Teknosexua
Podcasting frogatzen
Atzoko saioa ez zen hain gaizki atera. Apur bat trabatu nintzen, batez ere hasieran, baina lehenengo aldia izateko ez zen katastrofea izan. Kontua da beste elkarrizketa batek huts egin eta pentsatu baino 15 minutu lehenago egin genuela.
Hala ere, pentsatu dut saioak grabatu eta podcast moduan ematea. Hurrengoan kontatuko dut nola den prozesu osoa. Lehenengo aldia zenez nahiko luze egin zait, baina pentsatzen dut hurrengo saioetan azkarrago egin ahal izango dudala, behar bada saioa egin eta hamar minutura.
Re: Podcasting frogatzen
Primeran, atzo ez nuen entzun, beraz orain entzun ahal izan dut. Hasieran esango nuke kosta zaizula piskat arrankatzea, baina gero oso ondo joan da. Irratia on deman hau ere egoki dator zure jardunarekin!
Re: Podcasting frogatzen
Kaixo:
Oierrek esandakoa berresten dut. Motorra berotu duzunean ederto aritu zara.
Segi podcasting egiten.
Re: Podcasting frogatzen
Joxe Aranzabali ere irakatsi beharko zenioke egiten, igandeetako Zortzigarren Probintzia hori entzutea ondo legoke.
Re: Podcasting frogatzen
Entzun dot!!!!!!!!
IUJU!!!!!!!!
"nere familitarteko bat" ni naiz!
IUJU!!!!!
AUpa zattoo!!
Aupa Gari
Euskera batua elegantia!!
paaaaaa
Re: Podcasting frogatzen
Aupa Gari.
Emankizuna entzun dut. Podcastetik neuk ere, arraioa! Euskadi irratiak eskaintzen ez duena eskaintzen ahal du kolaboratzaile batek. Hori da kontua aurrera doan herri honetan.
Saioari buruz, zer esan? Zenbat eta izen "berri" gutxiago eskaini hobe... kazetariak gogoan hartzeko zailtasunak baditu, pentsa bulegoan edo autoan irratia entzuten ari den hori.
Informazioa berez, interesgarria zen guztiz.
Loturak, zure podcasteko albisteetan eskaini ditzakezu. Guzti guztiak, eta bidez batez blogaren propaganda egiteko baliatu Faktoriako saioa.
Re: Podcasting frogatzen
Oso ondo, Gari, primeran! Nik ere podcasta entzun dut, irratsaiora ez nintzen-eta garaiz iritsi.
Re: Podcasting frogatzen
Eskerrik asko denoi emandako animoengatik.
Podcasta edo "on demand" telebista edo irratia egiteko ez dago zailtasun teknikorik. Nahiko sinplea izango litzateke Euskadi Irratiko programazio osoa zatika grabatuta, mp3-ra bihurtuta izatea. Nahikoa litzateke ordu laurdeneko fitxategiak sortzea adibidez, eta labur-labur adieraztea zer dagoen fitxategi horietan, gero RSS bidez emanez.
Baina lehenengo norbaitek ulertu beharko du hori, eta gero martxan jarri.
Eskerrik asko aholkuengatik, Patxi.