Teknosexua
Nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun
Noski, honek Ubunturako bakarrik balio du (Debianerako ere eta seguruenez beste edozein GNU/Linux sisteman ere). Ezin dut ziurtatu zein pakete beharko den hau egiteko (hainbeste dut instalatuta...) baina arazorik sortzen bada, badakizu sudo apt-get install .... Hala ere, ziurtatu lame eta mplayer instalatuta dituzula.
Lehenengo streaming iturria aurkitu behar dugu. Kontua da zerbitzu hau kanpoko enpresa batzuk ematen dietela irrati edo telebista gehieneri, horregatik, lehenengo beste pauso bat eman behar dugu:
Adibidez, Euskadi Irratiaren lotura publikoa http://www.eitb.com/media/euskadiirratia.asp da. Orduan:
gariko@jazinto:~$ wget http://www.eitb.com/media/euskadiirratia.asp ... gariko@jazinto:~$ more euskadiirratia.asp
eta fitxategi horren barruan aurkituko dugu behar dugun helbidea:
mms://a1468.l881320286.c8813.e.lm.akamaistream.net/D/1468/8813/v0001/reflector:20286
Orduan, Kelpin adierazten dudan moduan :
mplayer -dumpstream -dumpfile nirefitxategia mms://a1468.l881320286.c8813.e.lm.akamaistream.net/D/1468/8813/v0001/reflector:20286
EITBk, emankizunak Microsoft-en ASF formatuan ematen dituenez, bi pauso beharko ditugu: lehenengoa WAV formatura pasatzeko eta bigarrena MP3-ra. Hau bezain erraza:
gariko@jazinto:~$ mplayer -ao pcm:file=fitxategia.wav nirefitxategia gariko@jazinto:~$ lame fitxategia.wav
Eta listo! hortxe duzu nahi zenuen MP3 fitxategia.
Erreferentziak:
- Eskerrik asko Aitzoli , stream bat grabatzen erakusteagatik.
- Audio stream recording with mplayer
- Convert asf file to mp3 in Ubuntu
Re: Nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun
Lehengoan Makala Deejaya ezagutzeko aukera izan nuen. Egaztean irratsaio bat egiten du eta podcast moduan jartzea ideia ona zela komentatu nion, ez zait Egaztea gustatzen eta ez dut sekula entzuten eta ordu hoietan gutxiago.
Antza denez Makala saioak sareratzekotan dabil, bitartean zure post hontan ikasitakoa praktikan jartzeko script txiki bat sortu dut, norberak nahi duen irratsaioa automatikoki grabatzeko moldatu dezake aukeran:
Eta barruan hau idazten dugu:
Ondoren crontab batekin zein ordutan hasiko den irratsaioa erabaki eta ordenagailua piztuta utzi. Saioa larunbat gauero grabatuko digu.
Emaitza? Kristoren fitxategi puska, 100 megatik gora, 4 orduko saioa dela kontutan hartuta. Saioaren luzera scriptaren "sleep 240m" (240 minutu) agindutik aldatu dezakegu. Lastima egazteko audio kalitatea ez dela dexentea, bestela irratsaio on bat grabatzeko modu erraza.
Nik ere scritpa kelpin jarri dut. Mila esker Gari horrelakoak erakusteagatik. http://kelpi.com/script/4d7d15
Inork hobetu balezake, primeran!
Re: Nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun
Ona Asier! eskerrik asko!
Benetan kalitate txarra dute EITBko Internet emisioek. Erruaren zati bat sarerako konpresioa da noski, baina zati handia da beraien konfigurazio kaxkarrarengatik. Saturazio handia dauka soinuak, komentatu behar diet.