Teknosexua
Euskadi Irratian
Atzo Donostian ikastaro bat neukala eta, Faktoriako saioa Miramoneko estudiotik egin nuen gure bulegoko bilera gelatik egin beharrean. Aukera ona izan zen Ainhara, Oihane eta beste Faktoriatarrak ezagutzeko, (lehendik ezagutzen nituen Manu eta Jone). Lastima ez nik eta ez beraiek ez genula denbora askorik. Hurrengoan izan beharko. Hemen uzten dizuet estudioan izan nuen bista:
Gogoratu irratsaio guztiak podcast moduan publikatzen ditudala. Badakit Euskadi Irratia ari dela podcast sistema prestatzen, baina bitartean hementxe duzue Teknosexua Faktorian Podcast-a

Re: Euskadi Irratian
Aste honetan bertan, berreskuratu nahi izan nuen orain 12 urte idatzitako testu bat, aurkitu nuen, Word 5.0 bertsioan idatzita. Irakurtzeko gai izan nintzen, baina ezin izan nuen gorde ez Word dokumentu moduan, ez eta RTF gisa. Ezta kopiatu ere.
Beraz, Macintosh darabilgunok badugu zuk podcastean aipatutako arazoa.
Re: Euskadi Irratian
Um... Mac LC eta disketteen garaian bere onenak eman zituen MacLink Plus programak badu oraindik bere lekutxoa, beraz...