Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2007 Abendua 19 Bannerrak zertarako? Nola sortu?
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Bannerrak zertarako? Nola sortu?

Sarritan topo egiten dut banner desegokiekin (nolabait esateko), askotan gainera guk egindako webguneetan jarri behar izaten ditugu.

Askotan, bannerra sortu duena ez da konturatu bannerra saltzeko dela, marka bati irudi bat lotzeko, klik egin eta webguneren batetara bideratzeko, azkarra izan behar dela, bistazo batean ikusi behar dela, bannerrei itsutasunetik ihes egin behar dela (adibidez, animaziorik erabili gabe!) eta abar. Oso sarri kreatibitateari ematen zaio lehentasuna, bannerrak funtzio bat bete behar duela ahaztuz.

Josuk erakutsitako esperimentuan argi ikusten da zer nolako garrantzia duen banner bat edo beste bat diseinatzeak.  (Sekretu bat: euskal merkatuko bannerren klik ratio normala %0,40 inguruan dago. Sustatuko banner txarra ere hortik oso gora dago beraz!)

Aholku zerrenda prestatu nahi nuen, baina hankamotz utziko nuelakoan Microsoften webgune batean aurkitu ditut zenbait gomendio bannerrak sortzean kontuan izan beharrekoak eta hona euskaratuko ditut laburtuta. Denak baliagarriak dira, baina beste asko eman daitezke ere: 10 tips for creating an effective banner ad campaign

  1. Aztertu sarean dauden adibide onenak. Identifikatu praktika onak.
  2. Mezu garbia eman, bai irudi eta bai testu aldetik. Mezu indartsu eta argia behar duzu erabiltzailearen atentzioa lortzeko.
  3. Fitxategiaren tamaina zaindu. Alferrik dira 50 Kbtik gorako banner trasto horiek.
  4. Gehienez 7 hitzetan esan. Letra tipo handiagoa jarri ahal izango duzu.
  5. Indarra duten hitzak erabili: dohan, zure, onena eta abar.
  6. Irudiak ongi aukeratu: detaile gehiegi ez da komeni, gutxiegik itxura tristea eman dezakete, irudi ona eman, ez erabili kalitate eskaseko irudirik.
  7. Kontrastea erabili atentzioa deitzeko. Neurrian, noski.
  8. Erabiltzen dituzun letra tipoak mugatu. Ahal den nahasmen gutxien sortu behar dugu, 2. puntuko mezu garbia emateko.
  9. Kontuz animazioekin. Banner bat egiten ari zara, ez "Quo Vadis" luzemetraia. Irudi aldaketa erritmoa zaindu, erabiltzailea ez dadila urduritu.
  10. Gutxiago gehiago da (Less is more famatua).  Zenbat eta gauza gutxiago eman, orduan eta indartsuago eta argiagoa izango da erabiltzaileentzat zure mezua.

Beste hamar aholku ere badituzue hemen: 10 Tips For Designing Killer Banner Ads. Horiek irakurtzea ere komeni da.

Mesedez, banner sorkuntzaren inguruan nahastuta zauden hurrengoan pentsatu honen gainean. Ondoren, erabili estatistika sistemak eta aztertu ea nolako efektua izan duen kanpainak , hori bait da hurrengoan hobetzeko daukagun aukera onena.

Gari Araolaza 2007/12/19

Oso onak!

Ainhoa — 2007/12/20 09:12
Bai zurea eta bai Josurena.
Batzutan niri ere "tokatu" zait bannerren bat edo beste egitea... eta egia esan autoikaskuntzan oinarrituta egin behar izan ditut...
Hurrengoetarako emandako zenbait aholku jarraitu eta... Josuren esperimentua gogoan izango dut!

Bannerrak

Iban Arantzabal — 2007/12/20 09:41
Oso egokiak ematen dituzun puntuak. Eskerrik asko.

Flash ikastaro asko eman dira Euskal Herrian-eta... :-(

Eskerrik asko bioi!

Gari Araolaza — 2007/12/20 13:40
Egia esan hau terreno labaina da. Uste dut publizistek hartu beharko luketela bannerren diseinuaren erantzukizuna, baina agian oraindik nahiko reziklaje falta da inguru horretan ere

Ikusi dudanaren arabera, normalean diseinatzaile bati esaten zaio "Prestatu bannerra biharko!" eta ez zaio informazio gehiago ematen. Egia da oraindik ere askok papereko eskemak dituztela buruan eta oso zaila da horiek berritzea. Animo, ea denon artean media igotzen dugun!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea