12/31 00:39
Ba dira urte batzuk urteko azken larunbatean Elgoibarrera gerturatzen garela. Ferixa gustokoa dut. Barazkiak, gaztak eta garaiko frutak izaten dira nagusi. Jaiotzari dagokionez, urtero berrikuntzaren bat izaten da bertan, figura edo apaingarri berriren bat. Aurten, frontoi batean, herri kirol ezberdinetan ari diren figurak jarri dituzte: harri-jasotzailea, aizkolaria eta trontzan ari diren panpina mekaniko pare bat. Makina-erremintaren esparruan lan eginiko pertsona asko omen dago jaiotza honen sustatzaileen artean.
Finean, guztiontzat plan ona, umeak gustura eta baita gu ere!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea