Teknosexua
OpenSocial - Behin bakarrik eman izena
Facebook-ek erakarri ninduen arrazoi berdinagatik ekarri nahi dut hona OpenSocial .
Gehiena gaur goizean azaldu dut Euskadi Irratian . Fidatuko gara?
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Eibarko peoria, sanblasa baino hobia
Re: OpenSocial - Behin bakarrik eman izena
oAuth-i ere begi bat bota beharko. Gainera espezifikazio irekia da.
Re: OpenSocial - Behin bakarrik eman izena
Gari: uste dut ideia batzuk nahastu dituzula eta azaldutako gauza guztiekin ez nago ados. Nire blogean utzi dut ohar parea.
Bide batez, badirudi hemengo trackback-a ez dabilela, aipua bidali eta ez baita agertzen.
Re: OpenSocial - Behin bakarrik eman izena
Kaixo Julen,
Mila esker komentarioagatik. Aspaldi kenduta daukagu trackback-a, izaten genuen spama zela eta.
Batetik, kontutan izan gauzak irratiz eta publiko zabalari azaltzeko asko sinplifikatu behar direla. Ezin naiz Euskadi Irratian API-en inguruan hasi. Hortaz, onartzen dut gauzak nahiko gainetik azaldu ditudala eta ez dudala asko zehaztu.
Bestetik single sign-on/login ez, baina bai izango da single-register. Azken finean OpenID-ren aurreragoko pauso bat bezala aurkeztu da. Hau da, lehenengo MySpacen errejistratu baldin bagara, posible izango da errejistro hori eta erabiltzaileen datuak beste webgune batetarako erabiltzea.
Re: OpenSocial - Behin bakarrik eman izena
Julenen blogean jarraitzen du eztabaidak: OpenSocial-en atzetik