Teknosexua
Erdibidean? Ni pa dios
(beste purrustada bat, microblogging egin beharko nuke)
Iturrinean irakurri dut erdibidearen inguruan , erdibidean omen gaude bai 18/98 kasuarekin eta bai bi goardiazibilen hilketarekin etsita gelditzen garenak.
Nik uste dut kontrakoa dela. Erdibidean daudenak dira gertaera batekin sumindu eta bestea ulertzen saiatzen direnak. Nire ustez barrikadaren alde berdinean daude 18/98ko gartzelaratuak eta bi goardiazibil eta beraien familiak: biktimen aldean. Nik barrikadaren alde horretan sentitzen dut nire burua.
Re: Erdibidean? Ni pa dios
Kaixo Gari:
Aspaldian hori zen Atxagak zioena: ez gaudela erdian, baizik eta toki guztietan.
Injustizia dagoen toki guztietan esan nahi dut.
Re: Erdibidean? Ni pa dios
Hemen dago -uste dut- aipatzen duzun Atxagaren testua, literatur aldizkarien gordailuan; berez, Garziarena aldizkarian argitaratu zen 1993an. Azpititulua da zure erreferentziaren muina: Bataren eta Biaren artean gaudenak ez gaude erdian, baizik eta leku guztietan
Re: Erdibidean? Ni pa dios
Eskerrik asko bioi. Funtsa ulertu didazuen arren, nik esan nahi dudana da "erdibide" hori txaketero, ekilibrista eta abarrekin lotzen dela, eta ni ez naiz hor ikusten, gauzak garbi ditut eta.
Re: Erdibidean? Ni pa dios
Ezta biktimak ere. Inor ez dago erdian. Bakoitzak bere hildakoen hiletetan egiten du negar eta alde bietakoan egiten badu, batekoenean botako du sikieran malko bat gehiago besteenean baino. Nahi genuke erdian egon, nahi genuke gaitzaren eta ongiaren gainetik hegan egin, nahi genuke perfektuak izan. Baina ez, gizakiak gara eta gutarrak maite ditugu oroz gain, arrazoia ez daukatenean ere. Batez ere orduan.